Euskadi.eus-eko prestakuntza
Prestakuntza-eskaintza
Gaur egun, honako prestakuntza-ekintza hauek egiten dira:
- Aldian-aldian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bitartez, ikastaroak eskaintzen dira IKTen inguruan. Ikastaro horiek aurrez aurrekoak edo online izan daitezke, eta Administrazio Publikoko langileei zuzenduta daude. Horien artean, Web Irisgarritasunaren inguruko ikastaroa gomendatzen diegu Euskadi.eus-en lan egiten duten kide guztiei.
- Eduki kudeatzailearen eskuliburua on-line: Euskadi.eus-en eduki orokorrak sortzen, aldatzen eta argitaratzen ikasteko bideoek eta gidek osatzen dute.
- Atari kudeatzailearen eskuliburua online: Euskadi.eus sareko orriak eta atariak sortzen, aldatzen eta argitaratzen ikasteko bideoek eta gidek osatzen dute. Html eta css ezagutzak behar dira tresna osorik erabili ahal izateko.
Hala ere, uneren batean edukien kudeatzailea baino aurreratuagoa den gairen bati buruzko ikastaro presentzial bat antolatzeko eskaera nahikoa balego, webzerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez kontsulta diezagukezu.
Azken aldaketako data: