Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

TinyMCE editorearen eskuliburua

Sarrera

TinyMCE HTML sortzeko kode irekiko WYSIWYG editore grafikoa da. Javascript-en oinarrituta dago eta LGPL litzentziapean banatzen da. Atari Kudeatzaileak zein Eduki Kudeatzaileak erabiltzen duen editorea da, eta Eusko Jaurlaritzaren beharretara egokituta dago. Bere helburua da HTML kodea sortzea inolako ezagutza teknikorik izan gabe interfaze grafiko bat erabiliz eta, halaber, sortutako kode hori zuzenean aldatzeko aukera ematea.

TinyMCE editorearen interfasea

Lehen erabiltzen zen editorea ez bezala, TinyMCE-n ezin da testuaren formatoa zuzenean aldatu (letra lodia, kolorea, tamaina, etab.). Horren zergatia hauxe da: web estandarrek zein erabilerraztasun betekizunek eskatzen dute edukia eta formatoa banatuta egotea. Hori dela eta, gure edukien formatoa aldatu ahal izateko, ikusi edukien estiloak aldatzeko urratsak.