Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko III. Kongresua
Hizlariak
Elena Pérez Barredo
2021etik, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea da. Prestakuntza akademikoari dagokionez, Generoari eta Berdintasun Politikei buruzko masterra, Zuzenbideko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaturak eta Finantzetako ikasketak ditu. Bere ibilbide profesionalean hainbat kargu bete ditu: hala nola, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria eta Justizia Administrazioko funtzionarioa. Erandioko Udaleko zinegotzia ere izan zen, eta CCOOn lan egin du, Justizia sektoreko arduradun gisa.