ibotika. Medikamentuen informazioa
- Bitamina eta mineral osagarriak hartzen dituzu?
- Termometroa ipini dut eta sukarra daukat, zer egin dezaket?
- Asteroko metotrexatoa: astean behin bakarrik
- Erabilera-orria: irakurri, beldurrik gabe!
- Ke txarrak STOP! (Zitisiniklina, Todacitan® edo Recigarum®)
- FARMA-KUTSADURA: sendagaien ingurumen-inpaktua
- Kolesterol-maila ez da faktore bakarra
- Bisfosfonatoak osteoporosian
- D bitamina pertsona helduen kasuan
- Zure medikazioari buruzko kontsulta telefonikoa
- Oinetan azkura daukazu? Atleta-oina izan dezakezu
- Fotosentikortasuna. Arriskua medikamentuak eta eguzkia elkartzean
- Opioideak, zer jakin behar duzu
- Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak
- AIEEekin ez ibili jolasean!
- Lehen tantak galduta, kontsultatu!
- Antibiotikoen erabilera geroatua
- Ai! Zomorro batek ziztatu nau!
- Ke txarrak stop! (Bupropion Zyntabac®)
- Ke txarrak stop! Bareniklina
- Artrosiaren aurrean ez etsi!
- Garatxo arruntak
- Idorreria
- Antisorgailurik erabil dezaket edozkitzaroan?
- Sarna
- Antidepresiboei buruz informazioa biltzen
- Pilula-kaxak: txukuntzen
- Alabak eztula dauka! Semea eztulka ari da etengabe!
- Antibiotikoekiko erresistentzia: saihestea zure esku ere badago
- Omeprazolak, agian uzteko garaia. Kontsultatu
- Onddoek eragindako infekzioei aurre egiteko baginatik barrenako botikak
- Omeprazol, beharrezkoa nahiko!
- Osteoporosia: dena ez da botika
- Botikek eragindako ondorio kaltegarrien maiztasuna
- Botikek eragindako ondorio kaltegarriak: beldurrik? bai, zera!
- Eraztun baginala: zalantzak argitzen!!!
- Nola eman pomada oftalmikoak haurrei?
- Nola eman kolirioak haurrei?
- Lo egiteko pilulak nola utzi: poliki baina pausoka
- Tratamendu aktiboaren orria: asmatu puzzlea osatzen!
- Pomada oftalmikoak: behar bezala erabiltzeko gomendioak
- Kolirioak behar bezala nola erabili
- Ibuprofenoa: batzuetan, gutxiago gehiago da
- Parazetamola: gehiago ez da beti onena
- Pilula hartzea ahaztu zait! eta orain, zer?
- Hurrengo eguneko pilula Eguneratua 06/2023
- Polimedikazioa
- Heste-zizareak
- Botika-ontziak nola irakurri, burua hautsi barik
- Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin
- Botikak gordetzeko aholkuak
- Antibiotikoak
- Ibuprofenoa pediatrian
- Parazetamola pediatrian
- Printzipio aktiboa
- Dabigatrana
Bitamina eta mineral osagarriak hartzen dituzu?
2021ean OCUk egindako inkesta baten arabera, Espainian, 10 pertsonetatik 4k elikagai-osagarriak hartzen dituzte (bitaminak, mineralak…). Gehienek uste dute gaixotasunei aurre egiteko edo hobeto sentitzeko baliagarriak direla, seguruak diren zalantzan jarri gabe.
“Naturala” dela esateak ez du nahitaez “segurua” dela esan nahi.
BEHARREZKOAK AL DIRA?
Pertsona gehienentzat ez:
- Askotariko dieta orekatuak (fruta, barazki, zereal, lekale, fruitu lehor, eta abarretan aberatsa denak) beharrezko bitamina eta mineral guztiak ematen ditu.
- Ez dago frogatuta minbizia, oroimen-galera edo bihotzeko arazoak prebenitzeko edota defentsak indartzeko balio dutenik, nahiz eta osasunerako dituzten onura ugariei buruzko publizitatea egin.
- Egoera jakin batzuetan gomendatuta daude: kirurgia gastrikoa, dieta ez-osoak, etab.
SEGURUAK AL DIRA?
Ez beti:
- Kontrako efektuak eragin ditzakete. Dosi altuetan toxikoak ere izan daitezke.
- Hartzen ditugun medikamentuetan eragin dezakete eta haien eraginkortasuna txikitu.
- Gaixotasun baten diagnostikoa eta bere tratamenduaren hasiera atzeratu dezakete.
“Naturala” dela esateak ez du nahitaez “segurua” dela esan nahi.
Halako osagarriak hartzea pentsatzen ari bazara, zure osasun-arloko profesionalak esango dizu zure kasuan beharrezkoak diren, eta zalantzak argituko dizkizu. Dagoeneko hartzen ari bazara, gomendagarria da zure osasun-arloko profesionalari jakinaraztea..
Termometroa ipini dut eta sukarra daukat, zer egin dezaket?
Sukarra defentsa-mekanismo bat da, infekzioei aurre egiteko balio du, eta ez da beti beharrezkoa medikamentuekin tratatzea. Sukarraz gain ondoez orokorra edo mina dagoenean, erabili daitezke medikamentuak.
PARAZETAMOLA ETA IBUPROFENOA dira gomendatutako medikamentuak. Eraginkorrak eta seguruak dira, mina baretu eta sukarra jaisten dute. Ibuprofenoak, gainera, propietate antiinflamatorioak dauzka.
- Parazetamola seguruagoa da tentsio altua edo bihotzeko beste arazo batzuk dituzten pertsonentzat, digestio edo giltzurruneko arazoak dituztenentzat, antikoagulatzaileekin tratamenduan daudenentzat, ibuprofenoari alergia diotenentzat, haurdun daudenentzat…
- Pediatrian parazetamol eta ibuprofeno dosiak pisuaren arabera kalkulatzen dira.
- Helduentzat, gomendatutako parazetamolaren dosia 500mg-koa da, gehienez 4-6 ordurik behin, eta ibuprofenoarena 400 mg-koa, gehienez 6-8 ordurik behin.
Parazetamola eta ibuprofenoa txandakatu edo konbinatu ditzaket?
- Ez da gomendatzen. Akatsak egiteko eta kontrako efektuak izateko arriskua handitzen da. Bietako bat aukeratzea gomendatzen da.
Gainera...
- Ez da gomendatzen medikamentu hauek hartzea txertaketaren ondorioz izan daitekeen sukarra prebenitzeko.
- Antibiotiko bat hartu bitartean parazetamola edo ibuprofenoa har daiteke, mina edo ondoeza badago.
- Sukarra jaisteko ez dago gomendatuta gehiegi tapatzea edo arropa eranztea, zapi hezeak erabiltzea, alkoholarekin igurtziak egitea edota dutxak eta bainuak hartzea.
… eta oso garrantzitsua da atseden hartzea eta likido asko edatea.
Asteroko metotrexatoa: astean behin bakarrik
Metotrexato medikamentua artritisa edo psoriasia tratatzeko erabiltzen denean, astean behin bakarrik hartzen da, aho bidez edo injektatuta. Konprimatuak errezetatu badizkizute, ohikoa da konprimatu bat baino gehiago hartu behar izatea batera.
Modu egokian erabiltzen bada, medikamentu seguru eta eraginkorra da. Baina agindutakoa baino dosi altuagoan edo astean behin baino gehiagotan hartzen bada, ondorio toxiko larriak eragin ditzake, baita heriotza ere.
Behar baino metotrexato gehiago hartu duzula uste baduzu, berehalako arreta medikoa eskatzea oso garrantzitsua da.
HONAKO HAU GOMENDATZEN DIZUGU:
- Asteko egun bat aukeratu, hobekien datorkizuna. Astearteak aukeratu dituzu? Gogoratu asteartero hartzeaz. Trikimailuak erabil ditzakezu ez ahazteko: egutegi batean apuntatu, alarma bat jarri mugikorrean...
- Zalantzarik izanez gero, erabilera-orria irakurri edo zure osasun arloko profesionalari galdetu.
Behar baino metotrexato gehiago hartu duzula uste baduzu, BEREHALAKO ARRETA MEDIKOA ESKATZEA OSO GARRANTZITSUA DA. Gehiegizko dosi bat hartu izanaren sintomak hauek izan daitezke:
- Odoljarioak
- Hematomak
- Gorozki beltzak
- Ahoko ultzerak
- Gorakoak odolarekin
- Beherako ugaria
- Ahultasuna
- Hortzoien hantura
- Goragaleak
- Min abdominala
- Sukarra
- Hotzikarak eta ondoeza
- Eztarriko min handia
Erabilera-orria: irakurri, beldurrik gabe!
Erabilera-orria medikamentuaren kutxa barruan datorren eskuorria da. Medikamentu horri buruzko oinarrizko informazioa jasotzen du, eta pazienteari zuzenduta dago. Informazio iturri fidagarria da, eta eskura izatea baliagarria da zalantzak argitu ahal izateko.
Ez da zuzena “Erabilera-orria hobe da ez irakurtzea” dioen ustea.
1TRATAMENDUAREN HASIERAN IRAKURRI.
Lagungarri izango duzu honetarako:
- Behar bezala hartzeko: zer dosi, zenbatean behin hartu behar den, zer egin ahaztuz gero, baraurik edo janariarekin hartu behar den, zatitu ahal den…
- Zein beste medikamenturekin edo janarirekin ez duzun hartu behar jakiteko.
- Zein kasutan ezin den hartu jakiteko: beste gaixotasun batzuk badituzu, alergiak…
- Gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak identifikatzeko.
- Nola eta non gorde eta nola eta non bota jakiteko.
- Arreta neurri bereziak kontsultatzeko: erabilera haurrengan, haurdunaldi eta edoskitzaroan, gidatzerakoan, makina arriskutsuak erabiltzerakoan…
2 EZ BOTA ERABILERA-ORRIA:
gorde ezazu medikamentuaren kutxa barruan.
Horrela, zalantzarik izanez gero, kontsultatzeko aukera izango duzu. Erabilera-orriak honako webgune honetan ere eskuragarri daude, medikamentu bakoitzean P ikonoan sakatuz.
3 ZALANTZAK ARGITZEKO...
Erabilera-orria irakurrita ez bazara gai izan zure zalantzak argitzeko, galdetu zure osasun arloko profesionalari.
Zure segurtasunagatik, irakurri eta gorde ezazu erabilera-orria!
Ke txarrak STOP
Osasuna hobetu nahi duzu? Ez dago ezer hoberik erretzeari uztea baino!
Badituzu botikak horretan laguntzeko. Erretzeko grina gutxitzen dute eta abstinentzia arindu. Halere, zuk erabakia hartzea eta ahalegina egitea da garrantzitsuena. Osasun arloko profesional batek eskainiko dizkizu botika horiek, eta zure tratamenduaren jarraipena egingo du.
Zitisiniklina (Todacitan® edo Recigarum®) duzu horietako bat.
Nola hartu behar da?
Aho bidez hartzen da, baso bat urekin, taulan adierazitako jarraibidearen arabera. Tratamenduak 25 egun irauten du, eta, horretarako, medikamentuaren kutxa bat (100 konprimatu) nahiko da.
Erretzeari utzi behar diozu tratamendua hasi eta 5. egunerako, asko jota. Erretzen jarraitzeak edo nikotinadun produktuak erabiltzeak kontrako efektuak areagotu ditzake.
Erretzeari uztea lortzen ez bada, tratamendua eten egin behar da. Jende asko behin baino gehiagotan saiatzen da, lortu arte. Tratamenduari berriro ekin ahal izango zaio 2 edo 3 hilabete igaro ondoren.
Ahaztuz gero, ez bikoiztu hurrengo dosia.
Hemen aholku gehiago: Gida praktikoa tabakoa eta horrekin lotutako produktuak kontsumitzeari uzteko
Zitisiniklina (Todacitan® edo Recigarum®)
Ez hasi botika hau hartzen, baldin eta…
- osagairen bati alergia badiozu.
- bihotzeko arazoak badituzu (angina ezegonkorra, duela gutxi izandako infartua, arritmiak).
- duela gutxi istripu zerebrobaskularra izan baduzu.
- haurdun bazaude edo bularra ematen ari bazara.
- tuberkulosiaren aurkako tratamendua hartzen ari bazara.
Egoera batzuetan, zure osasun arloko profesionalak baloratuko du har dezakezun ala ez, adibidez: hipertentsioa, ateroesklerosia, ultzera gastrikoa, hipertiroidismoa, diabetesa, eskizofrenia...
Ez dago gomendatuta:
- 18 urtetik beherakoa edo 65 urtetik gorakoa bazara.
- Gibel- edo giltzurrun-gutxiegitasuna baduzu.
Tratamentuan zehar kontuan hartzeko gomendioak:
- Kontsultatu zure osasun arloko profesionalari portaera-alteraziorik, suizidio-ideiarik edo depresio-sintomarik izanez gero.
- Metodo antikontzeptibo eraginkorrak erabili ugaltzeko adinean dagoen emakumea bazara. Eta antisorgailu hormonalak erabiltzen badituzu, barrera-metodo bat gehitu beharko duzu, hala nola preserbatiboak.
Gogoratu:
Sendagai honek ondorio kaltegarriak eragin ditzake, oro har tratamenduaren hasieran agertzen direnak eta denborarekin gutxitzen direnak. Hauek dira ohikoenak:
- ondoez gastrointestinala
- aho lehorra eta dastamenaren alterazioa
- jateko gogoan aldaketak eta pisua handitzea
- zorabioak, zefaleak, nekea eta mialgia
- takikardia eta hipertentsioa
- larruazaleko erupzioa
Gainera:
Farmakoaren finantzaketaz balia zaitezke 18 urtetik gorakoa bazara, tabakismoa tratatzeko laguntza-programa baten barruan bazaude (banaka edo taldean), egunean 10 zigarro edo gehiago erretzen badituzu eta mendekotasun handia baduzu (zure osasun arloko profesionalak neurtuko du).
Beste medikamentu batzuekin bezala, dagokizun zenbatekoa ordainduko duzu. Urteko saiakera bat finantzatzen da.
FARMA-KUTSADURA: sendagaien ingurumen-inpaktua
Sendagaiak beharrezkoak diren arren, ingurumenean ondorio kaltegarriak dituzte.
Nola iristen dira medikamentuak naturara?
- Ezinbestean, medikamentuen kontsumoarekin eta iraizketarekin: gernuan eta gorozkietan, dutxako uretan (larruazalean aplikatutako medikamentuak berarekin eramanda).
- Iraungitako edo kontsumitu gabeko sendagaiak modu desegokian baztertuz (zaborra, harraska, komuna…).
Horrela, uretara eta lurzoruetara iristen dira, eta bi modutan eragin diezaiekete izaki bizidunei (algei, landareei, animaliei, pertsonei…): zuzenean eta elikatze-katearen bidez. Gainera, denbora luzez iraun dezakete eta metatu egin daitezke, naturan duten eragin negatiboa handituz.
Zer egin dezaket sendagaien ingurumen-inpaktua murrizteko?
Utzi beti iraungitako sendagaiak, behar ez dituzun sendagaiak, sendagai-kutxak eta ontzi hutsak farmaziaren SIGRE edukiontzian (). SIGREk hondakin horien tratamendu egokia ziurtatzen du.
Zer utzi
Kolesterol-maila ez da faktore bakarra
Bizimodu osasungarriaren hainbat faktorek BABESTEN gaituzte gaixotasun kardiobaskularretatik:
-
Dieta mediterraneoa (lekaleak, barazkiak, oliba olioa…)
-
Jarduera fisikoa egitea eta aktibo mantentzea
-
Obesitatea saihestea
...eta beste faktore batzuek gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua HANDITZEN dute:
- Kolesterol-maila altua
- Tabakoa
- Tensio arterial altua
- Adina
- Aurretik izandako gaixotasun kardiobaskularra
- Gaixotasun kardiobaskularraren aurrekari familiarra
- Diabetesa edo giltzurrunetako gaixotasuna
Garrantzitsua da ARRISKU KARDIOBASKULARRA ERAGITEN DUTEN FAKTORE MULTZOA baloratzea eta ez soilik kolesterol-maila. Kolesterol-maila jaistea geure burua babesteko hartu dezakegun neurrietako bat da.
Aztertu zeure arrisku faktoreak osasun arloko profesionalarekin, eta kontuan hartu onurak eta arriskuak:
- Zure arrisku kardiobaskularra ez bada altua, aukera onena da bizimodu osasungarria jarraitzea.
- Zure arrisku kardiobaskularra altua baldin bada, aurrekoaz gain estatina bat gehitzea ere beharrezkoa izan daiteke.
Estatinak (atorbastatina, sinbastatina, rosubastatina…):
- Kolesterol-maila jaisten duten medikamentuak dira.
- Eraginkorrak dira gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko (batez ere bihotzekoa, iktusa... izan dutenen kasuan edo hauek izateko arrisku altua dutenen kasuan).
- Izan ditzaketen albo-ondorioak normalean arinak izaten dira: mina, makalaldi muskularra eta digestio arazoak. Kasu gutxi batzuetan diabetesa, kalte hepatikoa edo oroimen galera eragin dezakete.
Gogoratu: BIZIMODU OSASUNGARRIA JARRAITZEA DA GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK PREBENITZEKO AUKERARIK ONENA
Bisfosfonatoak osteoporosian
Zenbat irauten du tratamenduak?
Osteoporosia tratatzeko eta hezurrak hausteko arriskua murrizteko (aldaka, eskumuturra, bizkarrezurra…) bisfosfonato bat errezetatu zizuten: alendronatoa, risedronatoa, azido ibandronikoa edo azido zoledronikoa.
-
Urte batzuetan zehar baina denbora-tarte mugatu batean hartu beharreko medikamentuak dira. Hezurrean metatzen dira eta efektu babeslea eragiten dute. Babes-efektu horrek tratamendua kendu eta gero ere irauten du. Medikamentu hauek denbora luzez erabiltzeak arrisku batzuk eragin ditzake: femurraren haustura atipikoak eta masailezurreko nekrosia.
Tratamendua aztertzea beharrezkoa da
-
Zure medikuak, aldian-aldian, tratamenduarekin jarraitzeko beharra dagoen ala ez aztertuko du, zure hezurren egoeraren arabera eta hezurrak hausteko arriskua handitzen duten faktoreak kontuan hartuta: erortzeko arriskua, adina, sexua, aurretik izandako hausturak edo hausturak izan dituzten senideak, tabakoa, alkohola, Gorputz Masa Indize (GMI) baxua, beste tratamendu batzuk (aho bidezko kortikoideekin adibidez) edo beste gaixotasun batzuk.
Datu horiek guztiak kontuan hartuta, zure medikuak arriskuen eta onuren balantzea egingo du eta zure iritzia jakinda, ondorengoa erabakiko duzue:
-
Tratamendu berdina jarraitzea
-
Denbora tarte baterako kentzea (opor terapeutikoak)
-
Tratamendua betiko kentzea
-
Beste medikamendu batekin ordezkatzea
D bitamina pertsona helduen kasuan
Bitamina hori beharrezkoa da kaltzioa xurgatzeko eta hezurrak indartsu mantentzeko; gainera, defentsei, muskuluei eta abarri laguntzen die. Gure azala zuzenean eguzkitan egonda lortzen dugu D bitamina gehiena; kantitate txiki bat, berriz, dieta bidez (arrain koipetsuak, arrautza gorringoak, haragia…). D bitamina duten elikagaien taula (PDF, 259 KB)
Eguzkitan sarri eta denbora gutxian egoteak (10-15 minutu egunero aurpegi eta eskuetan) beharrezko D bitamina kantitatea ematen dio biztanleriaren gehiengoari.
Pertsona heldu osasuntsuen kasuan:
- ez da gomendatzen D bitamina gehigarririk hartzea.
- ez dago inolako beharrik odoleko D bitamina mailak neurtzeko.
Zure medikuak adieraziko dizu D bitamina (kolekaltziferol, ergokaltziferol edota kaltzifediol izenez ere ezagutzen da) gehigarriak behar dituzun. Horiek kasu batzuetan bakarrik dira beharrezkoak: osteoporosia, hesteen xurgatzeko arazoak, obesitatea, antiepileptiko batzuen bidezko tratamendua…
D bitamina gehigarriak hartu behar badituzu:
- 1. Argi izan zer dosi, zer maiztasunekin eta noiz arte hartu behar dituzun.
- 2. Beste bitamina eta mineral gehigarriekin kontuz ibili, horiek ere D bitamina izan baitezakete.
Gabezia bezain arriskutsua izan daiteke D bitamina gehiegi izatea.
Zure medikazioari buruzko kontsulta telefonikoa
Zure tratamenduarekin lotutako arazo edo zalantzarik?
- Zertarako da? Nola hartu? Zer ordutan? Noiz arte? Zer kontrako efektu edo interakzio eduki ditzaket? Zer egin dosi bat hartzea ahaztuz gero?
Azkenengo kontsultan medikamenturen bat gehitu edo kendu al didate? - Zergatik ezin ditut medikamentuak eskuratu farmazian?
Nola argitu?
- Zure Tratamendu aktiboaren orria kontsultatu . Orria beti eguneratuta eduki. Medikuaren kontsultan, zure osasun zentroko harreran edo farmazian eska dezakezu. Zure Osasun Karpeta-n ere eskuragarri daukazu.
- Zure zalantzak farmazian edo Osakidetzako Osasun Aholkua-n galdetu. Ez baduzu arazoa argitzerik izan, eskatu hitzordu telefoniko bat zure osasun zentroan.
Azaldu argi eta garbi zure deiaren zergatia.
- Egin nahi dituzun galderak idatzita eduki eta garrantzitsuenetik hasi.
- Eskura izan tratamendu aktiboaren orria eta hartzen ari zaren medikamentuak.
- Prestatu beharrezkoak izan ditzakezun gauzak: papera, boligrafoa, betaurrekoak…
- Hitz egin ahal izateko aukeratu ongi argiztatutako leku pribatu eta isila.
- Telefonoz hitz egiteko zailtasunak badituzu, eska iezaiozu baten bati laguntzeko.
Ziurtatu zure zalantza guztiak argitu dituzula.
Beharrezkoa denean kontsultara joateko eskatuko zaizu.
Oinetan azkura daukazu? Atleta-oina izan dezakezu
BEROA + HEZETASUNA -> ATLETA-OINA. Onddoek eragindako infekzio oso arrunta da. Behatz tarteetan agertzen da normalean, baina zabaldu egin daiteke. Beroak eta hezetasunak onddoa haztea errazten dute: oinetako itxiak eta izerdiak bustitako oinak baldintza paregabeak dira harentzat.
- Erraz kutsatzen da infektatuta dauden pertsonekiko kontaktuagatik, toallak, arropak edo esterillak partekatzeagatik, edota oinutsik ibiltzeagatik igerilekuetan, aldageletan…
- Deskamazioa, azkura eta gorritasuna eragiten ditu hasieran, infekzioak aurrera egin ahala, erresumina, hantura, arrakalak, babak edo ultzerak eragin ditzake.
- Ukitu edo hazka eginez gero, infekzioa zabal dezakezu eskuetara, azazkaletara edo iztaietara.
Prebentzioa: oinak LEHOR mantendu, behatz tarteak, batez ere
Kotoizko galtzerdiak jantzi, eta aldatu, beharrezkoa denean. Transpiratzen duten oinetakoak erabili, eta txankletak jantzi igerilekuetan, aldageletan…
Tratamendua: zenbat eta lehenago hasi, orduan eta errazago kenduko duzu
Sendagai antifungikoak (bifonazola, klotrimazola eta terbinafina) errezeta gabe eskura daitezke farmazietan, kreman edo espraian.
Oinak garbitu eta ondo lehortu, igurtzi gabe. Ondoren, tratamendua aplikatu infektatutako gunean. Oheratu aurreko momentua da aproposena. Garbitu ondo eskuak tratamendua eman eta gero.
Nahiz eta sintomak desagertu, erabilera-orrian agertzen den denbora tartean tratatu, infekzio berririk ez izateko.
Galtzerdiak, izarak eta toallak sarri garbitu 60 ºC-tan.
Osasun zentrora joan zaitez baldin eta:
- 1) 1-2 asteko tratamenduaren ondoren infekzioak ez badu hobera egiten.
- 2) Oina handituta baduzu, oso gorri, bero edo zornearekin.
- 3) Diabetesa baduzu edo defentsak baxu badituzu (transplantatuak, GIB positiboak…)
- 4) Infekzioa zure gorputzeko beste atal batzuetara zabaldu bada.
- 5) 12 urte baino gutxiagoko pertsona bada.
Fotosentikortasuna. Arriskua medikamentuak eta eguzkia elkartzean
Zer da fotosentikortasuna
Eguzki izpiek edo erradiazio ultramoreek eragin dezaketen larruazaleko gehiegizko erreakzioa da. Azkura, larruazaleko hantura edota erredura larriak eragin ditzake.
Nahiz eta zure larruazala ez izan eguzkitan erraz erretzekoa, zenbait medikamentuk (aho bidez hartuta edo larruazalean aplikatuta) kalteak sortu ahal dizkizute larruazalean, baita minutu gutxi batzuk eguzkitan egonda ere. Fotosentikortasuna errezeta gabe erosten diren medikamentuek ere eragin dezakete, baita hainbat kosmetikok eta landarek ere.
Medikamentu hauekin adibidez askotan gertatzen da:
-
Antibiotikoak: lebofloxazinoa, ziprofloxazinoa, norfloxazinoa, doxiziklina…
-
Farmako kardiobaskularrak: hidroklorotiazida, furosemida, amiodarona…
-
AIEE: naproxenoa, ketoprofenoa, meloxikama…
-
Aknearen aurkako farmakoak: isotretinoina, benzoil peroxidoa…
-
Kimioterapikoak: fluorouraziloa, metotrexatoa…
-
Antifungikoak: itrakonazola…
-
Antiepileptikoak: karbamazepina…
-
Antihistaminiko topikoak: difenhidramina, dimetindenoa...
-
Antipsikotikoak, antidepresiboak eta antsiolitikoak: haloperidola, paroxetina, alprazolama…
Informa zaitez zure medikamentuaren erabilera-orria irakurrita, galdetu zure farmazian edo osasun-zentroan. Babestu zaitez, prebentzioa funtsezkoa da.
Nola babestu fotosentikortasuna eragin dezakeen medikamentu bat erabiltzen baduzu?
- Ez zaitez eguzkitan edo izpi ultramoreen eraginpean jarri, ez tratamenduak irauten duen bitartean ezta ondorengo egunetan ere.
- Larruazala estali ezazu arropa, betaurreko eta txapelarekin.
- Babes-faktore altuko (gomendatua: 50 EBF) eguzkitarako krema erabili eta berriz aplikatu 2-3 orduro.
- Medikamentua egunean behin hartu behar baduzu, galdetu medikuari ea posible den gauez hartzea.
Zer egin fotosentikortasuna azaltzen bada?
- Eguzkia saihestu eta ez hartu izpi ultramorerik.
- Medikuari galdetu ea posible den tratamendua etetea edo dosia murriztea.
- Zapi heze hotz bat eta krema hidratatzailea aplika ditzakezu lesio arinetan.
- Kasu larrietan medikuarekin kontsultatu.
Opioideak, zer jakin behar duzu
Zer dira opioideak?
Mina arintzen laguntzen duten farmakoak dira. Baliagarriak dira minbiziak eragindako minarentzat eta beste tratamendu batzuei erantzuten ez dien min akutu gogorrarentzat. Patologia kronikoetan epe luzera onuragarriak diren edo ez froga gutxi daude, hala nola artrosian, lunbalgian, fibromialgian, ...
Morfina da ezagunena. Tramadola, fentaniloa, kodeina, buprenorfina, oxikodona, tapentadola eta hidromorfona ere opioideak dira. Hainbat forma farmazeutiko daude: konprimituak, txaplatak, injektagarriak, "txupatxusak”, ...
Nola sahiestu erabilera desegokia?
- Ez hartu opioideak zure kabuz. Zure medikuak baloratuko ditu daukazun beharra, opioide mota eta dosia, eta tratamenduaren eraginkortasunaren eta izan ditzakeen ondorio kaltegarrien jarraipena egingo dizu.
- Opioide-tratamendua ez da beti eraginkorra. Probaldi baten ondoren minak hobera egiten ez badu, hartzen jarraitzeak arrisku gehiago ditu onurak baino.
- Dosi altuetan, ondorio kaltegarriak efektu analgesikoa baino gehiago handitzen dira. Bigarren mailako ondorioak hauexek dira: goragalea, idorreria, logura, erorketak, immunoezabatzea, narriadura kognitiboak, agitazioa, mendekotasun-sindromea, adikzioa, etab.
- Eraginkorra ez bada edo ondorio kaltegarriak larriak badira, tratamendua eten egin behar da, dosia mailaka murriztuz, mendekotasun-sindromea saihesteko: antsietatea, izerditzea, dardarak, muskuluetako mina, suminkortasuna, goragaleak, gorakoak, beherakoa, takikardia, hipertentsioa, etab.
Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak
Neurri orokorrak edo medikamentuak ez dira beti nahikoak gernu-galerak kontrolatzeko (ikus i-botika: Lehen tantak galduta, kontsultatu!!), eta baliteke xurgatzaileak erabili behar izatea.
Hainbat xurgatzaile mota daude. Garrantzitsua da zure beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzea:
- Xurgapen-gaitasuna, inkontinentziaren larritasunaren arabera:
- Egunekoa: 600 eta 900 ml artean
- Gauekoa: 900 eta 1.200 ml artean
- Supergauekoa: 1.200 ml baino gehiago
- Eusteko modua eta mota, inkontinentzia-mailaren, mugikortasunaren eta pertsonaren egoera kognitiboaren arabera.
Askok badute hezetasun-adierazle bat, xurgatzailea noiz aldatu behar den jakinarazten duena.
Batzuk finantzatuta daude eta errezetan preskribatu daitezke, baina, gehienez, eguneko lau, beti (hiru "eguneko/gaueko" eta "supergaueko" bat).
- Konpresak
- Inkontinentzia arina, egoera kognitibo eta mugikortasun- egoera ona dituzten pertsonak.
- Errektangularra
- Neurri bakarra. Eusteko sare elastikoarekin.
- Egoera kognitibo eta mugikortasun- egoera ona dituzten pertsonak
- Egunekoa eta Supergauekoa
- Pants
- Azpiko arropa bezala jartzen den galtzazapia.
- Mugikortasun-egoera ona duten pertsonak. Xurgatzailea kentzeko joera duten pertsonak, adibidez, dementzian.
- Egunekoa, Gauekoa eta Supergauekoa
- Elastikoak
- Itsasgarriekin lotzeko.
- Mendekotasuna duten pertsonak. Ohean edo gurpil-aulkian dauden pertsonak. Gaueko erabilera pertsona autonomoetan.
- Egunekoa, Gauekoa eta Supergauekoa
- Anatomikoak
- Sare elastikoarekin edo eusteko gerrikoarekin.
- Egoera kognitibo eta mugikortasun ona edo murriztuta duten pertsonak.
- Egunekoa, Gauekoa eta Supergauekoa
AIEEekin ez ibili jolasean!
Zer dira?
- AntiInflamatorio Ez Esteroideoak (AIEE) mina, sukarra eta hantura tratatzeko medikamentuak dira.
- Gehien erabiltzen direnak: ibuprofenoa, naproxenoa, diklofenakoa, celekoxiba, etorikoxiba eta dexketoprofenoa.
Zer ondorio kaltegarri dituzte?
- Gastrointestinalak: bihotzerrea, urdaieko mina, beherakoa, ultzerak, hemorragiak.
- Kardiobaskularrak: tentsio arteriala handitzea, orkatiletako edemak, arnasa hartzeko zailtasuna, arritmiak.
- Giltzurrunekoak: giltzurrunen funtzionamendua aldatzea.
Efektu horiek onura baino kalte handiagoa eragin dezakete: adineko pertsonengan, aurretiko gaixotasunak (iktusa, infartua, hipertentsioa, urdaileko, giltzurruneko edo gibeleko gaixotasuna) dituzten pazienteengan eta medikamentu antikoagulatzaileak, antiagregatzaileak, diuretikoak edo bestelako antihipertentsiboak (enalaprila, ramiprila, losartana, balsartana…) hartzen dituztenengan.
Gainera, haurdunaldian ez dira hartu behar.
Zer egin dezakezu ondorio kaltegarriak saihesten saiatzeko?
- Baloratu edo eskatu aholkua beste neurri batzuei buruz (hotza edo beroa aplikatzea, masajeak, ariketa, AIEE pomadan, parazetamola) AIEE bat hartzen hasi aurretik.
- Har ezazu efektua duen dosi txikiena eta ahalik eta iraupen laburrenean.
- Kontsulta ezazu zure osasun-profesionalarekin, 3-5 egun badaramatzazu horiek hartzen eta hobekuntzarik ez baduzu.
- Ez hartu AIEE bat baino gehiago aldi berean.
- Kontsulta ezazu zure kabuz hartu aurretik beste medikamentu batzuekin tratamenduan bazaude.
Ez da beti beharrezkoa omeprazola edo antzeko beste medikamenturen bat gehitzea, AIEE bat hartzen duzunean. Adinaren, aurretiko gaixotasunen eta tratamenduaren iraupenaren araberakoa izango da. Zure osasun-profesionalak jakinaraziko dizu.
Lehen tantak galduta, kontsultatu!
Dietan eta zure bizi-ohituretan aldaketa batzuk egiteak lagun dezake maskuriaren kontrola berreskuratzen eta gernu-ihesen kopurua murrizten:
- Goizetan, hartu likido gehiago eta murriztu kontsumoa arratsalde-gau partean. Hobe da maiz kantitate txikiak edatea, batean kantitate handiak edatea baino.
- Murriztu sintomak okertzen dituen edozein elikagai edo edari. Alkoholak, kafeinak edo elikagai minek edo garratzek pertsona batzuei maskuria narritatzen diete.
- Galdetu zure osasun-profesionalari pelbiseko muskulatura indartzeko ariketei buruz (Kegel-en ariketak ).
- Entrenatu zure maskuria: hasieran, txiza egitera joateko denbora programatu, orduero adibidez, gogorik ez baduzu ere, eta pixkanaka mikzioen arteko denbora luzatu, erosoa zaizun tartera iritsi arte. Zure osasun-profesionalak informazioa emango dizu.
- Kontsumitu zuntz gehiago dietan, idorreria saihesteko.
- Saihestu gehiegizko pisua.
- Ez egin gernu-ihesak eragiten dizkizun jarduerarik, hala nola salto egitea, korrika egitea… Ibili edo igeri egin dezakezu.
Gernu-ihesak badituzu, kontsultatu zure osasun-profesionalarekin; ez itxaron, horrek konponbidea izan baitezake.
Neurri horiek nahikoak ez badira...
- Gernu-inkontinentziarako medikamentuen erabilerarekin osa daitezke. Horiek ondorio kaltegarriak eragin ditzakete, hala nola ahoko lehortasuna, ikusmen lausoa, arritmia, logura, nahasmena, asaldura, zorabioa, idorreria… Efektu horietakoren bat izanez gero, zure osasun-profesionalari jakinarazi.
- Kontrol bat egin behar da tratamenduaren hasieratik 4-6 astera, ikusteko medikamentuak onura egiten dizun edo ez.
Eta arazoak aurrera jarraitzen badu...
- Medikuak erabakiko du gernu-inkontinentziarako medikamentuak kendu behar diren edo ez.
- Badira beste aukera batzuk ere: kirurgia, estimulazio elektrikoa, toxina botulinikoa eta konpresak edo xurgatzaileak .
Antibiotikoen erabilera geroatua
Zure medikuak antibiotiko bat preskribitu diezazuke farmazian har dezazun egun batzuk pasa eta gero zure sintomek okerrera egiten badute. Hori gertatzen da berehala hartzea behar-beharrezkoa ez denean, baina eboluzioa zaintzea beharrezkoa denean. Infekzio akutu ez konplikatuetan erabiltzen da, hala nola faringitisa, otitisa, sinusitisa, bronkitisa, zistitisa…
Baina infekzio bat badut, zergatik ez dut hasieratik antibiotikoa hartzen?
- Kasu hauetan gehienetan infekzioak birikoak dira eta antibiotikoek ez dute eraginik birusetan. Bakterianoak direnean ere, kasu batzuetan, gure organismoak berak menderatzen ditu antibiotikoak hartu beharrik gabe.
Eta ezin ditut “badaezpada” erabili?
- Egun batzuk itxaroten baduzu, infekzioa bakarrik senda daiteke, eta ez duzu behar ez den sendagairik hartuko ezta ere haren albo-ondorioak jasango (beherakoa, alergiak, onddoak...).
- Gainera, erresistentziak murrizten lagunduko duzu, antibiotikoek eraginkortasuna gal ez dezaten.
Zerbait gertatuko zait egun batzuk pasa eta gero hartzen badut?
- Tratamenduaren hasiera egun batzuk atzeratzeak ez du prozesua okertuko edo luzatuko infekzio-prozesu akutu ez konplikatuetan.
- Medikuak adieraziko dizu zer neurri hartu behar duzun infekzioaren eboluzioa zaintzeko eta zer kasutan hasi behar duzun antibiotikoa hartzen.
Gogoratu...
- Zure medikuak antibiotiko bat errezetatzen badizu "erabilera geroratua" egiteko, farmazian izango duzu eskuragarri egun batzuetan.
Ai! Zomorro batek ziztatu nau!
Eltxoek, arkakusoek, erleek, liztorrek, ezparek, akainek, armiarmek eta abarrek egindako ziztada gehienak ordu edo egun batzuetan sendatzen dira. Normalean, gorritasuna, hantura, azkura edo min arina eragiten dute. Batzuetan baba bat agertzen da, beste batzuetan infektatu egiten dira eta oso gutxitan erreakzio alergikoak sortzen dituzte. Ziztada bat baino gehiago ere egon daitezke, intsektuaren arabera.
Zer egin dezakezu?
- Kaparra izanez gero, kendu osorik punta lauko pintzekin.
- Ezten bat badago, kendu larruazala leunki karrakatuz, eztenetik tira egin gabe eta presioa egin gabe.
- Garbitu urarekin eta xaboiarekin.
- Hotza aplikatu igurtzi gabe.
- Kaltetutako aldea altxatu.
- Saiatu hazka ez egiten. Ez lehertu babak.
Azkura oso handia bada, kalamina edo amoniako soluzio bat eman dezakezu mukosak saihestuz (ahoa, begiak, sudur barruan).
Mina badaukazu parazetamola edo ibuprofenoa har dezakezu.
Noiz eskatu behar duzu laguntza?
- Egunak pasa eta gero sintomek okerrera egiten badute.
- Ziztada ahoan, eztarrian edo begietatik gertu badago.
- Ziztada infektatzen bada.
- Hantutako zona handia bada.
- Sukarra edo gripe-sintomak agertzen badira.
- Arnasa hartzeko zailtasuna, palpitazioak, gorakoak, zorabioa edo konortea galtzea sentitzen baduzu, erreakzio alergikoa izan daiteke. Premiazko osasun-laguntza eskatu.
Nola prebenitu ditzakezu?
- Aplikatu uxagarri bat erabilera-gomendioei jarraituz. Bainatu, busti edo izerdi eta gero aplikatu uxagarria berriro. Eguzki-babeslea erabiltzen baduzu, hori uxatzailea baino 30 minutu lehenago gutxienez aplikatu.
- Mahuka luzeko alkandorak eta galtza luzeak erabili.
- Eltxo-sareak erabili eta kontuz ibili ilunabarrean.
Ke txarrak stop! (Bupropion Zyntabac®)
Osasuna hobetu nahi? Utzi erretzeari; ez dago ezer hoberik
Badituzu botikak horretan laguntzeko. Erretzeko grina gutxitzen dute eta abstinentzia arindu. Halere, zuk erabakia hartzea eta ahalegina egitea da garrantzitsuena. Osasuneko profesional batek eskainiko dizkizu botika horiek, eta zure tratamenduaren jarraipena egingo du.
Bupropion (Zyntabac®) duzu horietako bat.
Nola hartu behar da?
-
Erretzeari uzteko jarritako eguna baino astebete edo bi aste lehenago hasi behar duzu hartzen.
-
Pilulak osorik hartu behar dituzu, hutsik edo jakiren batekin batera. Aurreneko sei egunetan, egunean bat, eta zazpigarren egunetik aurrera, egunean bitan (gutxienez 8 orduko tartea utzi batetik bestera). Saiatu ez hartzen lotaratzeko garaian, insomniorik eragin ez diezazun.
-
Dosiren bat ahaztu baduzu, utzi hartu gabe, eta hartu hurrengoa, betiko orduan. Ez bikoiztu dosia, ahaztu duzuna konpentsatu nahian.
Tratamendua 7-9 astekoa izango da. Hilero aginduko dizute botika, kaxa bat aldiro, eta tratamendu jarraipena egingo zaizu.
Zure osasun-profesionalak ebaluatuko du ea medikamentu hau har dezakezun, baldin eta…
- 18 urtetik beherakoa bazara, haurdun edo edoskitzaroan bazaude, epileptikoa bazara edo konbultsioak izan badituzu, giltzurruneko arazoak edo arazo kardiobaskularrak badituzu, edo arazo psikiatrikoen aurrekariak.
Utzi hartzeari eta osasun-profesionalari galdetu, baldin eta...
-
Krisi epileptikoak hasi bazaizkizu, infartuaren edo iktusaren sintomak badituzu, asaldatuta bazabiltza, zure buruaz beste egiteko gogoa etorri bazaizu edo depresio-sintomak badituzu, aurpegia, mingaina eta ezpainak handitu bazaizkizu edo azalean erupzioak badituzu.
Baliteke dosia egokitu beharra izatea, baldin eta…
-
Goragalea, buruko mina, nasofaringitisa baduzu, edo loa aztoratu bazaizu edo bestelako sintomaren agertu bazaizu. Kontsultatu.
Gogoan izan...
-
Baliteke botika honek zorabioak eta logura sortzea, eta gidatzeko edo makineria konplexua maneiatzeko moduan ez egotea. Garrantzitsua duzu osasuneko profesionalari jakinaraztea baldin eta beste tratamenduren bat ere hartzen ari bazara, baita elikadurako osagarriak edo sendabelarrak badira ere.
Gainera… baliteke botika finantzatzeko aukera izatea, 18 urtetik gorakoa bazara eta…
-
Tabakismoaren kontrako edo tabakoarekiko ohitura eteteko programa batean bazaude (bakarrik edo talderen batean). Egunean 10 zigarro baino gehiago erretzen baduzu. Mendekotasun maila jakin bat baduzu (osasun-profesionalak neurtuko dizu hori). Beste botiken kasuan bezalaxe, dagokizuna ordaindu beharko duzu. Urtean ahalegin bat finantzatzen da.
Ke txarrak stop! Bareniklina
Osasuna hobetu nahi? Utzi erretzeari; ez dago ezer hoberik
Badituzu botikak horretan laguntzeko. Erretzeko grina gutxitzen dute eta abstinentzia arindu. Halere, zuk erabakia hartzea eta ahalegina egitea da garrantzitsuena. Osasuneko profesional batek eskainiko dizkizu botika horiek, eta zure tratamenduaren jarraipena egingo du.
Barenkilina duzu horietako bat.
Nola hartu behar da?
- Erretzeari uzteko jarritako eguna baino astebete edo bi aste lehenago hasi behar duzu hartzen.
- Pilulak osorik hartu behar dira, uraz bultzatuta eta estomagoa beterik duzula.
- Dosiren bat ahaztu bazaizu, hartu ahal bezain azkar, beti ere hurrengo dosia hartzeko 4 ordu baino gehiago falta badira. Ez bikoiztu dosia, ahaztu duzuna konpentsatu nahian.
- Pilulak zuriak 0,5 mg-koak dira eta pilula urdinak 1 mg-koak.
Tratamendua 12 astekoa izango da. Hilero aginduko dizute botika, kaxa bat aldiro eta tratamendu jarraipena egingo zaizu.
Zure osasun-profesionalak ebaluatuko du ea medikamentu hau har dezakezun, baldin eta…
- 18 urtetik beherakoa bazara, haurdun edo edoskitzaroan bazaude, epileptikoa bazara edo konbultsioak izan badituzu, giltzurruneko arazoak edo arazo kardiobaskularrak badituzu, edo arazo psikiatrikoen aurrekariak.
Utzi hartzeari eta osasun-profesionalari galdetu, baldin eta...
-
Krisi epileptikoak hasi bazaizkizu, infartuaren edo iktusaren sintomak badituzu, asaldatuta bazabiltza, zure buruaz beste egiteko gogoa etorri bazaizu edo depresio-sintomak badituzu, aurpegia, mingaina eta ezpainak handitu bazaizkizu edo azalean erupzioak badituzu.
Baliteke dosia egokitu beharra izatea, baldin eta…
-
Goragalea, buruko mina, nasofaringitisa baduzu, edo loa aztoratu bazaizu edo bestelako sintomaren agertu bazaizu. Kontsultatu.
Gogoan izan...
-
Baliteke botika honek zorabioak eta logura sortzea, eta gidatzeko edo makineria konplexua maneiatzeko moduan ez egotea. Garrantzitsua duzu osasuneko profesionalari jakinaraztea baldin eta beste tratamenduren bat ere hartzen ari bazara, baita elikadurako osagarriak edo sendabelarrak badira ere.
Gainera… baliteke botika finantzatzeko aukera izatea, 18 urtetik gorakoa bazara eta…
-
Tabakismoaren kontrako edo tabakoarekiko ohitura eteteko programa batean bazaude (bakarrik edo talderen batean). Egunean 10 zigarro baino gehiago erretzen baduzu. Mendekotasun maila jakin bat baduzu (osasun-profesionalak neurtuko dizu hori). Beste botiken kasuan bezalaxe, dagokizuna ordaindu beharko duzu. Urtean ahalegin bat finantzatzen da.
Artrosiaren aurrean ez etsi...hobetzea zure esku dago
Artikulazioen degenerazio-prozesua da artrosia, kartilagoaren galera dakarrena. Belaunari, aldakari, eskuei eta bizkarrezurrari eragiten die batik bat. Mina, inflamazioa eta zurruntasuna dira haren sintomak.
Sintomak arintzea zure esku dago
- Mugitu (oinez edo bizikletaz ibili, dantza egin, paseatu...) giharrak sendotu, mina arindu eta artikulazioak bigunduko dituzu.
- Pisua arindu. Hartara, karga gutxiago jasan beharko dute artikulazioek eta min gutxiago izango duzu.
- Erabili makulua, erosketetako karroa... horrela, ez duzu belauna kaltetuko, ez eta pisuko gauzak altxatu beharrik izango ere.
- Mina arintzeko, inflamazioa badago jarri hotza (izotzezko poltsa), eta inflamazioa ez badago, jarri beroa (manta elektrikoa, ur beroaren poltsa). 10-15 minutu, egunean hainbat aldiz.
Aholku hauek jarraituta, sintomak arindu egingo dira. Ez ahaztu, gero!
baina… halere nahikoa ez bada?
Badira botikak mina kentzeko, zurruntasuna biguntzeko… ez, ordea, artrosia sendatzeko. Hortaz, erabili itzazu soilik sintomak dituzunean. Osasun profesionalak esango dizu zein duzun botikarik egokiena.
- Krematan datozen antiinflamatorioak (ibuprofeno, naproxeno…) oso egokiak dira min pixkat dagoenerako.
- Ahotik hartzeko antiinflamatorioak, krematan datozenek funtzionatzen ez dutenean bakarrik erabili behar dira. Dosirik baxuenean eta ahalik eta egun gutxienetan.
- Parazetamola ez da horren eraginkorra artrosiaren kasuan.
- Kapsaizina krema egokia da zenbait kasutan; batzuetan, ordea, erremina eta azkura sortarazi dezake igurtzitako lekuan.
- Kondroitin sulfatoaren eta glukosaminaren eraginkortasuna frogatu gabe dago.
Garatxo arruntak
- Garatxo arruntak giza papilomaren birus-mota jakin batzuek azalean eragiten dituzten infekzioen zioz sortzen dira.
- Sarritan eskuetan agertzen dira, baina gorputzeko edozein ataletan aurki daitezke.
- Maiz agertzen dira haurtzaroan, eta kontaktu bidez hedatzen dira.
- Berez desager daitezke, baina izan liteke horretarako hilabeteak edo urteak behar izatea.
Tratamendua
- Ez dago birus honen aurkako tratamendu zehatzik. Tratamendu bat ere ez da % 100 eraginkorra. Garatxo batzuk tratamendua egin arren berriz ager daitezke. Azaleko lesioak ezabatzean, ohiko ehunetan ahalik eta kalterik txikiena eragiten saiatu behar da.
- Sarritan produktu keratolitikoak erabiltzen dira. Produktu horiek azido salizilikoa edo/eta azido laktikoa dituzte, eta azalaren gainazalean dauden geruzak desegiten dituzte. Soluzioa edo partxea erabil daiteke.
Soluzioa erabiltzeko: gauez erabili behar da. Lehenengo, tratatu beharreko azalera limatu behar da. Estali garatxoaren ingurua baselinaz edo pomada babesgarriren batekin (azal osasuntsua ez kaltetzeko). Jarri tanta bat garatxoaren gainean eta utzi lehortzen (2-3 minutu). Estali esparatrapu ez porotsuarekin gau osoan. Errepikatu eragiketa hori gauero, garatxoa desagertu arte. Gutxigorabeherako iraupena: 2-4 aste.
Partxea erabiltzeko: jarri garatxoaren gainean. Aldatu egunero, eta, kentzean, garatxoa limatu. Errepikatu tratamendua garatxoa desagertu arte. - Beste aukera bat ere badago: krioterapia. Tratamendu hori izozte-teknikaz baliatzen da garatxoak desagerrarazteko. Teknika hori kontsultan egiten da, nitrogeno likidoa erabilita. Farmazian errezetarik gabe eros daitezkeen beste produktu batzuk ere badaude. Erabili baino lehen irakurri arretaz esku-orria, produktuaren arabera ezberdinak baitira horiek erabiltzeko gomendioak.
Kontuan hartu
- Ez erabili produktu horiek azala narriatuta, handituta, zaurituta edo infektatuta baduzu.
- Azaletik irteten den lesio oro ez da garatxoa; garatxoen kontrako produktuak beste lesio batzuetarako, orbanetarako edo jaiotze-marketarako erabiltzea kaltegarria izan daiteke.
- Oin-zolako garatxoak -“papiloma” ere deitzen direnak- tratatzea zailagoa da, duten kokapenagatik. Batzuetan gogorduren gainean agertzen dira.
- Garatxoa desagertzen ez bada, kontsultatu zure osasun-profesionala
Egunak daramatzat komunera joan gabe!
Zer duzu?
- IDORRERIA hesteen funtzionamenduan ematen den aldaketa da. Honakoak izaten dira sintomak: libratzeen maiztasuna murriztea, gorozki gogorrak kanporatzeko zailtasunak edo behar beste egin ez izatearen sentsazioa.
- Pertsona bakoitza maiztasun jakin batekin joaten da komunera. Egunero ez joateak ez du esan nahi idorreria daukagunik.
Zer egin daiteke
Idorreria arintzeko, komeni izaten da bizi-ohitura batzuk aldatzea.
- Joan komunera gogoa duzun GUZTIETAN! Komunera beti ordu berean joateko ohitura hartu, presarik gabe eta behar duzun denbora hartuta.
- Hartu zuntz eta likido gehiago zure dietan. Fruta (bereziki zitrikoak eta okaranak) eta barazkiak zuntzetan aberatsak dira. Likido asko edateak zuntzari lan egiten laguntzen dio.
- Egin ariketa fisikoa
Eta funtzionatzen ez badu?
- LAXANTEAK lagungarriak izan daitezke. Hala ere, gehiegi edo behar ez denean erabiltzen baditugu, kontrako efektua eragin dezakete.
Nola hartu laxanteak
- Laxanteak noizean behin erabiltzeko dira, eta ez da komeni erabilera jarraitua egitea.
- Hesteen ohiko funtzionamendua lortzen dugunean erabiltzeari utzi behar diogu; pixkanaka, baina. Aldi berean laxante bat baino gehiago erabiltzen ari bazara, banaka hartzen hasi beharko zenuke. Kontuan izan prozesuak hilabete batzuk behar izan ditzakeela.
- Egoera batzuetan baliteke erabilera jarraitua egin behar izatea, betiere medikuak ikuskatuta: ohean dauden pazienteak, sendagai jakin batzuk hartzen dituztenak (depresioaren aurkakoak, burdina, morfina…) edo gaixotasun batzuen kasuan (Parkinson, esklerosi anizkoitza…).
Antisorgailurik erabil dezaket edoskitzaroan?
Antisorgailu-metodo asko dituzu eskueran edoskitzaroan erabiltzeko. Informa zaitez zein den egokiena zuretzat.
METODO EZ-HORMONALAK. Honako hauek dira:
- Barrera-metodoak: preserbatiboa eta diafragma. Kaltegabeak eta erabilerrazak dira. Gainera, preserbatiboek sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen aurka babesten dute.
- Umetoki barneko kobrezko gailua (DIU). 5 urterako balio du.
BAKARRIK GESTAGENOAK DITUZTEN METODO HORMONALAK.
Metodo hormonal bat erabiltzekotan, hauek dira egokienak. Normalean, ez da komeni erditu eta hurrengo 6 asteetan erabiltzea, edo, gutxienez, edoskitze-prozesua ondo finkatu arte:
- Desogestrel duten pilulak: pilula egunero eta ordu berean hartu behar da, etenik gabe.
- Larruazalpeko inplantea. 3 urterako balio du.
- DIU hormonala. 3 edo 5 urterako balio du.
- Muskulu barneko injekzioa, hiru hilean behin.
URGENTZIAZKO ANTISORGAILUA
“biharamuneko pilula” izenekoa
- Levonorgestrel: Edoskitze baten ondoren hartu, berehala, eta hurrengo 8 orduetan, gutxienez, ez eman bularrik.
- Ulipristal: ez eman bularrik astebetez, eta, bularra ematen jarraitu nahi baduzu, esnea atera eta bota.
METODO HORMONAL KONBINATUAK
(ESTROGENOA ETA PROGESTAGENOA).Gehienetan, ez dira egokienak. Honela merkaturatzen dira: pilulak, baginako eraztunak eta partxeak.
Sarna
Sekulako azkura daukat. Jasangaitza da
- Gauez, batez ere, eta bero egiten duenean, are okerragoa da. Gainera, granotxo batzuk agertu zaizkit; hatzen artean eta alboetan hasi ziren.
Auskalo zer den
- Badirudi SARNA dela (escabiosia): akaro batek larruazalean sortzen duen gaixotasun bat.
Rekontxo! Sarna? Nola liteke?
- Akaro horrek ez du salto egiten, ezta hegan ere. Edonor kutsa daiteke, hala zuzenean, sarna duen pertsona baten larrua luzaroan ukitzeagatik, nola zeharka, haren arropak ukitzeagatik. Bi eta sei aste bitarteko tartea egon daiteke sarna duen pertsona bat ukitu eta sintomak agertu arte.
Nora joko dut?
- Joan medikuarenera diagnostikoa egiaztatzeko.
- Ohiko tratamendua da permetrina (% 5) duen krema bat ematea gauez, gutxienez 8 orduz eragin dezan. Dutxa bat hartzea komeni da kremaren geruza fin bat eman aurretik, lepoaren oinarritik oinazpiraino (tolesduretan batez ere, hatzen artean, bai eta azkazalen azpian ere). Biharamunean, dutxatu berriz.
- Astebete igaro ondoren, errepikatu tratamendua.
- Baliteke zurekin bizi direnek ere tratamendua behar izatea.
Aholku gehiagorik?
- Ez hartu botikarik zure kabuz.
- Permetrinak narritadura eragin dezake larruazalean, erabili eta hiru eta lau aste igaro arte ere; krema hidratatzailez hobetzen da. Denboraldi hori igaro ondoren jarraitzen baduzu azkura izaten, joan berriz medikuarenera.
- Komeni da azazkalak moztea eta ez ibiltzea hazka egiten.
- Garbitu 60º C-tik gorako tenperaturaz zure larrua ukitu duen arropa guztia. Ezin baduzu baten bat garbitu, sartu ezazu poltsa itxi batean, 3 egunez gutxienez.
- Komeni da xurgagailua pasatzea sofetatik, alfonbretatik...
Antidepresiboei buruz informazioa biltzen
- Medikua: Mikel, hartuko duzun antidepresibo honekin, 4 aste inguru igaro daitezke hobeto sentitzen hasten zaren arte. Lasai hartu.
- Pazientea: Ados. Eta hartzen ditudan gainerako sendagaiak?
- Medikua: Galdera ona. Aztertu dut zure tratamendua, eta, zure kasuan, ez dago arazorik. Hori bai, ez hartu hiperikoa daukan produkturik. Eta kontuan izan antidepresiboek areagotu egiten dutela alkoholaren eragina.
- Pazientea: Ongi. Eta autoa? Gida dezaket?
- Medikua: Ez gidatu logale bazara. Antidepresiboak mugatu egin dezake gidatzeko duzun gaitasuna
- Pazientea: A! bide batez, nire bizilagunari kalte egin zion: zorabiatu egiten zen, eta loditu egin zen. Eta nire lagun Jose Marik dio sexuaz ahazteko.
- Medikua: Baliteke albo-ondorioren bat izatea, hasieran batik bat, baina gehienak arinak eta aldi baterakoak dira. Eta ez badizu onik egiten, badira beste aukera batzuk. Ez utzi hartzeari, eta etorri berriz ere kontsultara.
- Pazientea: Eta zenbat denboran hartu behar dut antidepresiboa?
- Medikua: 6 hilabete eta urtebete bitartean. Baliteke batzuek denbora gehiago ere behar izatea. Garrantzitsuena da tratamendua ez uztea, ondo zaudela eta dagoeneko ez duzula behar iruditzen bazaizu ere. Gainera, tratamendua ez da bat-batean eten behar. Ikusiko dugu.
Pilula-kaxak: txukuntzen
Egunean hainbat sendagai hartzen baldin badituzu edo hori egiten duen norbait zure ardurapean baldin badaukazu, pilula-kaxa bat erosteak pilulak antolatzen eta tratamenduak ondo egiten lagun diezazuke.
Betetzeko, oso garrantzitsua da Tratamendu Aktiboaren Orria EGUNERATUTA izatea. Orri horretan, zure sendagai guztien izenak agertzen dira, baita nola eta noiz hartu ere.
Sendagai batzuk ezin dituzu pilula-kaxan jarri, adibidez: inhalagailuak, jarabeak, zorroak, partxeak eta kolirioak. Kasu horretan, marka itzazu Tratamendu Aktiboaren Orrian eta jar ezazu pilula-kaxaren ondoan, noiz erabili behar dituzun gogoratzeko.
Sistema hori erabiltzerik ez baduzu, beste aukera batzuk daude, adibidez: Dosifikazio Sistema Pertsonalizatua (DSP). Kontsulta ezazu botikan.
Eta teknologiarekin ondo moldatzen bazara, sendagai guztien zerrenda egiteko, noiz hartu gogoraraziko dizuten alarmak jartzeko eta abarrerako aplikazioak daude.
Alabak eztula dauka! Semea eztulka ari da etengabe!
Eztula
- Arnas aparatuaren defentsa-mekanismo bat da, mukiak, karkaxa eta gauza arrotzak botatzen laguntzen duena.
- Gehienetan, ez da larregi kezkatzeko moduko sintoma izaten, eta batzuetan 21 egun ere iraun dezake.
Umeek eztul egiteari uzten ez diotenerako aholkuak
- Tabako-kerik gabeko airea arnastu arazi.
- Komunean lurruna egin, eta aire hezea arnastu arazi.
- Funtsezkoa da likidoak edatea. Mukiak eta karkaxa botatzen laguntzen du.
- Serum fisiologikoarekin egindako sudur-garbiketek sudurreko mukiak garbitzen laguntzen dute.
Botikak hartu behar al dituzte?
- Eztul akutu gehienak birusek sortutako katarroek eragiten dituzte. Eztul horientzat ez dago tratamendu berezirik; botikarik gabe sendatzen dira.
- Eztul akutuarentzat, gehienetan ez dago eztulkontrako botika, mukolitiko, espektoratzaile, antihistaminiko edo sudur-deskongestionatzailerik hartu beharrik, horien eraginkortasuna ez baitago frogatuta eta arriskuak handiagoak izan baitaitezke onurak baino.
...baina...pediatrarenera joan, baldin eta
- Gaixotasun kronikoren bat badu.
- Arnasa hartzeko zailtasuna badu (saihetsak markatzen dira eta bularrezurra hondoratzen da, txistuak entzuten dira arnasa hartzean, arnasketa oso azkarra eta asaldatua edukitzen da).
- Eztul-krisiak izaten baditu eta ezpainen edo aurpegiaren kolorea aldatzen bazaio.
- Sukarrak 3 egun baino gehiago irauten badu.
- Belarriko min edo zorne-jarioa badu.
- 10-15 egun baino gehiagoz eztula eta mukiak baditu eta horrek eguneroko jarduerak egitea eragozten badio.
Pediatrak esango du botikarik eman behar zaion ala ez.
Antibiotikoekiko erresistentzia: saihestea zure esku ere badago
- Orain dela 100 urte, antibiotikoak agertu baino lehen, infekzio bakteriano soil batek hil zezakeen
- Baina antibiotikoek ez dute balio infekzio guztiak sendatzeko…
- ...eta behar ez denean hartzen badira, bakterioak erresistenteak egiten dira…
- …eta horien aurrean antibiotikoak eraginkortasuna galtzen ari dira
- Arrisku erreala da hori dagoeneko, mundu osoan; mende bat atzera egingo genuke
- Eragotzi ezazu! Ez hartu antibiotikorik behar ez badituzu
Omeprazolak, agian uzteko garaia. Kontsultatu
OMEPRAZOL, ESOMEPRAZOL, LANSOPRAZOL, PANTOPRAZOL edo RABEPRAZOL sendagaiak hartu behar diren kasuetan, ahalik eta dosi txikiena eta denbora tarte laburrenean hartzen saiatu behar dugu. Denbora luzea baldin badaramazu horietakoren bat hartzen, agian dosia jaitsi edo hartzeari uztea pentsatu beharko zenuke, betiere, zure profesional sanitarioarekin batera erabakiz.
Eta hartzeari uzteko, zein dira aukerak?
- Astero medikamenduaren dosia erdira jaitsi, guztiz utzi arte.
- Hartualdien arteko denbora-tartea luzatu, bata eta bestearen artean 2 edo 3 egun utziz, hartzen bukatu arte.
- Hartzeari utzi.
Baliteke urdaila sendagaiaren eraginetara ohituta egotea.
Sintomak berriro agertzen badira, hasi berriz ere hartzen, desagertu arte.
Gogoan izan: Ez utzi zeure kabuz!
Bihotzerreari aurre egiteko AHOLKUAK
- Kontrolatu bihotzerrea sortzen duten elikagaiak (jaki koipetsuak, menda, txokolatea, kafea -deskafeinatua barne-, zitrikoak, gasa duten freskagarriak, espezia askoko janaria) eta saiatu alkoholik ez hartzen.
- Egunean, 4 edo 5 otordu txiki egin.
- Kontrolatu zeure pisua, gehiegizko pisua edo loditasuna baduzu.
- Antiazidoren bat hartzea baliagarria izan daiteke noizean behin bihotzerrea baduzu.
- Tabakoak egoera larriagotzen du. Animatu eta utzi erretzeari.
- Arropa eta gerriko estuak saihestu.
- Ez zaitez etzan bazkaldu eta berehala
- Oheburukoa altxa.
Onddoek eragindako infekzioei aurre egiteko baginatik barrenako botikak
- Onddoek eragindako baginako infekzio ez-konplikatuak (kandidiasia) krema, pilula edo obulu baginal eran etortzen diren antifungikoekin tratatzen dira normalean.
- Botika horietako batzuek aplikagailua izaten dute eta beste batzuk behatzarekin sartzen dira. Irakurri eskuorriko jarraibideak.
- Lotara joaterako orduan jartzen dira, pixa egin ondoren; buruz gora etzan behar da, hankak pixka bat tolestuta, eta baginaren barru-barruraino sartu, indar handirik egin gabe.
- Batzuetan, beste krema bat eman behar izaten da baginaren inguruan, kanpo aldetik.
- Sintomak ez badira desagertzen edo errepikatzen badira, zoaz zure osasun-langilearengana.
Gomendioak
- Ez da sexu-transmisioko gaixotasun bat, baina, hala ere, tratamenduak irauten duen bitartean sexu harremanik ez izatea gomendatzen da, bestela tratamenduak eraginkortasun gutxiago izan baitezake.
- Bestalde, tratamenduak latexezko produktuen –preserbatiboak eta diafragma– propietateak alda ditzake, eta haien eraginkortasuna gutxitu.
- Ez tratamendua hasi hilekoarekin zauden bitartean. Gainera, kontuan izan hilekoa hasi baino lehen bukatu behar duela tratamenduak.
- Tratamenduak irauten duen bitartean, ez erabili tanpoirik, bagina barruaren garbiketarik, espermizidarik edo baginarako bestelako produkturik.
- Haurdun bazaude, tratamendua egin dezakezu; kontsultatu zure emaginari.
Oh itura osasungarriak
- Kotoizko azpiko arropa erabili, eta ez erabili jantzi esturik.
- Ahal dela, ez erabili pH-a aldatzen duen xaboi edo bestelako produkturik genitalen inguruan.
Omeprazol, beharrezkoa nahiko!
Omeprazol, esomeprazol, lansoprazol, pantoprazol eta rabeprazol botika inhibitzaileak dira eta urdaileko protoi-bonbek azido gehiegi ekoiztea eragozten dute.
Urdaileko zenbait arazo (bihotzerrea, errefluxua, ultzerak…) tratatu edota prebenitzeko erabiltzen dira. Zenbait kasutan beharrezkoa da epe luzean hartzea, baina sarritan, behar baino luzaroago erabiltzen dira.
Sendagai hauek hartu behar izatekotan, medikuak jarraipena egin beharko dizu; izan ere, medikamentuok gaixotasun larrien sintomak ezkuta ditzakete eta, gainera, luzaroan hartuz gero, ondorio kaltegarriak izan ditzakete zure osasunean.
Denbora luzea badaramazu aipatutako botiketakoren bat hartzen, komenigarria da osasun arloko profesionalen bati galdetzea ea pixkanakapixkanaka hartzeari uzteko unea iritsi ote den.
Osteoporosia: dena ez da botika
Helburua: hausturak saihestea
Neurri EZ farmakologikoak ezinbestekoak dira hausturak saihesteko eta osteoporosia zorrotz kontrolatuta izateko:
- Saiatu erorikoak saihesten. Gradua ezazu ikusmena; kontuz ibili estropezuekin (alfonbrak, eta abar); gauean jaikiz gero, argia piztu, ahal baduzu; hobe da dutxa erabiltzea bainuontzia baino, eta kontuz ibili logura eragiten duten botikekin.
- Zaindu zure elikadura. Zure hezurrak osasuntsu egon daitezen, kaltzio eta D bitamina kopuru egokia izatea garrantzitsua da.
Hartu kaltzio asko duten elikagaiak (esnea, jogurtak, gazta) baita D bitamina asko dutenak ere (arraina, arrautzak). - Egin ariketa fisikoak maiz. Ibili, dantzatu, igeri egin, eskailerak erabili…
- Eguzkia neurriz hartu.
- Ez erre. Alkohola neurriz hartu, erorikoak izateko arriskua handitzen du-eta.
Sendagaiak? Beharrezkoak baldin badira bakarrik
- Sendagaiak beharrezkoak baldin badira bakarrik hartu behar dira. Horretarako, sendagileak hausturak izateko arriskua handia den ebaluatu behar du, zenbait faktore kontuan hartuta: oso urtetsua izatea, pisu txikia izatea, aurretik haustura bat izan den ahuldadeagatik, familian aldaka hautsi izanaren aurrekaririk dagoen, menopausia goiztiarra, sendagai jakin batzuk, gaixotasun batzuk, tabakoa eta alkoholaren gehiegizko kontsumoa, besteak beste.
- Tratamendua ondo egitea eta ez uztea garrantzitsua da. Zuk nabaritu ez arren, hezurrei mesede egiten die.
Botikek eragindako ondorio kaltegarriak: beldurrik? bai, zera!
Botikek gaixotasunak sendatzen, leuntzen edo prebenitzen dituzte (onura); batzuetan, ordea, ondorio kaltegarriak ekar ditzakete (arriskua).
Ez beldurtu, eta irakurri prospektua. Botikak eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak jakiteak lagunduko dizu behar bezala jokatzen.
Jende guztiak ez ditu izaten ondorio hauek..., eta ondorio guztiak ez dira berdinak: maiztasunaren eta larritasunaren araberakoak dira, eta, oro har:
- Maiz gertatzen direnak, arinagoak izan ohi dira.
- Larriak direnak, gutxiagotan gertatzen dira.
Handiagoa da botiken onura, sor dezaketen arriskua baino.
Susmatzen baduzu botikaren batek ondorio kaltegarriren bat eragin dizula, garrantzitsua da osasun-profesional bati komentatzea, arazoa konpontzeko. Osasun Aholkularitzan, gau eta egun artatuko zaituzte.
Ondorio kaltegarrien berri emanez gero, botikak hobeto ezagutzen laguntzen dugu, segurtasun handiagoz erabiltzeko.
Zeuk eman ahal diozu ondorio kaltegarriaren berri, zuzenean, Farmakozaintzako Espainiako Sistemari (www.notificaram.es).
Nola eman pomada oftalmikoak haurrei?
- 1.- Ezertan hasi aurretik, egon lasai, eta hitz egin haurrari goxo. Ez da urdurituko, horrela.
- 2.- Garbitu eskuak ondo, ur eta xaboiez, eta lehortu.
- 3.- Jarri haurraren atzean, eta bota iezaiozu burua atzeraka. Ahoz gora ere etzan dezakezu. Haurtxoa bada, bildu ezazu tapakitxo batekin, haren besoak eta hankak geldirik edukitzeko.
- 4.- Berotu pomada-hodia esku artean, hobeto zabal dadin.
- 5.- Kendu tapa ontziari, eta utz ezazu leku garbi batean.
- 6.- Esku batekin eutsi iezaiozu haurraren bekokiari, eta hatz txikiaren laguntzaz jaitsi leunki beheko betazala.
- 7.- Beste eskuarekin estutu hodia beheko betazalean sortu den hutsartearen gainean. Arroz-ale baten adinako pomada-kantitatea eman behar duzu.
- 8.- Biratu ontzia, hodiaren puntak begia ukitu gabe pomada askatzeko.
- 9.- Garbitu sobera dagoen pomada zapi garbi batekin. Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.
Bazenekien?
- Era horretako pomadak erabilita begiak itsaskor geratzen dira; batez ere, lo egin ondoren. Garbitu zapi heze batekin hondarrak, sudurretik abiatu eta kanpoaldera.
- Ontzia ireki eta hilabetera, baztertu egin behar da eta erabiltzeari utzi. Utzi farmazian.
- Hain umea ez bada eta nahikoa adin badu, pomada bere buruari jartzeko gai izan daiteke, laguntzarik gabe. i-botika fitxan, “Pomada oftalmikoak: ondo erabiltzen ikasteko zenbait aholku” izenekoan, ikasiko duzu nola.
- Eskerrak eman nahi dizkiogu Santi Mintegi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko pediatrari gai hau aukeratu eta testua berrikusteagatik, bai eta egin dizkigun ohar eta iradokizunengatik ere. Eskerrik asko, halaber, Marivi Callejari eta Fátima Fernández-Gili eskaini dizkiguten argazki, azaldutako interes eta partaidetzarengatik.
Klikatu hemen bideoa ikusteko
Nola eman kolirioa haurrei
- 1.- Ezertan hasi aurretik, egon lasai, eta hitz egin haurrari goxo. Ez da urdurituko, horrela.
- 2.- Garbitu eskuak ondo, ur eta xaboiez, eta lehortu.
- 3.- Astindu ontzia, erabilera-orriak hala badio.
- 4.- Jarri haurraren atzean, eta bota iezaiozu burua atzeraka. Ahoz gora ere etzan dezakezu. Haurtxoa bada, bildu ezazu tapakitxo batekin, haren besoak eta hankak geldirik edukitzeko .
- 5.- Kendu tapa ontziari, eta utz ezazu leku garbi batean.
- 6.- Esku batekin eutsi iezaiozu haurraren bekokiari, eta hatz txikiaren laguntzaz jaitsi leunki beheko betazala.
- 7.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela begitik ahalik eta gertuen, baina begia ukitu gabe.
- 8.- Estutu pixka bat ontzia tanta bakar bat eror dadin beheko betazalean sortu den hutsartera.
- 9.- Askatu beheko betazala, utzi begia kliskatzen, eta, berehala, kokatu hatz bat begi txokoan, eta estutu leunki.
- 10.- Garbitu sobera dagoen kolirioa zapi garbi batekin. Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.
Bazenekien?
- Haurra urduritzen bada eta begia ireki nahi ez badu, bota diezaiokezu tanta sudurretik gertuen dagoen partean, eta igurtzi leunki. Ez da hain eraginkorra, baino balio dezake.
- Hain umea ez bada eta nahikoa adin badu, kolirioa bere buruari botatzeko gai izan daiteke, laguntzarik gabe. i-botika fitxan, “Kolirioak ondo nola erabili” izenekoan, ikasiko duzu nola.
- Eskerrak eman nahi dizkiogu Santi Mintegi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko pediatrari gai hau aukeratu eta testua berrikusteagatik, bai eta egin dizkigun ohar eta iradokizunengatik ere. Eskerrik asko, halaber, Marivi Callejari eta Fátima Fernández-Gili eskaini dizkiguten argazki, azaldutako interes eta partaidetzarengatik.
Klikatu hemen bideoa ikusteko
Lo egiteko pilulak nola utzi: Poliki baina pausoka
- Lo egiteko pilulak ez dira bizitza osorako tratamendua.
- Mendekotasuna sor dezakete.
- Gainera, erorikoak, istripuak eta oroimen-galerak izateko arriskua areagotzen dute; adinekoetan, bereziki.
- Aspalditik hartzen ari bazara, uzteko momentua izan liteke. Zure osasunagatik. Zure ongizateagatik.
- Zaila iruditu arren, posiblea da. Osasun-profesionalen laguntzarekin, nahi baduzu:
- Ez utzi bat-batean; pixkanaka-pixkanaka baizik.
- Poliki baina pausoka egin behar da. Jarraibide baten arabera. Dosia apurka apurka joan behar da gutxitzen; 10-24 aste iraun dezakeen prozesua izan ohi da. Hemen duzu adibide bat.
- Horrela, ez duzu berriz insomniorik izango.
- Hobeto lo egiten lagunduko dizkizuten ohiturak eskuragarri dauzkazu i-botikaren “Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin” izeneko fitxan.
Tratamenduei buruzko herritarrentzako informazioaren fitxak
"TRATAMENDU AKTIBOAREN ORRIA" ... ASMATU PUZZLEA OSATZEN!
Tratamendu aktiboari buruzko zure orria “txuleta” moduko bat da, eta zer tratamendu jarri dizuten gogorarazteko eta azaltzeko balio du:
- Osakidetzan agindu dizkizuten botikak: osasun zentroan, ospitalean eta abar.
- Noiz hartu medikamentuak.
- Zenbat hartu.
- Jarraibideak tratamenduaren azpian agertzen dira.
- Letra lodiz agertzen dena izen komertziala da.
- Tratamendua berritzeko eguna: medikuak egun horretan berrituko dizu tratamendua.
- Tratamendua bukatzeko eguna: egun horretan, bertan behera utzi behar dituzu aldi laburrerako agindu dizkizuten tratamenduak.
- Data: zein egunetan inprimatu den orria. Orria eguneratuta dagoen jakiten lagunduko dizu. Azkena gorde; besteak bota.
- Botika asko hartzen baldin badituzu, begiratu ondo orri guztiak dauzkazula.
- Sakatu hemen gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.
Pomada oftalmikoak
Hasteko
- 1.- Garbitu ondo eskuak ur eta xaboiez, eta lehortu.
Jarraitzeko
- 2.- Bota burua atzera.
- 3.- Hatz erakusleaz, egin tira beheko betazalari hutsarte bat sor dadin.
- 4.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela betazaletik ahalik eta gertuen baina betazala ukitu gabe.
- 5.- Estutu ontzia, beheko betazalean sortu den hutsartearen gainean duzunean. Arroz-ale baten adinako pomada-kantitatea eman behar duzu.
- 6.- Tuboaren puntak begia ukitu gabe pomada askatzeko, biratu ontzia.
Bukatzeko
- 7.- Itxi begia pixka batean, eta eman masaje leun bat.
- 8.- Itxi ontzia eta garbitu berriz eskuak.
Eta argi ibili!
...aldi berean kolirio bat eta pomada bat eman behar badituzu, Hasi beti kolirioa ematen, eta itxaron, gutxienez, 5 minutu pomada emateko.
Eta gogoratu pomada bera ezin duela etxeko beste inork erabili!
Kolirioak behar bezala nola erabili
Hasteko
- 1.- Garbitu ondo eskuak ur eta xaboiez, eta lehortu.
- 2.- Astindu ontzia, erabilera-orriak hala badio.
Jarraitzeko
- 3.- Bota burua atzera.
- 4.- Hatz erakusleaz, egin tira beheko betazalari hutsarte bat sor dadin.
- 5.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela begitik ahalik eta gertuen baina begia ukitu gabe.
- 6.- Begiratu gorantz, eta estutu pixka bat ontzia tanta bakar bat eror dadin beheko betazalean sortu den hutsartera.Tanta gehiago erortzen bazaizkizu, lasai, ez eten eta ez atzeratu hurrengo emanaldia.
Bukatzeko
- 7.- Utzi begia irekita une batez, eta itxi, gero, leunki
- 8.- ...jarri hatz bat begi-txokoan, eta estutu pixka batean, begitik kanpoko ondoriorik izan ez dadin
- 9.- Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.
Eta argi ibili!
... aldi berean kolirio bat baino gehiago erabili behar baduzu; utzi 5 minutuko tartea batetik bestera.
... lentillak erabiltzen badituzu. Kolirio batzuk hondatu egin ditzakete. Hori horrela den jakiteko:
- irakurri erabilera-orria
- galdetu zure medikuari
...aldi berean kolirio bat eta pomada bat eman behar badituzu. Hasi, beti, kolirioa ematen, eta itxaron, gutxienez, 5 minutu pomada emateko.
... kolirioa ireki zenuela hilabete baino gehiago igaro bada ; eraman zure farmaziara; han jasoko dute hondakinetarako. Gomendio bat: ohitu kaxa zein egunetan zabaldu duzun bertan idazten.
Eta kontuan izan kolirio bera ezin duela etxeko beste inork erabili!
Ibuprofenoa: batzuetan, gutxiago gehiago da
Min arin edo neurrizkoa (hilekoaren mina, buruko mina, etab.) kentzeko eta hanturazko prozesuak sendatzeko, ibuprofeno-dosi seguruena eta egokiena 400 miligramo da. Behar izanez gero, egunean, hiru aldiz har dezakezu, gehienez.
400 miligramokoa baino dosi altuagoko medikamentu asko egon arren, erabili beti dosi txikiena eta ahalik eta denbora gutxienean.
Zenbat eta guztizko dosi altuagoak, orduan eta arrisku handiagoak…
- Egunean, guztira, 1.200 miligramoko dosiak edo txikiagoak hartuz gero, ibuprofenoak albo-ondorioak eragin ditzake, besteak beste, urdail-hesteetan.
- Dosi altuak hartuz gero (egunean, guztira, 2.400 miligramo), eta denbora luzez gainera, ibuprofenoak gaixotasun kardiobaskularrak (iktusa eta bihotzekoa) izateko arriskua areagotu dezake.
Eta gogoratu! Jarraitu zure osasun-arloko profesionalak emandako jarraibideak, eta hartu ibuprofenoa beti arduraz, gomendatutako dosiak eta hartualdiak gainditu gabe.
Parazetamola: gehiago ez da beti onena
Azken urteotan, ohikoa da 1.000 miligramoko (= gramo 1) parazetamol dosiak erabiltzea, baina normalean 500 edo 650eko dosiak nahikoak dira mina kentzeko edo sukarra jaisteko.
Ondo erabiliz gero, parazetamola medikamentu segurua da, baina arriskuak. ere izan ditzake. Dosi altuak hartzeko ohiturari eutsiz gero, areagotu egiten da, besteak beste, gibela larriki kaltetzeko arriskua, eta arrisku hori are handiagoa izan daiteke:
- Alkohola kronikoki kontsumituz gero
- Paziente polimedikatua (hainbat medikamentu aldi berean hartzen dituena) denean
- Paziente edadetuetan
- Pisu gutxiko pertsonen kasuan
Kontuan hartu, halaber, parazetamola medikamentu askotan dagoela, bera bakarrik edo beste printzipio aktibo batzuekin batera, baita errezetarik gabe erosten dituzun batzuetan ere (gripearen kontra, hilekoaren minarentzako, buruko mina kentzeko, etab.). Beraz, begiratu ondo hartzen dituzun medikamentuen osagaiak parazetamola duten produktuak bi edo gehiago baldin badira edo zalantzarik baduzu, kontsultatu zure osasun-profesionalarekin.
¡Pilula hartzea ahaztu zait! eta orain, zer?
Gomendio hauek pilula konbinatuetarako soilik dira; printzipio aktibo bat baino gehiago dituztenez ari gara.
Egin kasu beti erabilera-orrian jartzen duenari. Eskura ez baduzu, jarraitu gomendio hauei:
Zenbat pilula ahaztu dituzu?
- BAT: Hartu lehenbailehen hartzea ahaztu duzun pilula, nahiz eta horrek bi batera hartzera behartu. Jarraitu gainerakoak ohiko moduan hartzen. Ez duzu beste hesi-metodo baten beharrik (preserbatibo beharrik).
- BI EDO GEHIAGO: Hartu lehenbailehen hartzea ahaztu duzun pilula, nahiz eta horrek bi batera hartzera behartu. Jarraitu gainerakoak ohiko moduan hartzen. Beste hesi-metodo bat (preserbatiboa) erabili beharko duzu 7 egunetan.
Gogoratu 28 pilulatako ontzietan azkenak –beste kolore bat izaten dute– ez-aktiboak edo eraginik gabekoak direla; horrenbestez, horietakoren bat hartzea ahaztu baduzu, ez du garrantzirik, ez baita efektu antikontzeptiboa galtzen.
Zein ahaztu zaizu?
- 1-7 bitarteko piluletako bat: urgentziazko antikontzeptiboa hartzea duzu onena.
- 8-14 bitarteko piluletako bat: ez dago urgentziazko antikontzeptiboaren beharrik.
- 15-21/24 bitarteko piluletako bat: pilularik gabeko aldia ez egin edo baztertu pilula ez-aktiboak, eta hasi berehala beste ontzi berri batekin.
ESKERRAK EMATEA: eskerrak eman nahi dizkiegu José Quilez ginekologoari (ESI Bilbao-Basurtu) eta Euskal Antisorgailu Elkarteari (SVC) testua orrazten lagundu, eta ohar eta iradokizun egokiak egin dizkigutelako.
Hurrengo eguneko pilula
LARRIALDIETAN BAINO EZ ERABILI EZ OHIKO ANTIKONTZEPTIBO MODUAN HORMONA-DOSI HANDIAK DITU, ETA EZ DA HORREN ERAGINKORRA
Bi pilula daude: lebonorgestrela eta ulipristala
Zertarako da?
- Haurdun geratzeko arriskua gutxitu egiten du babesik gabeko sexu-harreman baten ondoren (kondoia apurtu egin denean, egunero hartu beharreko pilula antikontzeptiboa hartzea ahaztu zaizunean,…).
Non lor dezakezu?
- Botiketan saltzen da, errezetarik gabe.
- Osasun-zentrora ere joan zaitezke.
Noiz hartu behar duzu?
- AHALIK ETA AZKARREN babesik gabeko harremanaren ondoren: hobeto lehenbiziko 12 orduetan; edonola ere, babesik gabeko sexu-harremanaren ondorengo 72 orduen barruan. Pilularen eraginkortasuna urritu egiten da denborak aurrera egin ahala.
Lebonogestrela: lehen 3 egunetan
Ulipristala: lehen 5 egunetan
Bien eraginkortasuna murriztu egiten da denborarekin
Nola funtzionatzen du?
- Obulazioa inhibitzen edo gelditzen du.
- Haurdun geratuz gero, ez du haurdunaldia eteten, eta ez dio lesiorik eragiten enbrioiari.
Ez beldurtu …
- Baginatik odola botatzen baduzu, titietako edota buruko mina baduzu, edo botaka egiten baduzu. Botaka egiten baduzu pilula hartu eta hiru ordu baino lehen, beste pilula bat hartu beharko duzu.
- Hilekoa aurreratu edo atzeratu egiten bazaizu. Gerta liteke. Aurreikusitako egunetik 7 egun baino gehiago atzeratzen bazaizu, osasun-zentrora joan. Tratamendu horrek ez du beti ekiditen haurdun geratzea.
Planifikatu zure ohiko metodo antikontzeptiboa, eta gogoan izan beti:
PRESERBATIBOA DA SEXU-TRANSMISIOZKO INFEKZIOAK SAIHESTEN DITUEN METODO ANTIKONTZEPTIBO BAKARRA.
Polimedikazioa: Izan kontu
Badira gaixotasun kroniko bat edo gehiago izan eta medikamentu bat baino gehiago hartu behar izaten duten pertsonak (polimedikazioa). Beharrezkoa da, sintomak eta gaixotasuna kontrolatzeko edo konplikazioak saihesteko. Baina zenbait arrisku ere baditu jardun horrek, eta kontuan hartzekoak izaten dira. Zer egin daiteke arriskuok saihesteko?
Ezagutu hartzen ari zaren medikamentuak zein diren, zertarako balio duten eta nola hartu behar diren. TRATAMENDU AKTIBOKO ORRIAK lagunduko dizu horretan; bertan jasotzen baitira hartzen ari zaren medikamentuak eta bakoitzetik hartu beharreko dosiak. Eska ezazu zure osasun-zentroan.
Medikuarenera edo dentistarenera joaten zaren bakoitzean, eman hartzen dituzun medikamentu edo egiten ari zaren tratamenduen berri (baita hartzen dituzun bitamina, sendabelar eta abarren berri).
Arreta jarri jasan ditzakezun ondorio kaltegarriei, batez ere, medikamentu edo produktu natural berri bat hartzen hasten bazara.
Argitu beti medikamentuei buruz izan ditzakezun zalantzak osasun-profesionalekin, bereziki tratamendu bat aldatu edo utzi behar duzula pentsatzen hasita bazaude.
Zure iritziak balio du. Jakinaraz iezaiozu beti zeure medikuari.
Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Zure medikuak urteetan hartzen aritu zaren medikamentu bat uzteko esaten badizu, orain jada behar ez duzulako ustea daukalako da; are gehiago, kaltegarria ere izan daitekeelakoan egon liteke. Zure bizitzan zehar, botika bat ona izan daiteke noizbait, baina kaltegarria ere, inoiz.
Heste-zizareek amorratzen...
Zer gerta daiteke?
Heste-zizareak esku eta azazkal zikinen bidez transmititzen diren parasitoak dira. Tratatzeko mebendazola (Lomper®) edo pirantel pamoatoa (Trilombrin®) parasitokontrakoak erabiltzen dira.
Familiako kide GUZTIOK hartu behar duzue, nahiz eta sintomarik ez izan.Si vais a tomar pirantel, la dosis se calcula en función del peso. Familiako kide GUZTIOK hartu behar duzue, nahiz eta sintomarik ez izan. Mebendazola, hartu behar baduzue, dosi bera hartu behar duzue GUZTIOK (haurrek nahiz helduek). Pirantela hartu behar baduzue, pisua hartzen da kontuan dosia kalkulatzeko. Bi dosi hartu behar dituzue, bi asteko tartean. 1. dosia. Hartualdi honekin heste-zizareak hil dira baina arrautzak ez!
Higiene-neurriak
Arrautzekin bukatzeko funtsezkoa da:
Egun berean botika hartu ondoren:
- 1. Familia osoa dutxatzea.
- 2. Izarak, barruko arropa eta lo egiteko arropa ondo garbitzea, tenperatura
- 3. Logeletako zoruak garbitzea.
Gainerako egunetan:
- 1. Higiene-neurriak ezin hobeto betetzea, bereziki eskuak eta azazkalak ondo garbitzea.
- 2. Goizean dutxatzea.
Eta ez ahaztu…
- ...bi aste igarotakoan bigarren dosia hartzea, arrautzaren bat bizirik atera eta heste-zizare bihurtu bada.
- Hori guztia betetzen baduzue, agur heste-zizareei!
- Esandakoa betetzen ez baduzue, berriro hasi beharko duzue.
ESKERRONEZ: eskerrak eman nahi dizkiogu Jose Ramón Hernaiz Barandiaran pediatrari (Aigortako Osasun Zentroa), testua zuzendu digulako, eta hain egokiak izan diren oharrak eta iradokizunak egin dizkigulako.
Botika-ontziak nola irakurri, burua hautsi barik
- Botika-ontzi bat ez da kaxa soil bat.
- Funtsezko informazioa ematen du, eta botika egoki erabiltzen laguntzen du.
- Fitxa honek informazio hori topatzen eta argitzen lagunduko dizu.
Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin
Lo egiteko beharra ez da berdina izaten bizitza osoan; adinak (helduek ez dute gutxiago lo egiten, desberdin baizik; lo arinagoa dute eta maizago esnatzen dira gauean zehar), osasun egoerak, egoera emozionalak (bereziki depresioak eta antsietateak) eta beste zenbait faktorek (adibidez, arazo pertsonalek, etxekoek, lanekoek eta abar) eragiten dute horretan. Lo egitea ezinbestekoa da, eta osasungarria, gainera, ondo lo egitea. Gau batean lo gaizki egiteagatik, ordea, ez larritu. Aurre egin diezaiokezu-eta!
Aldatu ohitura batzuk
Saiatu…
- Egunero-egunero ordu berean oheratzen eta jaikitzen, baita asteburu eta opor-egunetan ere.
- Beti gauza berdintsuak egiten lotara joan aurretik (pijama jantzi, hortzak garbitu…); ohitura horrek prestatu egingo zaitu fisikoki eta mentalki ohera joateko.
- Ariketa fisiko arina egiten, hobe arratsalde erdialdera.
- Bainu bat hartzen, edo erlaxazio-ariketak egiten.
- Logela tenperatura atseginean edukitzen, eta ahalik eta argi eta zarata gutxien izaten.
Sahiestu…
- Alkohola, tabakoa eta bizigarriak. Loa aldatzen diote baita nabaritzen ez duenari ere.
- Elikagai pisuak afaltzerakoan; bai eta gosea duzula oheratzea ere.
- Siesta, eta egiten baduzu, ez 20 minutu baino gehiago.
- Ariketa fisiko bizia eta jarduera estresagarriak, oheratu baino 2-3 ordu lehenago.
- Telebista ikustea, ordenagailuan ibiltzea, bideojokoetan aritzea, jatea, telefonoz hitz egitea, eztabaidatzea eta abar ohean zauden bitartean.
- Lorik ezin duzula egin buruan bueltaka izatea. Ohean ordu erdi badaramazu eta lorik hartu ez, hobe duzu jaiki eta lasaituko zaituen zerbait egin, logura sentitu arte. Ez joan ohera logurarik gabe.
Eta alferrik bada?
Ez automedikatu.
Gomendio hauek guztiak jarraitu, eta oraindik ere laguntza beharrean zaudela uste baduzu, jo zure osasun zentrora edo farmaziara.
Zenbait medikamentuk balio dezake insomnioa tratatzeko, baina oso denbora laburrean erabili behar dira, tratamendu kroniko ez bihurtzeko. Agintzen badizkizute, zehatz-mehatz bete esandakoa.
Medikamentu horiek eragin ohi dituzten bi ondorio kaltegarri saihestu nahi dira. Bat, mendekotasuna: “pilula” hartzen ohitzen zara, eta hartu ezean, lo hartzeko arazo larriak gertatzen dira. Bestea, berriz, tolerantzia: normalean hartzen duzun dosiak ia ez dizu efekturik egiten, eta dosia handitu behar izaten da.
GARRANTZITSUA: Lo egiteko botikak denbora luzez hartzen badaramazu, komeniko litzaizuke zure medikuarekin kontsultatzea pixkanaka-pixkanaka nola utzi.
Botikak gordetzeko aholkuak
Erabili aurretik
- Gorde botikak leku lehor eta freskoan, eta haurren eskura utzi gabe. Ez jarri eguzki-argitan ezta bero zuzenaren eraginpean.
- Ez gorde komunean edo sukaldean, hezetasun eta tenperatura aldaketak direla-eta.
- Hotzean eduki beharreko botikak (termolabilak izena dute eta izartxo batez identifikatuta daude ontzian) hozkailuan gorde; inoiz ez, ordea, izozkailuan.
- Medikamentua jatorrizko ontzian gorde, bere erabilera-orriarekin batera.
- Egiaztatu botikaren IRAUNGITZE-DATA kutxan bertan. Ageri den hilabeteko azken eguna da.
- Ez hartu botika, baldin eta itxura, kolorea edota zaporea aldatu dela iruditzen bazaizu. Eraman zeure farmaziako SIGRE bilketa-gunera (Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratua).
Ireki ondoren
- OSO GARRANTZITSUA: idatzi kolirio, xarabe eta pomaden irekitze-data. Kutxan bertan egin dezakezu.
- Kolirioek hilabete bat irauten dute hondatu gabe.
- Zenbait xarabe (amoxizilina duena, esaterako) hartu aurretik, osatzeko azken urratsa eman behar da etxean (disoluzio estenporaneoez ari gara). Horrelakoetan, prestatu ondorengo bi asteetan kontsumitu beharra dago.
Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria.
Antibiotikoak. Ez hartu zeure kabuz!
ANTIBIOTIKOAK: Denon onerako... Ondo erabili antibiotikoak!
Zer dira antibiotikoak?
- Bakterioak hil edota berauen haztea galarazten duten botikak dira.
- Gripea, hotzeriak, faringitis mota asko, otitisa, bronkitisa eta sinusitisa, esate baterako, birusek eragindako gaixotasunak dira. Ez dago, hortaz, antibiotikoen bidez sendatzerik.
- Zure medikuak edo dentistak, ez beste inork, erabaki dezake, beti ere zeu behatu eta gero, antibiotikorik behar duzun ala ez.
- Ez hartu inoiz antibiotikorik zeure kasa edota senideren edo lagunen gomendioz.
- Errespetatu beti agindutako dosia, ordutegia eta egun-kopurua.
- Hobeto bazaude ere, ez utzi inoiz tratamendua amaitu baino lehenago: bakterioak berriro aktiba daitezke eta infekzioari aurre egitea zailagoa izango da.
Kontrako ondorioak
- Kontrako ondorioak arinak eta iragankorrak izan ohi dira. Gehienetan: beherakoak, goragaleak eta okadak, onddoek eragindako baginako infekzioak, buruko mina, etab.
Antibiotikoak oker erabiltzearen arriskuak
- Beharrik izan gabe antibiotikoak hartzea edo tratamendua behar bezala ez betetzea zure kalterako ezezik, gizarte osoarentzako osasun-arazoa ere izan liteke: bakterioak erresistente bilakatzen baitira antibiotikoekiko eta, ondorioz, eraginik gabeak, infekzioen arriskua ugalduz eta larriagotuz.
Eta sobera geratzen bazaizu?
- EZ ERABILI BERRIRO, antzeko sintomarik izan arren.
- EZ GORDE.
- Farmaziara eraman.
Medikamentuak pediatrian: ez da jolasa! Ibuprofeno-jarabea, dosi egokian
Ibuprofenoa minari eta sukarrari aurre egiteko erabiltzen den printzipio aktibo bat da, baina parazetamola ez bezala, antiinflamatorioa ere bada.
Medikuak besterik agintzen ez badu, 6 HILABETE edo 7 KILO BAINO GEHIAGO DUTEN haurrei ematea gomendatzen da.
Kontzentrazioaren arabera, bi jarabe desberdin daude
Ibuprofeno-jarabeak kontzentrazioaren, hau da, bolumen berean dagoen ibuprofeno-kantitatearen arabera bereizten dira. Hala, %2ko edo %4ko kontzentrazioak daude.
Dosi egokia zein den?
Beste ezer baino lehen, begiratu jarabeak zer ibuprofeno-kontzentrazio duen, horren arabera, hartu beharreko kantitatea desberdina izango baita. Taula hauek lagungarri izango zaizkizu.
Pisua | %2ko Ibuprofenoa (8 orduan behin) |
Pisua | %4ko Ibuprofenoa (8 orduan behin) |
|
---|---|---|---|---|
7 kg | 2,4 ml | 30 kg | 5,0 ml | |
8 kg | 2,7 ml | 31 kg | 5,2 ml | |
9 kg | 3,0 ml | 32 kg | 5,3 ml | |
10 kg | 3,3 ml | 33 kg | 5,5 ml | |
11 kg | 3,7 ml | 34 kg | 5,7 ml | |
12 kg | 4,0 ml | 35 kg | 5,8 ml | |
13 kg | 4,3 ml | 36 kg | 6,0 ml | |
14 kg | 4,7 ml | 37 kg | 6,2 ml | |
15 kg | 5,0 ml | 38 kg | 6,3 ml | |
16 kg | 5,3 ml | 39 kg | 6,5 ml | |
17 kg | 5,7 ml | 40 kg | 6,7 ml | |
18 kg | 6,0 ml | 41 kg | 6,8 ml | |
19 kg | 6,3 ml | 42 kg | 7,0 ml | |
20 kg | 6,7 ml | 43 kg | 7,2 ml | |
21 kg | 7,0 ml | 44 kg | 7,3 ml | |
22 kg | 7,3 ml | 45 kg | 7,5 ml | |
23 kg | 7,7 ml | 46 kg | 7,7 ml | |
24 kg | 8,0 ml | 47 kg | 7,8 ml | |
25 kg | 8,3 ml | 48 kg | 8,0 ml | |
26 kg | 8,7 ml | 49 kg | 8,2 ml | |
27 kg | 9,0 ml | 50 kg | 8,3 ml | |
28 kg | 9,3 ml | |||
29 kg | 9,7 ml | |||
30 kg | 10,0 ml |
Hanka-sartzeak sahiesteko
-
Suspentsio-jarabe bat denez, ASTINDU ondo ontzia, xiringa kargatu aurretik.
MEDIKAMENTUAREN DOSIA NEURTZEKO ERABILTZEN DEN ESKALARI ERREPARATU
Xiringa batzuetan mililitrotan (ml) bakarrik ageri da neurria; beste batzuetan, berriz, mililitrotan eta kilotan (kg), haurraren pisuaren arabera. Ez nahastu eskalak
-
OHITU ZAITEZ jarabe bakoitza bere xiringarekin erabiltzen
Ez erabili jarabe batekin datorren xiringa beste batzuk hartzeko.
Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, kontsultatu zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria.
Klikatu hemen bideoa ikusteko
Parazetamola pediatrian
Parazetamola minari eta sukarrari aurre egiteko erabiltzen den printzipio aktibo bat da, pediatrian asko erabiltzen dena.
Eraginkorra da...
Segurua da...
...baldin eta DOSI
EGOKIA hartzen bada
Nola jakin nire seme-alabarentzat dosi egokia zein den?
Gomendatutako eguneko dosia, haurraren pisuaren arabera kalkulatzen da. 100 mg/ml parazetamol-jarabe bat hartzekotan (merkatuan ohikoena), dosifikazio-taula honi jarraitu:
Pisua | Parazetamola (6 orduan behin) |
Pisua | Parazetamola (6 orduan behin) |
Pisua | Parazetamola (6 orduan behin) |
---|---|---|---|---|---|
4 kg | 0,6 ml | 14 kg | 2,1 ml | 24 kg | 3,6 ml |
5 kg | 0,8 ml | 15 kg | 2,3 ml | 25 kg | 3,8 ml |
6 kg | 0,9 ml | 16 kg | 2,4 ml | 26 kg | 3,9 ml |
7 kg | 1,1 ml | 17 kg | 2,6 ml | 27 kg | 4,1 ml |
8 kg | 1,2 ml | 18 kg | 2,7 ml | 28 kg | 4,2 ml |
9 kg | 1,4 ml | 19 kg | 2,9 ml | 29 kg | 4,4 ml |
10 kg | 1,5 ml | 20 kg | 3,0 ml | 30 kg | 4,5 ml |
11 kg | 1,7 ml | 21 kg | 3,2 ml | 31 kg | 4,7 ml |
12 kg | 1,8 ml | 22 kg | 3,3 ml | 32 kg | 4,8 ml |
13 kg | 2,0 ml | 23 kg | 3,5 ml | 33 kg | 5,0 ml |
34 kilotik aurrera, 500 mg-ko parazetamol-konprimituak har daitezke.
Jarabea onartu ezean, parazetamol-supositorioak erabil daitezke.
Parazetamol-jarabeek beti dakarte kaxan tanta-kontagailu edo xiringa bat. Denak ere, egokiak dira dosia-neurtzeko.
Hanka-sartzeak saihesteko
-
MEDIKAMENTUAREN DOSIA NEURTZEKO ERABILTZEN DEN ESKALARI ERREPARATU
Xiringa batzuetan mililitrotan (ml) bakarrik ageri da neurria; beste batzuetan, berriz, mililitrotan eta kilotan (kg), haurraren pisuaren arabera.
Ez nahastu eskalak.
-
OHITU ZAITEZ jarabe bakoitza bere xiringarekin erabiltzen.
Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, kontsultatu zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria
Bada garaia medikamentuei beren izenetik deitzen hastekoa...
... Alegia, printzipio aktiboaren izena erabiltzen hastekoa
Printzipio aktiboa da medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia. Laborategi bakoitzak medikamentua edozein izenekin merkaturatzen duela ere, printzipio aktiboaren izena da balio duena eta, ondorioz, horixe erabiltzen dute osasun-arloko profesionalek.
Jarri arreta printzipio aktuboan!
Printzipio aktiboaren izena BETI agertzen da kaxan. Hori da bilatu eta ezagutu behar duzuna. Badira printzipio aktibo bat baino gehiago duten medikamentuak; baina hala bada ere, guztiak ageriko dira kaxan.
GOGORATU: ez du axola kaxek edo pastillek zer kolore, tamaina edo forma duten. Izen komertzial desberdina duten bi medikamentuk eragin bera izango dute, printzipio aktibo bera eta dosi bera badute.
Hori da ez okertzeko modurik onena
- Printzipio aktiboa identifikatzen baduzu, ez dituzu antzeko izenak edo ontziak nahastuko edo printzipio aktibo bera nahi gabe bi aldiz hartuko, izen komertzial desberdina duelako. Hori gerta daiteke, hainbat profesionalek tratatzen zaituztenean, ospitalean alta hartu ondoren, errezetarik behar ez duten medikamentuak erosten dituzunean…
- Printzipio aktiboaren izena atzerrian ere baliagarria izango zaizu, izen hori berdina baita herrialde guztietan.
Medikamentu berri bat hartzen duzunean, egiaztatu printzipio aktiboaren izena.
Zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian edo irakurri erabilera-orria.
Klikatu hemen bideoa ikusteko
Dabigatrana (PRADAXA®) fibrilazio aurikular ez-balbularrerako
Zertarako den
Koaguluak sortzea prebenitzen die bihotz-erritmoan anomaliaren bat duten helduei, hau da, bihotz-taupada irregularrak izan –fibrilazio aurikular ez-balbular esaten zaio horri- eta ezbehar kadiobaskular bat izateko arriskua dutenei. Aldakako edo belauneko protesi bat jartzeko ebakuntza egindako pazienteetan koagulurik ez sortzeko ere erabiltzen da.
Nola hartu
- 110 edo 150 mg-ko kapsula bat, 12 orduan behin, jakiekin batera edo bakarrik.
- Irentsi kapsula osorik (hautsi edo ireki gabe), baso bat ur hartuta.
- Ondo zaudela iruditu arren, ez utzi hartzeari medikuari kontsultatu gabe. Arriskutsua izan daiteke.
Nola gorde
- Gorde BETI kapsula jatorrizko bilgarrian (blisterra), baita pilula ontzian gordetzen baduzu ere.
¿Eta dosi bat hartzea ahazten bazait?
- Hurrengo hartualdirako 6 ordu baino GEHIAGO falta bada: HARTU ahaztutako dosia.
- 6 ordu baino GUTXIAGO falta bada: ITXARON hurrengo hartualdira arte.
- SEKULA EZ HARTU dosi bikoitzik, ahaztutakoa konpentsatzeko.
Izan ditzakeen kontrako ondorioak
Sintomak / ondorioak | MAIZTASUNA | KONTSULTATU ZURE MEDIKUARI | JO URGENTZIETARA | ||
---|---|---|---|---|---|
Ohikoa | Arraroa | Larria bada soilik | Beti | ||
Urdaileko edo hesteko odol-jarioa (gorozki beltzak) | |||||
Sudurreko odol-jarioa | |||||
Sabeleko mina | |||||
Indigestioa | |||||
Gonbitoak odolarekin | |||||
Ondesteko edo azaleko odol-jarioa | |||||
Ubeldurak |
Arreta berezia izan
- Esan medikuari dabigatrana hartzen ari zarela eta ebakuntzaren bat egin behar baduzu, baita hortzetakoa bada ere.
- Esan medikuari edo farmazialariari dabigatrana hartzen zarela, aspirina edo antiinflamatorioak hartu behar badituzu (ibuprofenoa, naproxenoa…).
- Ez hartu aurdunaldian.
- 110 mg-ko dosirik, 80 urte baino gehiago badituzu.
- Medikuak zure giltzurrunek nola funtzionatzen duten ikusiko du, tratamenduaren aurretik eta tratamenduan zauden bitartean.
- Ez da interakziorik agertu alkoholarekin.
Sintrom® baino hobea da?
Azenokumarola (SINTROM®)da fibrilazio aurikular ez-balbularrerako ohiko tratamendua; badakigu eraginkorra eta epe luzera segurua dela.
Dabigatranaren alde
- EZ da aldian behingo analisirik behar.
- EZ da dosirik aldatu behar.
- Interakzio GUTXIAGO ditu, botikekin eta elikagaiekin.
Dabigatranaren kontra
- EZ dakigu zer kontrako ondorio izan ditzakeen epe luzera.
- SINTROM® baino GARESTIAGOA da.
- EZ du antidotorik (garrantzitsua da, urgentziaz ebakuntza egin behar badizute).
Azenokumarola (SINTROM®) hartzen ari bazara, eta INR-kontrol egokiak badituzu, hobea da EZ ALDATZEA, eta medikamentu hori hartzen jarraitzea.
Azken aldaketako data: