Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Nola erabili CSS estiloak

Sarrera

Erabilerraztasunari buruzko atalean komentatu dugun bezala, WCAG jarraibideek behartzen dute edukia (informazioa) eta formatoa (estiloa) banatzera. Hori dela eta, HTML editorean ezin dira estiloak zuzenean aldatu (letra mota, koloreak, tamainak, etab.) eta, horren ondorioz, estilo ezaugarri guztiek CSS artxibo batean egon behar dute. Hori egiteko bi modu ditugu:

  • Estiloa atari kudeatzailearen CSSetan sortu: Atariaren orrialdeen estilo-orriak erabiliko genituzke. Hori irtenbide errezena da, baina ezarritako estiloa atari horretan bakarrik ikusiko litzateke, hots, edukiak estilo hori galduko luke beste edozein atarian bistaratuko balitz. Horrez gain, kontuan hartu atarian sortutako estilo horrek eragina izan lezake erakutsitako beste edukitan.
  • Estiloa edukiari lotuta joango den CSS batean ezarri: Hauxe da aukerarik egokiena. Horrela, estilo-orria edukiari atxikituta egongo da eta edukiari emango dio formatoa, nahiz eta beste atari batean agertu.

Orduan, nola emango diot estiloa zuzenean nire edukiari?

Demagun zure edukiaren textu batzuk kolore gorrian ezarri nahi dituzula.

  1. Zure ordenagailuan CSS orri bat sortu beharko duzu ezaugarri guztiekin (Gure kasuan, horrela izango litzateke: .estilogorria{color:#dd0000;}) izena bat emaiozu css luzapenarekin, adibidez estiloberriak.css
  2. Ondoren gure edukiaren "styles" karpetara igo: Aukera aurreratuetatik (goialdean eta eskuinaldean), css, berria, fitxategia igo. Horrela, lehen igotako CSS fitxategia edukian txertatuko da.
  3. Estilo orria eskuragarri dagoenez, sortutako estiloak erabiliko ditugu edukiaren HTML-an. Aurreko estiloa ipintzeko: <p>Estiloak erabiliz <span class="estilogorria">testu hau</span> gorria da</p> Emaitza hurrengoa izango da: Estiloak erabiliz testu hau gorria da.

Kontuan hartu teknika hori baliogarria ere dela beste edozein baliabide eduki batekin lotzeko (Javascript fitxategiak, adibidez).