Argitalpen-data: 2013/02/22
Egile-eskubideak: Copyright, Copyleft eta Creative Commons
Garrantzitsua da ez erabiltzea gureak ez diren eduki eta irudiak baina Interneten, dirurik ordaintzen ez badugu, dirudienez den-dena erabil, jaitsi edo alda daiteke. Gainera, egile-eskubideek guk egiten duguna (logotipo bat egitea, eduki bat idaztea edota argazki bat argitaratzea…) babesteko balio dutela argi ez izateak ez du asko laguntzen.
Baina hiru lizentziak autore-eskubideen babesean daude errotuta eta ikus dezagun zertan datzan bakoitza.
Copyright
Lizentzia hau, oso ezaguna da, obra egileak berak erabil dezake eta berarekin nahi duena egin dezakeen pertsona bakarra da.
Norbaiten edukia erabiltzekotan, lehenik egileari ordaindu behar dio eta gero baimena eskatu behar dio.
Eta obraren ondoan inolako legezko-abisua edo © ikurra agertzen ez bada, obra copyright lizentziaren menpe dagoela adierazten du.
Eta kontuan hartu behar dugu, Espainako araudiaren arabera, obraren egilearen heriotzatik 70 urte pasa eta gero, jabetza intelektualaren arabera, 1/1996ko Errege Legegintza- Dekretuaren 26ko artikuluan, obra jabari publiko bihurtzen dela eta edonork erabil dezakeela.
Copyleft
Lizentzia honek, c hizkia alderantzizkatua zirkulu baten barruan irudikatzen du, eta copyright lizentziaren aurkakotzat jotzen da .
“Lizentzia honek bermatzen du kopia bat jasotzen duenak usa, alda eta banan dezakeela lan hori eta bere bertsioak baita ere. Eta egilearen nahiaren arabera batzutan komertzial erabilera egin daiteke eta bestetan ez dira onartzen”, horrela agertzen da Copyleft fundazio estatutuetan.
Hitz laburrez, obra baten banaketa zihurtatzen du baina egileak erabilearen eskubideak mugatzen ditu.
Erabilearen arabera, badaude Copyleft lizentzia mota asko, General Public License (GPL), lizentziak garrantzitsuenak dira eta softwaregintzan erabilia batez ere, eta Creative Commons lizentziak dira besteak, lan eta ekoizpen kulturalekin erlazionatuak.
Creative Commons
Bi c hizkiak zirkulu baten barruan irudikatzen ditu eta Copyleft lizentziaren “alaba” dela esan dezakegu.
Lizentzia hauek dohanik dira eta ez dute erregistratu behar baina den-denek derrigorrez obraren egilea aipatu behar dute (aitorpena ) eta lizentzia abisua jarri behar dute.
Obra bat kopiatu, banatu eta jende aurrean jakinarazi ahal dugu eta helburu komertzialik gabe (dirurik irabazi gabe). Horretarako lizentzia honek 4 ikur erabiltzen ditu (Iturria: Creative Commons Espainia):
Aitorpena (Attribution): Egileak ez garenok obra hedatu, kopiatu eta erakutsi ahal dezakegu eta edukien iturriak aipatzeraderrigortzen du. Labardura: BY
Ez Komertzialik ( Non Commercial): Jatorrizko eta eratorrizko lanak hedatu, kopiatu eta erakutsi ahal ditzakegu eta edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzera derrigortzen du. Laburdura : NC
Lan eratorririk gabe ( No Derivate Works): edukiak elkarbanatu, Kopiatu eta erakutsi ahal ditzakegu baina inongo aldaketarik egin gabe. Laburdura: ND
Partekartu berdin (Share Alike): lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du . Laburdura: SA
Horrela, lau atributu hauek konbinatuz 6 Creative Commons lizentzia desberdinak erabil ditzakegu eta Wikipedian aurkitutako irudi honek azaltzen ditu lizentzia mota ezberdinak euren murriztapen mailen arabera antolatuta.
Honi guztiari buruz gehiago jakiteko Bartzelonako Unibertsitateko gaztelaniazko Ignasi Labastida i Juanen aurkezpena eta euskarazko softwareaskea.jakintza.net webgunea irakur ditzakezue, hauek izan baitira post hau egiteko jatorrizko informazio-iturriak.