Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua

Hizlariak

Emilia Málaga Pérez

Emilia Málaga Pérez

Portugaleten (Bizkaia) jaio zen 1971ko uztailaren 31n, Zuzenbidean lizentziaduna da eta lan ibilbide zabala du lan eta gizarte arloan. Gaur-gaurkoz, Lan Harremanen Euskal Kontseiluaren presidente kargua betetzen du 2023az geroztik. Aurrez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente izan zen 2019 eta 2023 artean, bai eta erakunde bereko idazkari nagusi ere 2015etik 2019ra.

1997 eta 2015 artean, berriz, hainbat zeregin gauzatu zituen UGT-Euskadi erakundean, Gizarte Zerbitzuen Saileko teknikaria eta UGT-Eko Batzorde Exekutiboaren Berdintasun eta Nazioarteko idazkaria izan baitzen. Halaber, zenbait batzordetan parte hartu zuen, hala nola Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluan eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Horrez gainera, Europako Sindikatuen Konfederazioko Eskualde arteko Sindikatuen Kontseiluen Batzorde Exekutiboko kide izan zen, eta konfederazio bereko “Migrazioak eta Gizarteratzea” taldeko aditua.