Euskadi.eus berria: Erakunde Autonomoentzako estilo-liburua
2004/108ko dekretuak hiru atari-mota bereizten ditu :
-
Euskadi.eus, EJGV eta Sailak
-
Erakunde Autonomoak
-
Atari tematikoak
Dokumentu honetan organismo autonomoei dagozkien ezaugarriak aztertzen dira.
Arau orokorrak
Atal honetan orrialdeen goiko eta beheko aldea definitzen dira, horiek baitira euskadi.eus osoan komunak diren elementuak. Goiko eta beheko atalen artean dagoen gunea nola eta zer erabili organismo autonomo bakoitzak erabakiko du. Goiko eta beheko aldean erabiliko diren letra-motak, koloreak, elementuen kokapena eta diseinua honako ataletan agertzen diren bezala erabiliko dira. Zalantzarik egonez gero, jarri harremanetan Web Zerbitzuarekin.
Orrialdeak maketatzeko garaian, erakunde autonomo bakoitzak erabakiko du nola garatu elementu komunak zein erakundearen elementu espezifikoak, beti ere euskadi.eus-en tresna komunek ematen dituzten funtzionalitateak erabiliz. Hau da, dokumentu honetan ezartzen diren elementu komunen itxura eta funtzionamendua errespetatu behar da, baina erakunde autonomoak EZ DU ZERTAN ERABILI euskadi.eus-en erabiltzen diren maketazio-teknika berdinak.
Oharra 1: Elementu komunak aztertzean, “pantaila handientzako bertsioa” eta “pantaila txikientzako bertsioa” bereiztu ditugu. Euskadi.eus berrian “Media Queries” CSS teknika erabili dugu pantaila txikientzako itxura moldatzeko, erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Teknika hori erabiltzean, gailuaren bereizmena kontuan hartuko da CSS bereziak erabiltzeko. Aurrean esandakoaren haritik, erakunde autonomiadunek beste teknikak erabil ditzakete gailu txikientzako bertsioak lantzeko garaian, baina edozein kasuan elementu komun horien portaera eta itxura hemen ezartzen dena izango da, erabilitako teknikak kontuan hartu gabe. Euskadi.eus berrian erabili diren maketazio-teknikei buruz gehiago jakiteko, ikusi euskadi.eus-eko gidaliburuak.
Oharra 2: Euskadi.eus berriaren letra-tamaina ezartzeko unitate erlatiboak erabiltzen direnez, ez dugu zehaztu elementuen letra-tamaina gida honetan. Nolanahi ere, erakunde autonomoaren orrien elementu komunak maketatzean saiatu behar da euskadi.eus-eko tamaina berdina lortzen.
Elementu komunak
Goiko aldea (pantaila handietan)
-
Lehenengo mailan, hizkuntza-aldaketa, kontaktua eta euskadi.eus logotipoa nahitaezkoak dira. Letra-mota, tamaina, kolorea eta gainerako ezaugarriak euskadi.eus-ekoak izango dira. Euskadi.eus marka kolore-masa beltzarekin erakutsiko da (menua irekitzeko ikonorik gabe, diseinuetan agertzen den bezala) eta ez du menurik irekiko. Horren ordez, www.euskadi.eus helbidera bidaliko du zuzenean.
-
Lehenengo maila horretan “Bilatu” elementua erabil daiteke, eta erabiltzekotan www.euskadi.eus-eko tipografia, kokapen eta funtzionalitate berbera izango du. Erakundeak erabaki beharko du bilatzaile horrek non egingo du edukien bilaketa: euskadi.eus osoan ala erakunde autonomaren edukietan. Bilaketaren esparrua bilaketa-kutxan erakutsiko da “Bilatu Euskadi.eus-en” edo “Bilatu XXX-en” literalekin, non XXX Erakundearen izena den.
-
Maila horren azpian erakundearen marka edo logotipoa erakutsiko da. Markak orriaren zabaleraren %50 hartuko du, askoz jota. Markan erakundearen izena erakutsiko da, bere tipografia propioarekin horrela zehaztuta baldin badago (adibidez, IVAP marka).
-
Orriaren nabigaziorako, erakundeak bi nabigazio-sistema hauetako bat aukeratu beharko du (sistema horien koloreak, itxura eta tipografia aldatu ahal izango ditu, baina kokapena eta funtzionalitatea mantendu beharko du):
-
Menu zutabetan. 8 aukera baina gehiago ez, bi zutabetan banatuta maila bat baino gehiago behar ez denean, eta erakundearen markaren eskumako aldean (askoz jota, orriaren zabaleraren %50 hartuz).
-
Menu tolesgarria: Nabigazio-maila bat baino gehiago behar denean, erakundearen markaren azpian agertu dena orriaren %100 hartuz. Bigarren sistema hau aukeratzen bada, aurreko sistemak okupatuko lukeen lekua (hau da, markaren eskumako aldea) HUTSIK mantenduko da, inolako elementurik erakutsi gabe.
Goiko aldea (pantaila txikietan)
Erakundeak askatasuna dauka eure nabigazio-sistema eta markaren kokapena ezartzeko. Alabaina, hizkuntza-aldaketa, kontaktua eta euskadi.eus logotipoa integratuko dira nabigazio sistema horretan.
Oina (pantaila handietan eta txikietan)
Letra-mota, kolorea, eta gainerako ezaugarriak nahitaezkoak, diseinuan agertzen diren bezala. Euskadi.eus marka www.euskadi.eus helbidera bidaliko du.
Pantaila txikietan beharrezkoa izango da “Itzuli gora” esteka, orriaren goiko aldera eramango duena (funtzionalitatea eta itxura euskadi.eus-ena izango da, baina kolorea eta letra-mota aldatu daiteke). Elementu hau ez da derrigorrezkoa pantaila handietan.
Beste arauak
-
Euskadi.eus logotipoek eta estekek beti eramango dute www.euskadi.eus helbidera.
-
Erakundeak aukeratuko du “Kontaktua”, “Lege-informazioa”, “Erabilerraztasuna” eta “Web-mapa” edukiak non erakutsi (erakundearen atarian ala euskadi.eus-en).
-
Erakundeak askatasuna dauka Goiko aldean eta oinaren arteko edukia nahieran erakusteko. Nolanahi ere, gomendatzen dugu Euskadi.eus-en diseinua jarraitzea.
Eraikuntza-ingurunea
Organismo autonomoak bere atarian eta bere workareetan jarriko ditu web-orriak eta edukiak, hurrenez hurren.
Informazio-arkitektura, edukien egokitzapena eta beste baliabide batzuk
Euskadi.eus berria, bilaketetan oinarrituta dago. Bilaketak esanguratsuak izatea nahi badugu ezinbestekoa da edukiak euren eduki-mota egokietan egotea.
Sailek egiten duten bezala, organismo autonomoek ere webguneak honako kategoria honetan sailkatzea gomendatzen dugu:
-
Egitura eta eginkizunak
-
Lan-arloak
-
Tramiteak eta zerbitzuak
-
Albisteak eta ekitaldiak
-
Planak eta Proiektuak
-
Dokumentazioa
-
Araudia
-
Estatistika ofiziala
Organismo autonomoek ez dute zertan izanik edukirik kategoria guztietan. Edukirik ez balego kategoria batean, kategoria hori ez erabiltzea gomendatzen da.
Estatistikak eduki mota egokian sartzen direnean gida hau errespetatuko da:
https://docs.google.com/document/d/1Z2QgXylC08yfIBqghHtydPf1jzCyQ8Ei5QprSZYRl5U/edit
Euskadi.eus berrian, hainbat modulutan banatu dugu eta modulu horiek Euskadi.eus-eko edozein partaidek erabil ahal ditu:
Organismo autonomoek beren webguneetan goiko eta beheko ikus-eremuen ereduak:http://www.contenidos.servicios.jakinaplus.ejgvdns/web01-juswzed/eu/contenidos/informacion/euskadieus_eskuliburu_moduluak/eu_def/index.shtml
Nomenklator
https://docs.google.com/spreadsheets/d/10suon48UvjY4_Zr2mIvJTFgNbZUUova4kzjwjO__a8I/edit#gid=0