Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskadi.eus berria: Helburu orokorrak

Helburu zehatzak eta gauzagarriak finkatu behar dira webgune batek ematen duen zerbitzua hobetzeko eta birrantolatzeko. Bestela, birrantolaketa horrek itxura eta diseinu grafikoaren aldaketa hutsean geratzeko arriskua dauka. Hona hemen, bada, Euskadi.eus berriaren helburu orokorrak eta irizpide nagusiak:

Euskadi.eus-en berebiziko garrantzia emango zaie eduki eta zerbitzu bisitatuenei. Horrela, hasierako-orrian lehenengo postuan agertuko diren edukiak bisita gehien jaso dituztenak izango dira ("Bilatuena" eta "Zerbitzu erabilienak gaika", hain zuzen ere). Sailek eta erakundeek aukera izango dute euren webgunetan garrantzitsutzat duten informazioaren (eskaintzaren) eta herritarrek gehien bisitatzen dutenaren (eskariaren) arteko oreka lortzeko, baina Euskadi.eus-eko hasiera orriak gehien bisitatutako zerbitzuei emango die lehentasuna (Ikusi eta herritarrek, zer aurkitu nahi dute Euskadi.eus-en? artikulua). Eskatutako informazio eta zerbitzuak identifikatzeko hainbat iturri erabiliko dira: Web analitika, Zuzenean zerbitzuko estatistikak, sailen datuak...

 

Sailen eta erakundeen egitura islatuko da informazioa multzokatzeko, baina hortaz aparte gaikako direktoria eskainiko da. Horrela, herritarrak modu errazago batean aurkitu ahal izango ditu bilatzen dituen zerbitzuak, horretarako ez baitu Jaurlaritzaren barne-egitura ezagutu behar izango (esate baterako, nola jakingo du herritar batek EGAren inguruko informazioa Hezkuntza Sailean dagoela?)

Webgune baten arrakasta webgune horren edukien kalitatea bermatzean datza. Nabigazioa, itxura eta beste elementuak garrantzi handikoak dira, baina horrek ez du ezertarako balio eskaintzen diren edukiak (hau da, bisitariari emandako produktua) kalitatezkoa ez badira. Horretarako, Euskadi.eus-eko edukiak horrela hobetu nahi ditugu:

  • Eduki eta zerbitzu estrategikoak eta bistatuenak identifikatzea, informazio gaurkotua eta osoa emango duten "landing page"-ak sortuz
  • Eduki guztiak dagozkien eduki-motetan eta katalogazio-ardatzetan kokatzea.
  • Herritarrentzako ulerterraza den hizkera eta terminoak erabiltzea, administrazio-hizkeratik aldenduz (ahal den neurrian eta egoeretan) eta interneteko ingurunerako pentsatuta dagoen hizkera eta diskurtsoa sortuz (ikusi
  • Edukien esanahi semantikoa hobetzea, eta HTML markatua hobetzea

Hamar urte baino gehiago pasa dira aurreko interfazea diseinatu zenetik. Hamar urte hauetan hainbat aldaketa bizi ditugu internet: gailu eta teknologia berriak, edukiak kontsumitzeko egoera berriak, eta abar. Horregatik, Euskadi.eus-eko diseinua berritzeko beharrean ginen, ez bakarrik itxura grafiko "modernoagoa" edo "politagoa" lortzeko, baizik eta emandako zerbitzua eta nabigazio-esperientzai hobetzeko 5 irizpidek gidatuta:

  • Erabilerraza: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea emanez, WCAG 2.0 erabilerraztasun-estandarrera egokituz.
  • Usagarria: Webgunea intuitibo eta erabiltzeko erraza garatuz.
  • Sinplea: Elementu eta egitura zailak (nabigazio-menu sakonak, elementu gehiegi erakustea pantailan, edota hizkera administratiboa gehiegi erabiltzea) ekidituz.
  • Moldakorra: Gailu, bereizmen eta egoera desberdinetara moldatuko den diseinua.
  • Homogeneoa: Urteak aurrera joan ahala, sortutako Eusko Jaurlaritzaren webgune eta zerbitzu askok diseinu eta egitura desberdinak erabili dituzte. Joera hori errotik aldatu nahi dugu eta Jaurlaritzaren edukiak eta zerbitzuak era homegeneo batean eskaini nahi ditugu irudi eta egitura amankomunak erabiliz. Horrek Jaurlaritzaren irudi korporatiboa indartuko du eta herritarren erabilera erraztuko du, webgune bakoitzeko egiturak eta elementuak berdinak izango baitira. Homogeneotasun hori mailaz mailakoa izango da (ez da berdina Sail baten hasiera-orria edo behar espezifikoak dituen zerbitzu edo kanpaina bat).

Herritarrek hainbat gailu ta egoeratan bilatuko dituzte informazioa eta zerbitzuak: ordenagailuak, sakelako telefonoak, tabletak, telebistak... Euskadi.eus berriaren diseinuak eta maketazioak prest egon behar dute bereizmen eta euskarri desberdinetan erabilia izateko. Horretarako, maketazio moldakorra lortzeko teknikak erabiliko ditugu: unitate erlatiboak, gailu edota software jakin batetiko dependentziarik ez izatea eta gailu desberninen ezaugarriak eta nabigatzeko joerak aztertzea.

Informazio instituzionalaren kudeaketa Web Zerbitzuan zentralizatzea, Sailaren eta Web Zerbitzuaren arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, lan-arlo bakoitzeko Saileko arduradunen rola eta funtzioak identifikatzea, talde-lana sustatzeko tresnak erabiltzea eta Zerbitzu Mailako Akordiak garatzea.

Eduki eta zerbitzuen antolaketa moldakorra eta malgua garatuz, "lan-arloetan" antolatuko dena eta informazioaren multzokatze sistema automatikoak eta homogeneoak (bilatzailea, katalogazioa...) erabiliko dituena. Horrela, webguneen egitura ez da hain baldintzatuta egongo Jaurlaritzaren barne-antolaketaren aldetik, eta errazagoa izango da herritarrei eskaintzen zaion informazioa moldatzea Jaurlaritzaren barne-antolaketa aldatzen denean.