Osasun Saila

Kerik gabeko gazteak

Kerik gabeko gazteak

Kerik Gabeko Gazteak (KGG) "Tabako kerik gabeko Euskadi" programaren barruko ekimena da, ikasleak informatzeko eta sentsibilizatzeko tabako-produktuen kontsumoak eta nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoak (zigarro elektronikoak edo bapeagailuak) osasunerako dakartzaten arriskuei buruz.

Programa hau LHko 6.,  DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago eta ikasgeletan irakasleen laguntzarekin garatu behar da. 

Esku-hartzeko proposamena bi saio desberdin egitea da gela bakoitzeko. Edozein kasutan, ikastetxeek autonomia dute gomendio horiei buruz erabakitzeko edo beste modu batean lantzeko.

Erretzea prebenitzeko, funtsezkoa da familiaren inplikazioa. Hori dela eta, ekimen honi buruzko informazioa azaltzea ezinbestekoa da. Hurrengo esteketan, familiaren inguruko informazioa dago eskuragarri.

Material hauek garatu dira:

 

LHko 6. maila

DBHko 1. eta 2. maila

Erretzen hasi baino lehen gogoeta egiteko galderak

X

X

Tabakoa eta bere osagaiak

X

X

Eta, zuk zer egingo zenuke?

X

X

Tabakoa eta kutsadura

X

 

Tabakoa eta generoa

 

X

Beharbada zu zara helburua

 

X

Zerk kutsatzen du gehien?

 

X

Kontsumo berriak

 

X

Kanabisa eta mitoak

 

X

Kerik Gabeko Gazteak programan izena emateko honako formulario hau bete beharko da, 2024ko abenduaren 20ra arte:

Izena emateko formularioa (2024-2025)

Programa amaitzeko argazki lehiaketan parte hartzea proposatzen da. 2024-2025eko ikasturte honetako leloa "Bapeatu eta erre gabe denok irabazle” da. Jarraian dagoen dokumentuan lehiaketaren oinarriak ikus daitezke .

Lehiaketaren oinarriak 2024-2025

  • Euskadiko ikastetxeetako LHko 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasgela guztiek.
  • Tabako-produktuak eta nikotina aska dezaketen gailuak (zigarro elektronikoak edo bapeagailuak) kontsumitzen hasteko adina atzeratzea edo kontsumoa prebenitzea, Euskadiko ikasleen artean.
  • Nerabeen artean jokaera osasungarriak sustatzea.
  • Irakasleei tabako-produktuen eta bapeagailuen kontsumoaren prebentzioa lantzeko materialak ematea.
  • Tabako-produktuak eta bapeagailuak ez kontsumitzeak dituen abantailez hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzea.
  • Kerik gabeko eskola-eremua bermatzea.
  • Tabako-produktu eta bapeagailurik gabeko bizitzaren inguruko sorkuntza-jarduerak sustatzea.

LH6

DBH

Bideoak

  • Gela bakoitzak gehienez 5 argazki edo argazki-konposizio aurkeztu beharko ditu.
  • Lanak 2025eko apirilaren 11 baino lehen bidali beharko dira, egun hori barne, helbide honetara: kerik-gabeko-gazteak@euskadi.eus

  • Posta elektronikoan, mezuaren gaian, ikastetxearen izena eta lurralde historikoa adierazi behar dira.

  • Argazki-artxibo bakoitzak ikastaro eta ikasgelako izenak eduki behar ditu.

Kerik Gabeko Gazteak aldaketak jaso ditzakeen programa da; horregatik, programa hobetzeko, zure iritzia ezagutzea gustatuko litzaiguke. Eskertuko genizuke jarraian agertzen den galdesorta labur hau betetzea eta bidaltzea:

  • Ekimenean parte hartzen duten ikasle guztiek opari bana jasoko dute, Kerik Gabeko Gazteak programaren logoarekin.

  • Horrez gain, ikasgela irabazleen saria taldeko jarduera ludiko bat izango da.

  • Sari bat emango da heziketa-ziklo bakoitzeko eta lurralde historiko bakoitzeko.

  • Sariak 2025eko maiatzaren 30ean banatuko dira, Kerik gabeko astearekin bat egiteko.

2023-2024 ikasturtean:

2022-2023 ikasturtean:

2021-2022 ikasturtean:

2020-2021 ikasturtean:

2019-2020 ikasturtean: COVID-19 dela eta, bertan behera geratu da

2018-2019 ikasturtean:

2017-2018 ikasturtean:

2016-2017 ikasturtean:

2015-2016 ikasturtean:

2014-2015 ikasturtean:

Azken aldaketako data: