Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Hizlariak

Estíbaliz Montero Mendoza

Estíbaliz Montero Mendoza

2005ean amaitu zuen Deustuko Unibertsitatean Historiako lizentziatura. Trebakuntza akademikoari dagokionez, Historia Garaikideko Ikasketa Aurreratuen Diploma (UPV/EHU), Erakundeen Lidergo, Komunikazio eta Zuzendaritzako Masterra (Juan Carlos Erregea unibertsitatea) eta Irakaskuntzarako Gaitasun Ikastaroa (Deustuko Unibertsitatea) eginak ditu. Gainera, prestakuntza handia jaso du didaktikarekin, ahozko historiarekin, artxibistikarekin eta feminismoarekin lotuta.

Bere lehen “lan-esperientzia” bekadun modura izan zen Deustuko Unibertsitateko liburutegian, eta aldi baterako lan ugari ere egin zituen. 2008an José Unanue Fundazioan hasi zen lanean eta, nagusiki, euskal langile-mugimenduaren historia berreskuratzeko lanak egiten zituen eta, bereziki, Euskadiko langileen komisioei buruzkoak.

2013an, Euskadiko CCOO sindikatuko Zuzendaritza Batzorderako aukeratu zuten, eta Gazteen idazkaritza hartu zuen bere gain. Erakunde horren hamaikagarren Kongresuan, Zuzendaritza Batzordeko kide izateko hautatu zuten berriro, eta Emakumeen eta Gazteen idazkaritzak hartu zituen bere gain. XII. Kongresuan, berriz ere, Euskadiko CCOO sindikatuaren Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu zuten, eta Emakumeen idazkaritzako arduradun izendatu zuten. 

Euskadiko CCOO sindikatuaren ordezkaria da Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan (EGK), Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) eta Lanbideren Administrazio Kontseiluan, besteak beste.