Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Katalogazioa kudeatu

Sarrera

Euskadi.eus-eko katalogazio sistemari esker, edukiak etiketatu daitezke hainbat metadatuen arabera: gaia, saila, jasotzaileak eta beste irizpiden batzuk. Testuinguruan jartzeko lan hori eskuz egin behar da, eta hainbat "identifikatzaile semantiko" eduki edo orrialdekin lotzen ditu. Horren helburua edukien bilaketa, atarien eguneratzea eta webgunen arteko edukien elkartrukaketa erraztea da.

Hauxek dira katalogazioan erabiliko ditugu hitz batzuk:

  • Etiketa: katalogazio oinarrizko unitatea da. Eduki edo orri bati egokitutako identifikatzaile semantikoa da (adibidez, Osasuna)
  • Katalogatzea: eduki edo orri bat testuinguruan jartzea, hainbat etiketa esleituz.
  • Ardatza: hainbat etiketa erlazionatzen duen "zuhaitza" da, modu hierarkikoan egituratuta dagoena. (Adibidez, Gaiaren araberako ardatza)
  • Poltsa: etiketa eta ardatz multzo bat da, ekimen edo erakunde jakin baten inguruan metatuta dagoena. Katalogazioaren pertsonalizazioa erraztea du helburu (Adibidez, Turismo Poltsa)

Erabilgarria eta eraginkorra izateko, katalogazioa erabiltzaileak berak egin beharko luke eskuz. Eduki batzuek, alabaina, workarea edo atari batean egoteagatik, etiketa jakin batzuk erabiliko dituzte. Horregatik, katalogazio etiketa batzuk lehenetsita daude workarea batzuetan, bertan dauden eduki guztiek oinarrizko etiketa horiek erabil ditzaten (horri "workarea baten lehenetsitako etiketen konfigurazioa" deitzen diogu).Horrek ez du esan nahi beste etiketak (lehenetsita ez daudenak) erabili behar ez direnik.

Katalogazioaren konfigurazioa nola aldatu

Hiru balizko eskaera daude:

  • Workarea edo atari baten lehenetsitako katalogazioaren etiketak aldatzea
  • Katalogazio-ardatz batzuetan katalogatzeko derrigortasuna aldatzea
  • Workarea bateko erabiltzaileek erabil ditzaketen katalogazio-ardatzak aldatzea

Workarea edo atari bateko katalogazioa neurri jakin batean alda daiteke, Euskadi.eus osoan erabiltzen diren bete beharrezko arau orokor batzuk baitaude:

  • Derrigorrean katalogatu behar da ardatz hauetan: Gaiak (2. mailan), Egitura (3. mailan) eta Profilak/Jasotzaileak (1. maila)
  • Gaiak eta Profilak/Jasotzaileak ardatzetan, katalogazioa eskuz egin behar da, eta ezin da lehenetsitako katalogazioa erabili (edukiaren arabera aldatuko baita)

Hau da katalogazioaren konfigurazioa aldatzeko prozedura:

  • Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari lehen bete behar duzun Katalogazioa konfiguratzeko formularioa itsatziz (Web Kudeatzaileak lagunduko dizu formularioa betetzen).
  • Web Zerbitzuak eskaera bidaliko dio sailari dagokion EJIEko proiektu-buruari bidaliko dio (halaber, saileko informatikariari eskaeraren kopia bidaliko dio).
  • EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko du erabiltzailea eta saileko informatikaria.

Katalogazio poltsak eta ardatzak sortu

Poltsa eta Ardatz Orokorrak (Euskadi.eus osorako) zein Partikularrak (sail edo ekimen baterako) daude. Hauxe da Poltsa edo Ardatz berria sortzeko prozedura:

  • Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari, lehen bete behar duzun Katalogazio-poltsak sortzeko formularioa eta Proposatutako etiketen zerrenda itsatsiz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
  • Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du, proposatutako etiketak zuzenak direla, dagoen eduki motekin arazoak sortuko ez dituela eta poltsaren helburua egokia dela egiaztatuz. Nahiago baduzu, etiketen zerrenda sortu baino lehen jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin jarraitu beharreko pausuak aztertzeko.
  • Web Zerbitzuak Poltsa edo Ardatz Partikularra altan emango du eta EJIEri eskatuko dio katalogazioaren konfigurazioa Eduki zein Atari Kudeatzailean (beharrezkoa balitz). Bukatzeko, Web Kudeatzaileak erabiltzailearekin jarriko da harremanetan bere eskaeraren.