Adikzioen arloa ezagutu
Adikzioek –drogaren batekiko mendekotasuna izatea edo gehiegi hartzea bereizgarri duten jokabideak– pertsonen osasun fisikoa eta mentala kaltetzen dute. Atal honetan, bai herritarrei bai osasunaren sustapenean, adikzioen prebentzioan, arretan eta gizarteratzean lan egiten dutenei zuzendutako informazio erabilgarria aurkituko duzu. Laguntza non eskatu, drogei eta gehiegikeriei buruzko informazioa, baliabideak, araudia, plangintza, GABIA behatokia, argitalpenak eta arlo horretako webgune nagusiak.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
- GABIA - Adikzioen Behatokia
Drogamendekotasunei eta adikzioei buruzko ezagutza-zentro bat da, fenomeno horri osorik heldu ahal izateko informazioa eta politikak lantzeko.
- Mendekotasun eta drogei buruz
Eremu honetan adikzioei (substantzia- eta portaera-adikzioak), droga-motei eta osasunean eragiten dituzten ondorioei buruzko informazioa duzu.
- Laguntza bilatzen ari zara?
Hemen aurkituko dituzu 24 orduko arretarako telefono-zenbakia (osasun-aholkua) eta adikzioen arloko tratamendu eta orientaziorako baliabideak.
- Programak, proiektuak eta bestelako ekimenak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak osasun-sustapeneko eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko esku hartzeak egiten ditu, adikzioei osorik heltzeko.
- Kartelen eta sentsibilizazioaren lekua
Atal honetan Osasun Sailak alkohol-salmenta eta -horniketari eta erretzeko debekuari buruz egindako sentsibilizazio-kanpainen materiala eta kartelak dituzu.