Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Albisteak eta prentsa oharrak argitaratzeko eskuliburua

1.- Sarrera

2.- Elebitasuna eta hizkuntza irizpideak

3.- Edukiak sailkatzea

4.- Eduki bikoiztuak

5.- Testu ez diren elementuak, estekak eta erantsitako fitxategiak

6.- Web orrirako idaztea

  • 6.1.- Erabiltzaileek ez dute irakurtzen; eskaneatu egiten dute.

  • 6.2.– Idazkera

  • 6.3.- Titularrak eta atalen tituluak

7.- Gertakariak, akatsak eta tresnen hutsegiteak?

  • 7.1.- Testua soilik itsastea

  • 7.2.- Edukiak argitaratu ondoren egiaztatzea

  • 7.3.- Irekiako albisteak euskadi.eus-era transferitzea

8.- Web zerbitzuaren laguntza eta lankidetza

Ez dago kalitatezko edukiak sortzeko modua zehazteko arau zorrotzik duen hedabiderik. Komunikazioa ez da «zientzia gogorra»; horrenbestez, ez du ona txarretik bereizteko teoremarik, axiomarik edota egitura formal zorrotzik. Hala ere, hedabideek arauak eta jarraibideak ezartzen dituzte, kalitatezko edukiak sortzeko.

 

  • Eduki, atari eta zerbitzu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko dira nahitaez.

  • Ezingo dugu edukirik, ataririk edo zerbitzurik argitaratu, bi hizkuntza ofizialetan idatzita ez badago.

  • Gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak argitaratzeko orduaren arteko aldea ahalik eta txikiena izango da, inoiz ez 24 ordutik gorakoa.

  • Komunikazioa elebiduna bada, euskarazko bertsioa nabarmentzeko neurriak hartuko ditugu.

  • Erakunde-nortasunaren eskuliburuko jarraibideak eta gomendioak beteko ditugu.

(Ikus pdf fitxategiaren 28. orrialdea, paperezko jatorrizko dokumentuaren  6-26 / 99 orriarekin bat datorrena) 

    • Beste irizpide batzuk:

 

(Ikus pdf fitxategiaren 16. orrialdea, paperezko jatorrizko dokumentuaren  8-14 / 99 orriarekin bat datorrena)

 (Ikus pdf fitxategiaren 72. orrialdea, paperezko jatorrizko dokumentuaren  5-72 / 99 orriarekin bat datorrena)

(Ikus pdf fitxategiaren 20. orrialdea, paperezko jatorrizko dokumentuaren  6-18 / 99 orriarekin bat datorrena)

  • Edukiak sailkatzean, eskaintzaren ikuspuntua kontuan hartzeaz gain (edukiaren egilea), eskaeraren ikuspuntua (herritarrak) aberasten saiatu beharko dugu, horretan arreta berezia jarrita.
  • Bikoiztutako albiste eta prentsa-ohar ugari aurkitu ditugu; horregatik, kontuz ibili behar dugu halakorik ez gertatzeko.
  • Horretarako, euskadi.eus sarean bilaketak egin beharko ditugu, eta albistearen parte diren sailekin eta erakunde autonomoekin harremanetan jarri beharko dugu, behar bezala koordinatzeko.
  • Testu ez diren edukiek (irudiek, bideoek eta abarrek) ordezko testua edukiko dute, «alt» propietatearen bidez. Irudiak apaindurazkoak soilik direnean, «alt» propietatea hutsik utziko da.
  • Ez dugu apaindurazko irudi eta elementu gehiegi erabili behar, edukien karga oztopatzen eta atzeratzen baitute.
  • Dokumentu erantsiei dagokienez, haien formatua adierazi behar dugu beti (word, pdf, etab.), baita pisua edo neurria ere (Kb, Mb, etab.), eta beste leiho batean irekiko dira.
  • Esteka bat beste leiho batean irekitzen bada, horren berri emango dugu estekaren «title» delakoa erabiliz.
  • Estekak euskadi.eus ingurutik edo estilo grafikotik kanpo badaude, beste leiho batean irekiko dira.
  • Dokumentu erantsien eta/edo esteken hizkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala ez denean edo hizkuntza horietako bat bakarrik denean, horren berri emango dugu, estekaren «title» delakoa erabiliz.

 

Testuak zailtasun handiagoarekin eta motelago irakurtzen dira ordenagailuetako pantailetan, inprimatutako dokumentuetan baino.

Gainera, erabiltzaileak (internautak) pazientzia txikikoak dira, eta milaka orri dituzte eskura klik bakarrean.

Beraz, honako gomendio hauek hartuko ditugu kontuan: 

  • 6.1.- Erabiltzaileek ez dute irakurtzen; eskaneatu egiten dute.

Erabiltzaileek orriak gainetik begiratzen dituzte, denbora-ekonomiagatik. Hau da, orriak azkar-azkar begiratzen dituzte (begiekin Z bat eginez), elementu deigarrien bila.

Publizitate-iragarkiak sistematikoki baztertzen dituzte. Ondorioz, ohiko leiho agerkariak (pop up) ia konpultsiboki ixten dituzte.

Testuak letra lodia eta hainbat kolore eta neurri erabiliz nabarmendu behar ditugu. Hiperestekak erakargarriak gertatzen dira, testuan nabarmenduta daudelako.

Letra larriz soilik idatzitako testuak gehiegi erabiltzea saihestu behar dugu, irakurketa oztopatzen duelako eta «garrasika ari garela» ulertu daitekeelako.

Hobe da zerrendak buletekin edo zenbakiekin idaztea, taulak erabiltzea baino.

Siglak eta akronimoak erabiliz gero, haien esanahia azalduko dugu, testuan lehen aldiz idazten ditugunean.

  • 6.2.– Idazkera

Edukiak hizkuntza zehatza eta argia erabiliz idatzi behar ditugu, eta herritarrentzat beharrezkoa eta interesgarria den informazioa eman behar dugu. 

Laburregiak diren edukiak aurkitu ditugu, ulertzeko zailak direnak eta mezu nahasgarria eta iluna dutenak. Adibidez:

¿Eres alemán, inglés, italiano, portugués, rumano y resides en España?

¿Alguna vez has votado en las elecciones locales o europeas?

Plazo de registro en el censo electoral: 2014/01/30

 Albisteek eta prentsa-oharrek Interneteko ereduaren helburuekin bat etorri behar dute.

Hainbat albisteren edukia ez da euskadi.eus sarerako oso egokia. Adibidez:

Ekialdeko hiru Errege Magoek bisita egingo diete Basurtuko Unibertsitate Ospitalean dauden haurrei 

  • 6.3.- Titularrak eta atalen tituluak

Titularrak laburrak eta adierazgarriak izango dira. Zenbait edukiren titularrak nahasgarriak dira, eta ez oso zehatzak. Adibidez

Proiektuetarako diru-laguntzak emateko Ebazpena (2013)

HABE eta NABOren arteko hitzarmena

Internet oso zientzia gaztea da, 1990. urtean baitu jatorria. Ondorioz, ez da harritzekoa haren erroreak eta hutsegiteak egotea, bai sarean, bai erabiltzen diren tresnetan.

Landa-lana egitean, hurrengoak aurkitu ditugu:

    • 7.1.- Testua soilik itsastea

Oro har, word dokumentu bateko edukia itsasten dugunean, «testua soilik itsatsi» aukera erabili behar dugu.

Tresnen hutsegiteak aurkitu ditugu, bilaketen emaitzetan. Ohikoa da halakoak gertatzea zenbait karaktere berezi erabiltzen ditugunean, komatxo bikoitzak esaterako, eta Times New Roman letra mota. Adibidez: http://www.euskadi.eus/r33-2288/eu/contenidos/noticia/2014_01_10_lhk_radio_euskadi/eu_17455/17455.html

    • 7.2.- Edukiak argitaratu ondoren egiaztatzea?

Edukien aurrebista egiten dugunean, esteka guztiek ez dute beti funtzionatzen. Hori dela-eta, edukiak argitaratu ondoren, berrikusi egin behar ditugu.

Edukiak ohiko txantiloietara ez direla egokitu ikusi dugu zenbait aldiz, tresnaren hutsegiteengatik. Adibidez:

http://www.euskadi.eus/r33-2288/es/contenidos/noticia/novedades_biblioteca/es_dsi_12/dsi_berria.html
http://www.euskadi.eus/r33-2288/es/contenidos/noticia/2014_01_09_jonan_parlamento/es_17442/index.shtml 

Halako hutsegiteak saihesteko, edukiak argitaratu ondoren emaitza berrikustea gomendatzen dugu. Halaber, estekek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu beharko dugu. 

    • 7.3.- Irekiako albisteak euskadi.eus-era transferitzea

Albisteak Irekiaren webgunetik Euskadi.eus sarera transferitzean, ez dira beti behar bezala sailkatzen.

Hala, Kontsumobide erakunde autonomoaren albisteak Osasun Sailean sailkatzen direla ikusi dugu.

Adibidez: http://www.euskadi.eus/r33-2288/eu/contenidos/noticia/2014_01_16_el_proceso_de_media/eu_17524/17524.html

Web Zerbitzua (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren mende) Eusko Jaurlaritzaren sailei eta erakunde autonomoei laguntza eta aholkularitza eman eta haiekin elkarlanean aritzeko dago.

Adituak direnez, Interneteko baliabideak eta tresnen aukera guztiak oso ondo ezagutzen dituzte.

Hurrengo esteka hau bisitatzera animatzen zaitugu: Web zerbitzua