Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Hizlariak

Miren Elgarresta Larrabide

Miren Elgarresta Larrabide

Albaitaritzan lizentziaduna da, Euskal Ikasketetan diplomaduna, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egina du. Badaki euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz. Bere ibilbidean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren foru-zuzendari (2015-2022) eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko koordinatzaile tekniko (2009-2015) postuetan aritu da, besteak beste. Artzain Eskolan irakasle ere izan zen 1997tik 2004ra bitarte.

Erakundeei dagokienez, hainbat eginkizun bete ditu berdintasunarekin eta kirolarekin lotutako erakunde eta batzordeetan, epaimahaikide izan da Berdintasunerako Emakunde Sarian, ordezko kide Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordean, eta Kirolgi Fundazioaren Patronatuko kide ere izan da. 2019az geroztik, Antzuolako Udaleko zinegotzia da.