Euskadi.eus berriaren moduluak
Euskadi.eus berrian "moduluak" erabiliko dituzu zeure orrialdeak egiteko. Modulu hauek aurretik ezarritako HTML multzoak dira, eta, gehienetan, "Editor" ikus-eremua erabiliko da HTML multzo horiek orrialdetan txertatzeko. Bestetan ,alabaina, "Menua" eto "Contentlist" ikus-eremuak erabiliko dira, moduluaren funtzionalitatearen arabera.
Aurreko eskuliburuetan azaldu dugunez, orri berri bat sortzean (edo aldatzean) orrialdearen egitura aztertu eta dagokion txantiloia aukeratu edo sortu beharko duzu. Horren ostean, orrialdean erabiliko dituzun moduluak sortu (hots, Ikus-eremu berriak egin) edo berrerabili (aurretik sortutako Ikus-eremuen instantzia egin) beharko dituzu.
Modulu berriak sortzeko Web Zerbitzuak gomendatzen dizu aurretik sortu diren moduluen "ereduak" kopiatzea. Horrela, HTML kode garbia eta ondo egituratuta izango duzu zeure modulu berriak konfiguratzeko. Horretarako, modulu bakoitzaren "eredua" ezarri dugu bere deskribapenean. Gogoratu "eredu" horiek kopiatu behar dituzula, eta inoiz ez instantziarik egin edota zuzenean aldatu.
Euskadi.eus-eko orrialdeen artean homogeneotasuna eta koherentzia bermatzeko, ezin da, inolaz ere, modulu zerrenda honetan ez dagoen Ikus-eremurik erabili, ez bada Web Zerbitzuaren baimenarekin. Kontuan hartu modulu guztiak ezin direla edozein orritan erabili. Esate baterako, "Sailaren izenburua" Sail baten hasiera-orrian erabil dezakezu bakarrik, eta inoiz ez "Arlo" baten orrian. Ezarrita dauden moduluek ez badute betetzen zeure beharrak orrialdeak kudeatzeko garaian, jar zaitez harremanetan Web Zerbitzuarekin zeure beharrak aztertzeko eta irtenbiderik egokiena bilatzeko.
- Zertarako:
- Zerbitzu erabilienak, sail baten arloak, zerbitzu baten gaiak, eta abar. Ez da erabili behar albisteak edota komunikazio-kanpainak nabarmentzeko (horretarako, erabili "Nabarmenduak" modulua)
- Zer behar da:
- Irudia (85x85px), estekaren testua, estekaren URLa eta deskribapen-testua.
- Eredua:
- 000EREDU_ed_erabilienak (Editor AV)
- Kodea:
Bilatuena
Eskuliburuak eta bideoak
Azalpen-testua. Saiatu ahalik eta motzena eta esanguratsuena egiten
Posizionamendua bilatzailetan
Azalpen-testua. Saiatu ahalik eta motzena eta esanguratsuena egiten
Izenburua
Azalpen-testua. Saiatu ahalik eta motzena eta esanguratsuena egiten
- Zertarako:
- Erlazionatutako webguneak, komunikazio-kanpainak edota albisteak nabarmentzeko. Ez da erabili behar webguneko azpiegitura edota azpi-atalak erakusteko (adibidez, Sail baten arloak ez dira horrela erakutsiko, horretarako "Erabilienak" modulua erabiliko da)
- Zer behar da:
- Testua, esteka eta irudia (280x185px). Irudia eskuz igo eta argitaratu behar duzu "Argitaratu atariko baliabideak" funtzionalitatearen bidez.
- Eredua:
- 000EREDU_ed_nabarmenduak (Editor AV)
- Kodea:
Moduluaren izenburua
Estekaren testua
Estekaren testua
Estekaren testua
- Oharrak:
- Modulu honek gutxienez 2 elementu izango ditu, eta 6 gehienez. Moduluaren izenburua "Erlazionatutako webguneak" izango da euskadi.eus-etik kanpo webguneak erakusteko erabiltzen bada, eta "Nabarmenduak" euskadi.eus-eko beste atalak nabarmentzeko erabiltzen bada.
- Zertarako:
- Gehien erabilitako terminoak eta gako-hitzak erakusteko. Ez da inoiz erabiliko nabigazioa edota beste elementuak erakusteko.
- Zer behar da:
- Gako-hitzak eta dagozkien URL helbideak. Helbide horiek hainbat motatakoak izan daitezke: edukiak, orrialdeak, aplikazioak, bilaketak, kanpoko webguneak...
- Eredua:
- 000EREDU_ed_etiketak (Editor AV)
- Kodea:
Gako-hitz bilatuenak
Testua
Testua
Testua
Testua
Testua
Testua
Testua
- Oharrak:
- Modulu honek gutxienez 6 eta gehienez 18 gako-hitz erakutsiko ditu.
- Zertarako:
- Zerrendak erakusteko, bi zutabetan eta fitxekin banatuta. Fitxa bakoitzak zerrenda bat erakutsiko du.
- Zer behar da:
- Esteken testua eta URLak.
- Eredua:
- 000EREDU_ed_fitxadun_zerrendak (Editor AV)
- Kodea:
Moduluaren izenburua
Fitxaren izena
Fitxaren izena
Fitxaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
Elementuaren izena
- Oharrak:
- "resp-tabs-list" klasedun zerrendan moduluaren fitxa nagusiak ezarriko dira. Kontuan hartu fitxa horien gainean klik egitean, dagozkien "sailak" klasedun zerrendak erakutsiko direla. Horren ondorioz, bi zerrenda mota horien zenbakia berdina izan behar da.
- Kodea Facebook:
Facebook
Azken aldaketako data: