Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Hizlariak

Julie L’Hotel Delhoume

Julie L’Hotel Delhoume

Julie L'Hotel Delhoume FEPEMeko (Frantziako Enplegatzaile Partikularren Federazioa) negoziazio eta elkarrizketa sozialeko estatutupeko presidentea da 2024ko uztailetik eta erakundeko bozeramaile ere bada.  2021eko ekainetik, FEPEMeko Lurralde Ordezkaritzaren buru da Île-de-France eskualdean. Abokatua da, lan-zuzenbidean espezializatua 2005. urteaz geroztik. Frantzia osoko laneko eta apelazioko auzitegietan lan egin du, eta hainbat organo profesionaletako kide izan da, horien artean Senako Gainak departamenduko Abokatuen Elkargoko Kontseilukoa eta Versaillesko Apelazioko Auzitegiko Eskualdeko Diziplina Kontseilukoa.

Frantzian enplegatzaile partikularrak ordezkatzen dituen FEPEM erakunde sozioprofesionalak 3,3 milioi enplegatzaile biltzen ditu; horiek, era berean, etxeko 1,2 milioi langile baino gehiago kontratatzen dituzte, etxeko enpleguaren sektorea egituratzen lagunduz. Federazio horrek lan kualifikatua eta solidarioa sustatzen du, oinarrizko premiei irtenbideak eskainiz, hala nola haurren zaintzari, etxeko mantentze-lanari eta adinekoei edo desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateari. Hori horrela, funtsezko zutabea da Frantziako familia askoren eguneroko bizitzan.