Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua
Hizlariak
Begoña Suárez Suárez
1991. urteaz geroztik karrerako funtzionarioa da, Kimikan lizentziatu zen Oviedoko Unibertsitatean eta laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikaria da. Gainera, Administrazio Publikorako Zuzendaritza Garapenerako Programa egin du HAINen. 2015. urtetik, Ekintzailetzarako, Enpresako Berdintasunerako eta Emakumeen Negoziazio Kolektiborako zuzendariorde nagusia da Emakumearen Institutuan, eta berdintasunarekin eta emakumeen ekintzailetza sustatzearekin lotutako funtzioak zuzentzen ditu bertan.
2009an ekin zion ibilbideari Berdintasun Ministerioan eta orduz geroztik emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean oinarritu du bere egitekoa, batez ere lanaren eta ekintzailetzaren esparruan. Berdintasunarekin lotuta proiektuak kudeatu ditu Europa mailan eta nazioartean lan egin du. 2012. eta 2018. urteen artean Emakumeen Ekintzailetzarako eta Sustapen Profesionalerako zuzendariorde nagusia izan zen. Genero Berdintasunaren Europako Institutuko adituen foroko kide ere izan da eta hitzaldiak eman ditu estatu- eta nazioarte-mailan. Horren guztiaren aurretik bigarren hezkuntzako irakasle izan zen eta Internacional de la Educación federazioko Berdintasun Batzordeko buru.