Domeinuak, birbideratzeak eta alias-ak eskatu
Eskatu domeinua
Domeinua atari edo web gune baten identifikatzailea da. 91/2023 DEKRETUA, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa, euskadi.eus goi mailako domeinua (www.euskadi.eus) izango dela zehazten du eta honen azpian azpidomeinuak egituratuko direla (Adibidez www.gazteaukera.euskadi.eus), bana euskadi.net-eko atari bakoitzeko. Hala ere, domeinu berriak erregistratzeko aukera ematen du (Adibidez www.gazteaukera.eus) beti ere 91/2023 Dekretuaren39 artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badira.
- Domeinu-izenaren esleipena bat etortzea nortasun juridiko propioa duen organismo bati dagokionarekin.
- Domeinu-izena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren Administrazio instituzionalaren titulartasuneko marka erregistratu batena izatea.
- Domeinu-izenak aukera argia ematea herritarrek intuizioz identifika dezaten dekretu hau aplikatzeko definitutako gai-arloren bat.
- Domeinu-izena erabilera desegokirik ez izateko kontratatzea. Hori dela eta, domeinu berriak erregistratu ahal izango dira honetarako:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra eta haren Administrazio instituzionala dagozkien eskumenak egikaritzearekin zerikusirik ez duten jarduerekin lotu daitezen eragoztea.
- Eginkizunei edo haien esparruan emandako zerbitzuei buruzko nahasmena saihestea.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren irudi instituzionala zaintzea.
Web Zerbitzuari domeinu berri baten baliozkotzea eskatzeko prozedura honako hau da:
- Eskaera egiten duen Zuzendariak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin jarriko da harremanetan, eskaera-formulario hau beteta erantsiz.
- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak eskaera kudeatuko du Tramitaguneren bidez. Horretarako, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzari dagokion txostena eskatuko dio. Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak domeinu politika aintzat hartuko du txostena egiteko eta eskaera aztertzeko.
- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak domeinu berria erosiko du ala ez aurreko txosten horren arabera. Edozein kasuan, dagokion erresoluzioa sortuko du, eta erresoluzio hori helaraziko dio eskaera egin duen Zuzendaritzari, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzari eta Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzari.
- Domeinua erosten bada, eta eskatzaileak nahi badu erositako domeinu horrek Euskadi.eus-eko URL batera berdideratu dezala, Web Zerbitzuari eskatuko dio. Kudeatzaileak EJIEri pasatuko dio eskaera eta
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitetz harremanetan Web Zerbitzuarekin.
91/2023 Dekretuak honako hau zehazten du euskadi.eus-eko atarien publizitateari dagokionez: berdin dio kanpo domeinua kontratatuta eduki ala ez, euskadi.eus-eko azpidomeinua izan beharko du beti publizitate ekintzetan iragartzen dena.
Eskatu euskadi.eus-eko azpidomeinuak
Ente eta organismoen atari bakoitzak, gai-arlokoek edo arlokoek, eta hartzaileen kolektibo edo taldekoek, azpidomeinu bat izango dute «euskadi.eus» goi-mailako domeinuaren barruan.
Atarien sareko azpidomeinuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eta honako irizpide hauei jarraituko diete:
- Azpidomeinu bakarra sortuko da «euskadi.eus» atariko.
- Ez da azpidomeinurik sortuko atari gisa eratzen ez den eta 91/2023 Dekretuaren 41. artikuluan aipatzen den Atari eta Aplikazio Sarearen Inbentarioan erregistratzen ez den edukietarako, orrietarako, web-aplikazioetarako edo atari-sareko beste edozein elementutarako.
- Azpidomeinuak argi eta garbi identifikatu beharko ditu sailaren, entearen edo organismoaren izena edo inizialak, antolaketa-arloko, saileko, organismoko edo enteko atarien kasuan; eta gaia, ekimenaren izena edo kolektibo hartzailea, gai-arloko edo taldeko atarien kasuan.
- Lehentasuna emango zaie euskarazko izenei, eta, hala ez bada, behar bezala justifikatu beharko da atariaren eskaeran.
- Lehentasuna emango zaie azpidomeinu-izen laburrei, autoazalpenezkoei eta gogoratzeko errazak direnei.
Azpidomeinu baten eskaera atari berri bat sortzeko prozedurarekin lotuta dago momentu horretan sortu behar baita. Dagoeneko indarrean dagoen azpidomeinu bat aldatu nahi bada, jarri harremanetan Web Zerbitzuarekin .
Oro har, bigarren eta hirugarren mailako azpidomeinuak (www.azpidomeinu2.azpidomeinu1.euskadi.eus) erabiltzea saihestuko da.
Eskatu aliasa (goitizena)
Herritarrei zerbitzu garrantzitsuetarako edo sarriago erabiltzen diren zerbitzuetarako sarbidea errazteko helburu nagusiarekin, eduki, orri, zerbitzu edo web-aplikazio bat URL edo web-helbide intuitibo, ezagugarri eta gogoratzeko erraz batekin lotu ahal izango da, hau da, web-goitizen edo alias batekin. Alias adibideak:
Web-goitizenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eta honako irizpide hauei jarraituko diete:
- URL edo web-helbide labur bat izango da, autoazalpenezkoa eta gogoratzen erraza, komunikazioa eta hedapena errazteko.
- Web-goitizenak «euskadi.eus»ko eduki, orri, dokumentu edo aplikazio batera birbideratu beharko du.
- Web-goitizena behintzat euskaraz sortuko da, eta lotutako elementuaren euskarazko bertsiora birbideratuko du. Halaber, beste hizkuntza batzuetako bertsioak sortzeko eskatu ahal izango da.
«euskadi.eus» domeinu nagusiaren mendeko web-izengoitien erabilera salbuespenezkoa izango da interes eta garrantzi bereziko zerbitzu eta elementu jakin batzuetarako, eta inola ere ezingo da horien erabilera orokortu.
Domeinu nagusiko (euskadi.eus) alias bat eskatzeko aliasak eskatzeko formularioa erabili behar da.
Eskatu berbideratzea
Berbideratze baten bitartez Euskadi.eus-eko URL batek automatikoki beste batera bideratzea lortuko dugu. Gehienetan, URL zahar edo oker bat ordezkatzeko erabiltzen da. Honek berebiziko garrantzia du erabiltzaileari informazio eguneratua emateko eta interneteko bilatzaileetan jada indexatuta dauden URLak aldatzeko euren posizionamendua kaltetu gabe ("redirect 301" teknika erabilita).
Birbideratzea eskatzeko, bidali mezu elektonikoa Web Zerbitzuari, URL zahar eta berria zehaztuz eta aldaketaren zergatia azalduz (gogoratu birbideraketa hauek bakarrik egin ahal direla Euskadi.eus barruan, ez kanpoko webgune batean). Jar zaitez harremanetan Web Zerbitzuarekin edozein zalantza argitzeko.
Azken aldaketako data: