Euskadi.eus berriaren orrialdeak
Euskadi.eus berriaren orrialdeek honako egitura jarraitzen dute:
Euskadi-eus osoa hainbat mailatan oinarritzen da eta, arau orokor moduan, maila bakoitzari bi orrialde dagozkio (hasiera-orri bat eta eduki-orri bat).
- Euskadi.eus: Hasiera-orri nagusia, gaiak eta eduki orokorrak (erabilerraztasuna, kontaktua, eta abat) erakusteko.
- Eusko Jaurlaritza: Gobernuaren egitura instituzionala islatzeko eta eskaintzen duen informazioa eta zerbitzuak islatzeko. Horrez gain, Jaurlaritzako eduki horizontalak eta edukien bilaketak (maila honetan zein beste mailetatik egindakoak) bertan erakutsiko dira.
- Saila: Sailaren aurkezpena eta edukiak jasotzeko. Orrialde hauen egitura finkoa izango da, Web Zerbitzuak ezarritakoa.
- Arloak: Sail bakoitzak bere "arloak" definitu beharko ditu. Arlo horiek Sailaren jardunaren antolaketa logikoa erakutsi behar dute, erabiltzaileen nabigazioa errazteko zein sailaren egitura azaltzeko. Horregatik, "arlo" horiek ez dute zertan islatu Sailaren barne-antolaketa administratiboa (hots, egitura ezartzen duen dekretuak finkatutakoa). Arlo bakoitzak hainbat azpi-arlotan banatu daiteke informaziaren multzokatzea eta herritarren nabigazioa errazte aldera. Arlo edo azpi-arlo batek n azpi-arlo izan ditzake, eta n azpi-arloen mailak egon daitezke. Sail bakoitzak, Web Zerbitzuaren laguntzarekin, erabakiko du zelan antolatu azpi-arloen egitura.
OHARRA: Web Zerbitzuak sortu eta eguneratuko ditu orrialdeok. Sailak finkatu behar ditu zein albiste eta erlazionatutako webguneak erakutsi, zein arlotan banatzea edukiak eta zein izapide mota erakustea hasiera-orri horretan.
Sailaren hasiera-orriaren egitura
Sailaren hasiera orri guztiek egitura berdina izango dute. Hurrengo irudian hasiera-orri baten adibidea daukagu. Gorriz, euskadi.eus osorako komunak diren moduluak, erreferentziatu behar direnak. Berdez, gure hasiera-orrirako sortu behar ditugunak (hutsetik edo beste modulu baten kopia egiten).
Kontuan hartu modulu guztiak erabili behar direla, eta emandako hurrenkera eta konfigurazioan. Hau da, Saileko hasiera-orriek beti egitura bera izan behar dutela, hau da:
- Albisteak
- Ezagutu saila
- Arloak
- Tramiteak
- Planak
- Dokumentazioa
- Araudia
- Estatistika
- Erlazionatutako webguneak
Sailak erabaki beharko du zer erakutsi nahi duen (zein albiste, zein tramite, zein araudi, zein arlo, eta abar...), baina beti erakutsi beharko du egitura honi jarraituz eta arau orokorrak errespetatuz (adibidez, hasiera-orritik egiten diren bilaketa guztiek BETI erabiliko dituzte bilaketa-orri nagusiak).
- Goiburu komuna (erreferentziatu behar da, "goiburua02" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Sailaren harmarria eta izena ("ORRIAREN_KODEA_ed_sailaren_izenburua")
- Sailaren menua ("ORRIAREN_KODEA_ed_sailaren_menua"). Menu horren elementuak finkoak dira eta ez dira aldatuko.
- Sailaren albisteak ("ORRIAREN_KODEA_ed_sailaren_albisteak"). Sailak erabakiko ditu zein albiste edo edukiak nabarmentzea modulu honetan. Sailak albistearen izenburua, esteka eta dagokion argazkia (1140×265px irudi handiarentzat, 280×185px txikientzat). Bisualki garrrantzitsua da oso irudi horiek deigarriak eta onak izatea, horregatik Web Zerbitzuak lagunduko dio Sailari argazki edota irudi onak lortzen.
- Ezagutu saila ("ORRIAREN_KODEA_ed_testuestekak_ezagutu"). Sailaren aurkezpena korporatiboa egiteko. Sailak erabaki beharko du zein eduki erakustea hemen, baina gutxienez "Egitura" edukia beti agertuko da.
- Arloak ("ORRIAREN_KODEA_ed_erabilienak_arloak"). Sailaren lan-arlo nagusiak erakutsiko dira hemen. Sailak erabakiko du zein arlotan multzokatzea euren edukiak (gutxienez 2, gehienez 9)
- Tramiteak eta zerbitzuak ("ORRIAREN_KODEA_cl_fitxadun_contentlist"). Hemen Sailak erabaki beharko du zein tramite eta zerbitzu multzoak erakutsi zerrenda hauetan.
- Planak eta proiektuak (modulu honek bi ikus-eremu erabiliko ditu: "ORRIAREN_KODEA_ed_testuestekak_planak" eta "ORRIAREN_KODEA_cl_fitxabarik_contentlist_planak") planak eta proiektuak erakusteko.
- Dokumentazioa ("ORRIAREN_KODEA_ed_testuestekak_dokumentazioa"). Esteka Eusko Jaurlaritzaren mailan dagoen emaitza-orrira joango da, mota horretako edukiak erakusteko sailaren arabera filtratuta.
- Araudia ("ORRIAREN_KODEA_ed_testuestekak_araudia"). Esteka Eusko Jaurlaritzaren mailan dagoen emaitza-orrira joango da, mota horretako edukiak erakusteko sailaren arabera filtratuta.
- Estatistika ("ORRIAREN_KODEA_ed_testuestekak_estatistika"). Esteka Eusko Jaurlaritzaren mailan dagoen emaitza-orrira joango da, mota horretako edukiak erakusteko sailaren arabera filtratuta.
- Erlazionatutako webguneak ("ORRIAREN_KODEA_ed_nabarmenduak"). Erlazionatutako webguneak edota edukiak nabarmentzeko, Sailak aukeratuko ditu zeintzuk (gutxienez 2, gehienez 6). Irudien tamaina 280x185px izango da.
- Oin komuna (erreferentziatu behar da, "oina" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Hizkuntza aldaketa (erreferentziatu behar da, "hizkuntza aldaketa" du izena). Nahiz eta izkutatuta egon, hizkuntza aldaketa gauzatzeko erabiltzen da da eta ORRI GUZTIEK izan behar dute. Ez aldatu modulu hau!
Nola sortu Sailaren hasiera-orria
- Sortu orri berria atari-kudeatzailean "201 - Sailaren hasiera-orria" txantiloia erabilita.
- Eman sortutako orrialdeari dagozkion kodea, izena, title, kategoriak eta beste ezaugarriak ezarritako nomenklatura jarraituz.
- Hasi moduluak sortzen ezarritako hurrenkera eta nomenklatura jarraituz. Azkarrena aurretik egindako beste Sail baten hasiera-orria kopiatzea litzateke eta moduluen kopiak egitea. (KONTUZ, ikus-eremuak kopiatzean, erreferentzia soila egiten baduzu jatorrizkoa aldatuko duzu eta!)
OHARRA: Web Zerbitzuak sortu eta eguneratuko ditu orrialdeok.
Sailaren eduki-orriaren egitura
Sailaren eduki-orri guztiek egitura berdina izango dute. Hurrengo irudian eduki-orri baten adibidea daukagu. Gorriz, euskadi.eus osorako komunak diren moduluak, erreferentziatu behar direnak. Berdez, gure hasiera-orrirako sortu behar ditugunak (hutsetik edo beste modulu baten kopia egiten)
- Goiburu komuna (erreferentziatu behar da, "goiburua02" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Hasiera-orrira jotzeko esteka ("ORRIAREN_KODEA_ed_atzera_esteka")
- Edukiontzia (erreferentziatu behar da, "eduki_orokorra" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Oin komuna (erreferentziatu behar da, "oina" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Hizkuntza aldaketa (erreferentziatu behar da, "hizkuntza aldaketa" du izena). Nahiz eta izkutatuta egon, hizkuntza aldaketa gauzatzeko erabiltzen da da eta ORRI GUZTIEK izan behar dute. Ez aldatu modulu hau!
Nola sortu Sailaren hasiera-orria
- Sortu orri berria atari-kudeatzailean "102 - EJko Edukiak erakusteko txantiloia" txantiloia erabilita.
- Eman sortutako orrialdeari dagozkion kodea, izena, title, kategoriak eta beste ezaugarriak ezarritako nomenklatura jarraituz.
- Hasi moduluak sortzen ezarritako hurrenkera eta nomenklatura jarraituz. Azkarrena aurretik egindako beste Sail baten eduki-orria kopiatzea litzateke eta moduluen kopiak egitea. (KONTUZ ikus-eremuak kopiatzean, erreferentzia soila egiten baduzu jatorrizkoa aldatuko duzu eta!)
Arlo baten hasiera-orriaren egitura
Arloaren hasiera orri guztiek gutxienezko elementu amankomunak izango dituzte (Euskadi.eus-eko menu nagusia, hizkuntza aldaketa, oina...) baina Sailek askatasuna izango dute amankomunak ez diren elementuak aukeratzeko eta erakusteko. Hurrengo irudian hasiera-orri baten adibidea daukagu. Gorriz, euskadi.eus osorako komunak diren moduluak, erreferentziatu behar direnak. Berdez, gure arloaren hasiera-orrirako sortu behar ditugunak (hutsetik edo beste modulu baten kopia egiten). Laranjaz markatutako gunean Sailak askatasuna izango du Euskadi.eus berriaren moduluak nahieran erabiltzeko.
Saileko hasiera-orrietan ez bezala, arloen hasiera-orrietan Sailak askatasuna izango du aukeratzeko zein moduluak eta zein hurrenkeran erakutsiko diren. Era berean, bilaketa-emaitzak erakutsi ahal ditu amankomunak diren bilaketa-orrietan (dauden filtroak erabilita) edo edukiak erakusteko arlo horren eduki-orrian (bilaketa-orri amankomuneko filtroak nahikoak edo egokiak ez balira).
- Goiburu komuna (erreferentziatu behar da, "goiburua02" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Arloaren izena ("ORRIAREN_KODEA_ed_arloaren_izenburua"). Arloaren izena (estekatuta) eta aurreko arlora joateko esteka (lehen mailako arloa balitz, esteka dagokion Saileko hasiera-orria joan beharko luke).
- Sailaren harmarria eta izena: Erreferentziatu behar da, normalean "SAILAREN_KODEA_ed_logoa" izango du izena. Sail bakoitzeko horrelako AV bakarra egon beharko luke. Ez aldatu modulu hau!
- Arloaren menua ("ORRIAREN_KODEA_menu"). Sailak erabaki behar du arlo bakoitzat horrelako menua erabiliko duenetz. Erabiltzen bada, "Menu" motako gune bisual hau erabiliko dugu (bi nabigazio-mail erabilita, askoz jota). Ez badugu horrelako menurik erabili nahi, "menu_hutsa" gune bisuala errefernetziatu beharko dugu.
- Erdiko moduluak. Sailak hautatuko du, Euskadi.eus berrian eskuragarri dauden moduluen artean, zein eduki edo zerbitzuak erakutsi.
- Oin komuna (erreferentziatu behar da, "oina" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Hizkuntza aldaketa (erreferentziatu behar da, "hizkuntza aldaketa" du izena). Nahiz eta izkutatuta egon, hizkuntza aldaketa gauzatzeko erabiltzen da da eta ORRI GUZTIEK izan behar dute. Ez aldatu modulu hau!
Nola sortu Arloaren hasiera-orria
- Sortu orri berria atari-kudeatzailean "301 - Sailaren arloa menuarekin 02" txantiloia erabilita.
- Eman sortutako orrialdeari dagozkion kodea, izena, title, kategoriak eta beste ezaugarriak ezarritako nomenklatura jarraituz.
- Hasi moduluak sortzen ezarritako hurrenkera eta nomenklatura jarraituz. Azkarrena aurretik egindako beste Sail edo arlo baten hasiera-orria kopiatzea litzateke eta moduluen kopiak egitea. (KONTUZ, ikus-eremuak kopiatzean, erreferentzia soila egiten baduzu jatorrizkoa aldatuko duzu eta!)
Arloaren eduki-orriaren egitura
Arloen eduki-orri guztiek egitura berdina izango dute, defektuz. Hurrengo irudian eduki-orri baten adibidea daukagu. Gorriz, euskadi.eus osorako komunak diren moduluak, erreferentziatu behar direnak. Berdez, gure hasiera-orrirako sortu behar ditugunak (hutsetik edo beste modulu baten kopia egiten)
- Goiburu komuna (erreferentziatu behar da, "goiburua02" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Arloaren izena ("ORRIAREN_KODEA_ed_arloaren_izenburua"). Arloaren izena (estekatuta) eta aurreko arlora joateko esteka (lehen mailako arloa balitz, esteka dagokion Saileko hasiera-orria joan beharko luke).
- Sailaren harmarria eta izena (Erreferentziatu behar da, normalean "SAILAREN_KODEA_ed_logoa" izango du izena).
- Arloaren menua ("ORRIAREN_KODEA_menu"). Kasu batzuetan, arloak nabigazio-menu bat erabili beharko du. Horretarako, "Menu" motako gune bisual hau erabiliko dugu (bi nabigazio-mail erabilita, askoz jota). Ez badugu horrelako menurik erabili nahi,"menu_hutsa" gune bisuala errefernetziatu beharko dugu. Ez dago esan beharrik, baina arloaren hasiera-orriak menua erabiltzen badu, eure eduki-orriak berdin egin beharko luke (eta alderantziz).
- Edukiontzia ("ORRIAREN_KODEA_cont_eduki"). Arloaren edukiak zein bilaketak erakutsiko duen "Container" gune bisuala. Arlo bakoitzeko bat sortu beharko da, bilaketen emaitza-orria eta beste parametro batzuk arlo bakoitzean aldatzen baitira. Kontuan hartu arloetan Sailak erabakiko duela bere bilaketa-emaitzak (ez goiko goiburu nagusiarena, hori orokorra baita) non erakutsi: amankomunak diren emaitza-orrietan edo eduki-orri hauetan.
- Oin komuna (erreferentziatu behar da, "oina" du izena). Ez aldatu modulu hau!
- Hizkuntza aldaketa (erreferentziatu behar da, "hizkuntza aldaketa" du izena). Nahiz eta izkutatuta egon, hizkuntza aldaketa gauzatzeko erabiltzen da da eta ORRI GUZTIEK izan behar dute. Ez aldatu modulu hau!
Nola sortu arloaren eduki-orria
- Sortu orri berria atari-kudeatzailean "302 - Sailaren arloak menuarekin 02 - edukiak" txantiloia erabilita.
- Eman sortutako orrialdeari dagozkion kodea, izena, title, kategoriak eta beste ezaugarriak ezarritako nomenklatura jarraituz.
- Hasi moduluak sortzen ezarritako hurrenkera eta nomenklatura jarraituz. Azkarrena aurretik egindako beste Sail baten eduki-orria kopiatzea litzateke eta moduluen kopiak egitea. (KONTUZ ikus-eremuak kopiatzean, erreferentzia soila egiten baduzu jatorrizkoa aldatuko duzu eta!)
Salbuespena: Bigarren menu bat erakusteko aukera arloen eduki-orrietan
Kasu jakin batzuetan, dela arlo batzuen edukiak multzokatu behar direlako, dela arlo baten gai batek sakontasun handia duelako, beharrezkoa izango da bigarren menu bat erabiltzea. Kasu horietan, "302 - Sailaren arloak bi menukin - edukiak 02" txantiloia erabiliko dugu. Txantiloi horren egitura aurretik ikusi dugunaren parekoa da, baina edukien "container"-en ondoan "Menu" AV erabiltzen du (adibide gisa, ikusi http://www.euskadi.eus/eskuliburua/euskadi-eus-berriaren-estilo-liburuak-eta-gidak/web01-a3wz/eu/).
Salbuespena: Irudi-galeria animatua (slider) erakustea arloaren hasiera-orrian
Kasu jakin batzuetan, beharrezkoa izango da arlo baten eduki garrantzitsuenak edo nabarmendua nahi direnak irudi-galeria animatu batekin erakustea. Kasu horietan, "301 - Sailaren arloa menuarekin + slider 02" txantiloia erabiliko dugu. Txantiloi horren egitura aurretik ikusi dugunaren parekoa da, baina arloaren menu nagusiaren beheko aldean "Irudi Galeria" AV (Slider delakoa) erabiltzen du (adibide gisa, ikusi http://contenidos.servicios.jakinaplus.ejgvdns/web01-a1osoa/eu orrialdea). Kontuan hartu irudi-galeria horrek izan beharko duela orrian erakutsiko den lehenengo modulua (euskadi.eus-eko amankomunak diren nabigazio-moduluetaz aparte, jakina).
Azken aldaketako data: