Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Hizlariak

Eva Domaika Ansola

Eva Domaika Ansola

SER Vitoria irratiko albistegietako burua. 1969an jaio zen Gasteizen, eta Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen UPV/EHUn. Kazetari ibilbideari 1989an ekin zion, GAUR EXPRESS egunkarian. Aurrerago, Gasteizko berriemailea izan zen DIARIO YA egunkarirako, eta aldi berean DEIA egunkariarekin kolaborazioak egin zituen. 1991n, irratira igaro zen, eta komunikabide horretan lan egiten jarraitzen du gaur egun ere. Hainbat irratitan aritu da lanean (Radio Vitoria, Radio Euskadi, Cadena COPE eta Radio Correo), eta azken urteotan, Cadena SER irratian jardun da. 2009an, EAEko Cadena SER irratiko edukien zuzendaritza hartu zuen bere gain. 2023an, SER Vitoria katera itzuli zen, albistegietako buru izateko. Ondas sarien azken edizioan, 2024ko azaroan, hurbiltasuneko irrati programa onenari ex aequo Ondas saria jaso zuen, ‘La ventana de la memoria’ saioagatik.