Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Mikel Torres Lorenzo

Erronka globala da: emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa eta eraginkorra bilatzea. Eta erantzukizuna, partekatua: soldata-desberdintasunera daramaten genero-arrakalak desagerraraztea agindu demokratikoa eta agindu ekonomikoa da. Izan ere, garapen-maila txikieneko ekonomietan dira desberdintasunak nabarien.

Pozgarria da ikustea Euskadin emakumeen soldata gizonena halako bi hazi dela azken urteetan. 2018 eta 2022 artean, EAEko emakumeen soldatak % 18,1 egin du gora, eta gizonenak, berriz % 9,7. Izan ere, azken bosturtekoan, Euskadin Estatu osoan baino azkarrago murriztu da soldata-arrakala. Aurrerapen esanguratsua da, ahaleginak batzearen, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren, lan-erreformaren eta, Euskadin, Soldata-arrakalaren aurkako Estrategiaren emaitza. Esan bezala, estrategia horrek desberdintasunari aurre egiteko ahaleginak uztartu zituen. Aurreko legegintzaldiko kanpainetako batek aldarrikatzen duen bezala, “Berdintzeko batzea” da kontua.

Hala ere, ahaleginek jarraipena izan behar dute. Indartu egin behar dira Lan-ikuskaritzaren lana, enpresetako Berdintasun-planen negoziazioak eta soldata-auditoriak. Emakumeek oraindik ere aurre egin behar diete diskriminazio- eta desberdintasun-egoerei. Egoera horiek gizartean eta gizarte-erantzukizunen banaketan duten posizio bidegabetik sortzen dira, eta, genero-estereotipoetan eta genero-roletan oinarrituta, lan-merkatu desorekatua eta diskriminatzailea eraikitzen dute, soldata-arrakala eragiten duena.

Soldata-arrakalari buruzko III. Kongresuak aldaketa hori sustatzea du xede. Elkarrizketarako gune bat sortzea bilatzen dugu, eragile sozial eta ekonomiko guztiek, arduradun politikoekin batera, Soldata-arrakalaren aurkako Estrategia berri batean zehaztuko diren ideiak eta proposamenak egin ahal izateko, politika publiko eraginkorrak bateratuz. Helburua argi dago, ordainsari-berdintasuna gauzagarria ez ezik, premia bat ere bai baita.

Mikel Torres Lorenzo

Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua

Egitaraua: abenduak 10

Egoitza: Europa Biltzar Jauregia (Vitoria-Gasteiz)
Aurkezlea: Eva Domaika

9:00 - 9:30 h.: Hasiera.

  • Maider Etxebarria García. Gasteizko alkatea. 
  • Cristina González Calvar. Lehen diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren saileko foru diputatua.
  • Mikel Torres Lorenzo. Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.

9:30 - 10:30 h.: Esparru-hitzaldia.

  • Yolanda Domínguez. Berdintasunerako aholkularia eta dibulgatzailea.

10:30 - 11:00 h.: Atsedenaldia-kafea.

11:00 - 12:15 h.: 1. elkarrizketa-mahaia: Politika publikoak.

  • Mari Carmen Barrera Chamorro. UGT Espainiako Europako Politiketako idazkaria eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteko Langileen Taldeko lehendakariordea.
  • Begoña Suárez Suárez. Ekintzailetzarako, Enpresako Berdintasunerako eta Emakumeen Negoziazio Kolektiborako zuzendariorde nagusia. 
  • Miren Elgarresta Larrabide. Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.
  • Moderatzailea. Eva Domaika Ansola. Gasteizko SEReko albistegietako burua.

12:15 - 13:30 h.: 2. elkarrizketa-mahaia: Soldata-arrakalari aurre egiteko negoziazio kolektiboa.

  • Marie Béatrice Levaux. Familiaren Enpleguen Europako Federazioko (EFFE) presidentea.
  • Julie L 'Hotel Delhoume. Frantziako Enplegatzaile Pribatuen Federazioko estatutuetako eta elkarrizketa sozialeko presidentea (FEPEM).
  • Mª Ángeles García Pérez. APREGEN elkarteko abokatua. Diskriminazio eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokia.
  • Moderatzailea. Emilia Málaga Pérez. Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.

13:30 - 14:30 h.: Bazkaria.

14:30 - 15:15 h.: 3. elkarrizketa-mahaia: Lan-baldintzak eta Lan Arriskuen Prebentzioa genero-ikuspegiarekin.

  • Javier Rivera Pinto. Estatistika teknikaria Osalanen - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.
  • Raquel Raposo Acevedo. Berdintasun teknikaria Osalanen - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.
  • Moderatzailea. Lourdes Iscar Reina. Zuzendari nagusia Osalanen - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.

15:15 - 16:30 h.: 4. elkarrizketa-mahaia: elkarrizketa soziala Euskadin soldata-arrakalaren aurkako estrategia berri baten aurrean.

  • Virginia Múgica Conde. CONFEBASKeko (Euskal Enpresaren Konfederakuntza) Lan Harremanetako eta Gai Juridikoetako zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Zuzenbideko eta Lan Harremanetako gradu bikoitzean.
  • Estíbaliz Moreno Mendoza. Euskadiko Langile Komisioko Emakumeen idazkaria.
  • Xuria Arza Vélez. UGT-Euskadiko Berdintasun, Gizarte Politika eta Aniztasuneko idazkaria.
  • Moderatzailea. Elena Pérez Barredo. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

16:30 - 17:00 h.: Amaiera.

  • Elena Pérez Barredo. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

Hizlariak eta moderatzaileak:

Yolanda Domínguez Rodríguez

Yolanda Domínguez Rodríguez

Berdintasunerako aholkularia eta dibulgatzailea.

Mari Carmen Barrera Chamorro

Mari Carmen Barrera Chamorro

UGT Espainiako Europako Politiketako idazkaria eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteko Langileen Taldeko lehendakariordea.

Begoña Suárez Suárez

Begoña Suárez Suárez

Ekintzailetzarako, Enpresako Berdintasunerako eta Emakumeen Negoziazio Kolektiborako zuzendariorde nagusia.

Miren Elgarresta Larrabide

Miren Elgarresta Larrabide

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

Eva Domaika Ansola

Eva Domaika Ansola

Moderatzailea. Gasteizko SEReko albistegietako burua.

Marie Béatrice Levaux

Marie Béatrice Levaux

Familiaren Enpleguen Europako Federazioko (EFFE) presidentea.

Julie L’Hotel Delhoume

Julie L’Hotel Delhoume

Frantziako Enplegatzaile Pribatuen Federazioko estatutuetako eta elkarrizketa sozialeko presidentea (FEPEM).

María Ángeles García

María Ángeles García Pérez

APREGEN elkarteko abokatua. Diskriminazio eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokia.

Emilia Málaga Pérez

Emilia Málaga Pérez

Moderatzailea. Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.

Javier Rivera Pinto

Javier Rivera Pinto

Estatistika teknikaria Osalanen - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.

Raquel Raposo Acevedo

Raquel Raposo Acevedo

Berdintasun teknikaria Osalanen - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.

Lourdes Iscar Reina

Lourdes Iscar Reina

Moderatzailea. Zuzendari nagusia Osalanen - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean.

Virginia Múgica Conde

Virginia Múgica Conde

CONFEBASKeko (Euskal Enpresaren Konfederakuntza) Lan Harremanetako eta Gai Juridikoetako zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Zuzenbideko eta Lan Harremanetako gradu bikoitzean.

Estíbaliz Montero Mendoza

Estíbaliz Montero Mendoza

Euskadiko Langile Komisioko Emakumeen idazkaria.

Xuria Arza Vélez

Xuria Arza Vélez

UGT-Euskadiko Berdintasun, Gizarte Politika eta Aniztasuneko idazkaria.

Elena Pérez Barredo

Elena Pérez Barredo

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresuan izena eman dezakezu honako botoi honetan:

Izen-ematea

Egoitza:

Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko III. Kongresua Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo da. Jauregiak azpiegitura eta baliabide ezin hobeak ditu bertaratutakoak, hizlariak, zein gonbidatuak eroso egon daitezen. Francisco de Vitoria auditoriumak, duen zabaltasunari eta antolaketari esker, entzuteko eta mugitzeko erraztasuna ematen du.


Nola iritsi:

Europa Biltzar Jauregira iristeko, Vitoria-Gasteizek garraiobide eta komunikazio ugari ditu.

Oinez: Google Maps

Tranbian: Gasteizko trenak eta ordutegiak Web

Autobusez: autobus txartelak eta ordutegiak aplikazioan, Movelia Web

Autoz: Vitoria-Gasteizko aparkalekuak Web

Irisgarritasun gida

2023ko edizioa

2022ko edizioa