Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Hizlariak

Yolanda Domínguez Rodríguez

Yolanda Domínguez Rodríguez

Yolanda Domínguez  komunikazio parekidean aditua da. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta Arte Ederrak ikasi zituen, biak ere Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Arte eta Teknologia Berrien Masterra egin zuen Europako Unibertsitatean, baita Argazkilaritzako Masterra ere Madrilgo EFTI eskolan. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Justizia Sozialerako Hezkuntzako UNESCO Katedrako kidea da. Hainbat erakunderen sariak jaso ditu, hala nola Unión de Periodistas Valencianos; Mujeres Constitucionales; Blanco, Negro y Magenta sariak; eta Fundación Isonomia. Komunikabideetan kolaborazioak egiten ditu aldizka, hala nola Radio 3 eta Artículo 14. Speaker edo hizlari izan da, askotan, mundu osoko unibertsitateetan eta berdintasunari buruzko kongresuetanTED “Revelando estereotipos que no nos representan” (Irudikatzen ez gaituzten estereotipoak ikusarazten) hitzaldia eman zuen, eta berdintasun-programetan erabiltzen da orain. Gaur egun, kontsultore, trebatzaile eta aholkulari lanetan aritzen da komunikazio-enpresetan, hala nola Radio Televisión Española eta Disney España, eta liburuak ere idatzi ditu: “Maldito Estereotipo” eta “Las Mujeres Facturan”, Penguin Random House argitaletxearekin.