2024 Enpleguaren VII. Kongresua
Duela aste gutxi hasi da Eusko Jaurlaritzaren XIII. legegintzaldia, eta datozen lau urteetarako gobernu-programarekin hasi da. Programa horretan konpromisoa hartu da kalitatezko enpleguarekin, bere neurrien artean sartuta "enplegua sustatzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea".
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailetik proposatzen dugu eztabaida- eta hausnarketa-partekatuaren barruan kokatzea konpromiso politiko hori, eta aurtengo Enpleguari buruzko Biltzarrean izango dugu hausnarketa hori egiteko aukera eragile sozialekin, profesionalekin, politikoekin eta jakintzakoekin, politika publikoen ekimenetan aurrera egin ahal izateko, abian diren eraldaketek lagun dezaten enplegu hobeak sortzen guztiontzat. Trantsizio teknologiko, klimatiko eta demografikoetatik etorritako eraldaketak, edo gero eta handiagoa den lan-polarizazioak eta kapitalaren eta lanaren arteko botere birkonfigurazioak eragindakoak, automatizazioak eta Adimen Artifizialak (AA) bultzatuak.
Enpleguaren Euskal Estrategia 2030, Enpleguari buruzko 15/2023 Legea eta Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria (2023) aurreko legegintzaldian landutako tresnak dira, eta guztietan jasoa dago, era batean edo bestean, herritar guztientzat "enplegu onak" sor daitezen bultzatzeko konpromisoa, haien hezkuntza-maila eta gaitasunak edozein direla ere. Gizarte osoari eragiten dio konpromiso horrek: arduradun politikoei, toki- eta foru-erakundeei, enpresei, gizarte-eragileei, hirugarren sektoreko erakundeei, prestakuntza-zentroei eta unibertsitateei, Enpleguaren aldeko Itun Soziala sinatzean islatu zen bezala, Euskadi osoko 100 eragilek baino gehiagok sinatu baitzuten.
Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) honela definitzen du lan duina: produktiboa den eta bidezko diru-sarrerak, lantokiko segurtasuna eta familientzako gizarte-babesa, garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko aukera hobeak, gizabanakoek beren iritziak adierazteko, beren bizitzei eragiten dieten erabakietan antolatzeko eta parte hartzeko askatasuna, eta guztientzako, emakumeentzako eta gizonentzako aukera- eta tratu-berdintasuna dakartzana. Kontzeptu horrek inspiratzen du Enpleguari buruzko 15/2023 Legearen 2. artikuluak eskaintzen duen lan duinaren definizioa, eta bere potentzial guztia zabalduko du legegintzaldi honetan.
Datorren urriaren 24an Gasteizen egingo dugun Enpleguari buruzko VII. Biltzar honetan, enplegu onen, enpresa onen eta bizi-kalitatean duten eraginaren esanahian sakonduko dugu, kalitatezko enpleguak sortzeko beharrezko eraldaketak bultzatuko dituzten politika publikoak diseinatzeko aukera emango diguten ikaskuntzak atera ahal izateko. Ekonomia-, berrikuntza- eta prestakuntza-ehuna babesteko politika publikoak. Etorkizun egokia eraiki behar da, pertsona guztiek aukera izan dezaten osasun- eta segurtasun-baldintza onetan garatuko den enplegua lortzeko, langileen bizi-proiektuak erabat garatzea ahalbidetuko duena, azken batean, enplegu duina, kalitatezkoa eta inklusiboa, pertsona guztien premiei, enpresen beharrei eta aurrean ditugun erronka handiei erantzungo diena.
Lan zoragarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet, guztion artean Euskadi lehiakorra eta kohesionatua eraikitzeko.
Mikel Torres Lorenzo
Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua
Enpleguari buruzko VII. Biltzar honek hausnarketarako eta ezagutzarako gunea izan nahi du, ebidentzian oinarritutako enplegu-politika publikoak diseinatzeko aukera emango duena, eta gizarte global gisa ditugun erronka handiei erantzuteko balioko duena.
Biltzarrak jardunaldi bat iraungo du, goizez eta arratsaldez, eta hiru multzotan banatua egongo da. Multzo bakoitzak ponentzia bat eta eztabaida-mahai bat izango ditu.
Lehenengo multzoa esparru-ponentziarekin hasiko da, ELGEren eskutik. Bertan, erakunde horrek Job quality kontzeptuari buruz egindako azterlana ezagutuko dugu, bai eta proposatzen dituen hiru dimentsioak ere: diru-sarrerak, enplegua galtzeko arriskuekin eta horrek langileentzako duen kostu ekonomikoarekin lotutako segurtasun ekonomikoaren alderdiak, eta lan-ingurunearen kalitatea, termino ez ekonomikoetan (lanaren izaera eta edukia, lan-denboraren antolaketa, lantokiko harremanak...).
Bigarren multzoak teknologiak enpleguaren kalitatean duen eragina, aukerak, mehatxuak edo teknologiak azkar aurrera egiteak dakartzan ziurgabetasunak izango ditu ardatz, eta arreta berezia emango zaio Adimen Artifizialaren eraginari.
Eta hirugarren eta azken multzoan aztertuko da zer esan nahi duen langile asko hartzen dituzten sektore ekonomikoetan enplegu onen kontzeptua aplikatzeak.
Jardunaldiari amaiera emateko, azken proposamen-ponentzia eta amaierako ekitaldia egingo ditugu.
Urtero bezala, enpleguaren eta ekonomiaren arloan ospe handia duten adituak izango ditugu gurekin, esparru akademiko eta profesionaletik datozenak.
ESPARRU-HITZALDIA
Nola prestatu etorkizun ezezagunerako
2023 Gaitasunen Europako urtearen esparruan, eta gaur egungo eta etorkizuneko erronkei erantzun eraginkorrak emateko, hainbat gairen inguruan gogoeta egin nahi dugu: kualifikazioak, birziklatzeak eta birkualifikazioak, etengabeko eraldaketa produktibo eta soziala jasaten ari den gizartean, bermatzen al dute enplegu duina? Bestelako zer ekintza edo zer ekintza osagarri dira beharrezkoak enplegura heltzeko eta hura mantentzeko?
Ezagutza eta gaitasuna ezinbesteko baldintzak dira enplegua lortzeko, baina posible al da, edo, are gehiago, galdagarria al da prestakuntzako eskaintza zorrozki egokitzea enpresen profil profesionalen eskarira?
Kontuan hartuta enpresei sakonki eragiten dietela merkatuen bilakaerak, berrikuntzek eta lehia-dinamika ekonomikoak eskatzen duen produktu eta zerbitzuaren ezinbesteko ezberdintzeak, nola erantzun beharko liekete prestakuntzako politika publikoek eta prestakuntza profesionaleko eta enplegurako sistemak gero eta azkarragoa den titulazio profesionalen zaharkitzeari, trantsizio teknologiko eta digital eta trantsizio energetiko eta klimatiko betean gauden honetan are azkarragoa denari, eraldaketa demografikoari eta langileen erreleboan eta adinen kudeaketan duen eraginari?
Ikuspegi etiko eta moraletik, lan-orientazioa eta, hortaz, prestakuntza-eskaintza soilik enplegua sortzen duen lan-eskariaren arabera antolatu beharra dago? Zer gertatzen da bokazioaren hautu librearekin eta interes pertsonalekin enplegu-aukeretara egokitzen ez direnean?
HITZALDIA
Lanbide Heziketako Legea eta Enplegu Legea: ezarpena eta osagarritasuna
Hitzaldi honetan Lanbide Heziketako sistemaren (hezkuntza) eta laneko prestakuntzakoaren (enplegua) antolakuntza eta osagarritasuna ezagutzeko aukera izango dugu, arau-esparru berrian, lanbide-heziketaren eta enpleguaren alorretako erregelamendu-garapenaren eta legedi berrien ezarpenaren egoera, eta lanbide-heziketako legediak enplegurako prestakuntzaren eskaintzan (gaur egun laneko prestakuntza deritzo, Enplegu Lege berrian) duen eragina eta harekiko interakzioak.
ELKARRIZKETA-MAHAIA
Gaitasun profesionalak eta enplegu duina
Aurreko hitzaldiko hausnarketetatik abiatuta, asmoa da, batetik, Prestakuntza Profesionaleko eta Enpleguko Euskal Sistemaren ikuspegitik eztabaida sustatzea legedi berriak izango duen eraginaren inguruan; bestetik, Europako esparruko kualifikazioen eta gaitasun profesionalen elkarrekikotasuna aztertuko da, bereziki lan-eskariari etengabe egokitu dakiokeen prestakuntzari dagokionez.
Halaber, prestakuntza-prozesuek laneratzean eta enplegua mantentzean edo hobetzean duten erabilgarritasuna edo eraginkortasuna jorratuko da, kualifikazio txiki, ertain eta handiko langabeentzako, enplegatuentzako eta unibertsitate-eremuan daudenentzako prestakuntza-programa arrakastatsuen ebidentziak ekarrita.
HITZALDIA
Lan-merkatuko politiken eta inbertsio sozialeko politiken arteko osagarritasuna, talde zaurgarriak gaitzekoa
Jarraibide transferigarriak eta zabalgarriak aztertzen eta proposatzen dituzten ikerketen aurkezpena, lehentasunez artatu beharreko pertsonekin (esklusioan edo esklusio-arriskuan, desgaitasuna, gazteak, 50etik gorakoak, kualifikazio baxukoak, emakumezkoak, iraupen luzeko langabezia eta abar) jarduteko estrategietako, metodologietako eta programetako jardunbide egokietako esperientzia berritzaileetatik abiatuta.
ELKARRIZKETA-MAHAIA
Lehentasunez artatu beharreko pertsonei zuzendutako programa berritzaileak eta arrakasta-ebidentziak
Lehentasunezko populazioko askotariko taldeetako esku-hartzeko esperientzia arrakastatsu zehatzak aurkeztea.
HITZALDIA
Enplegu Zerbitzu Publikoetako berrikuntza, eskariaren (pertsonak) eta eskaintzaren (enpresentzako zerbitzuak) ikuspegietatik
Ikuspegi bikoitz batetik, hitzaldi honek, alde batetik, «enpresa bezero» ikuspegia sakontzea, zerbitzuak enplegu-zerbitzu publikoetatik enpresen behar askotarikoetara bideratzea ikusgai egitea eta indartzea, ikusmolde klasikotik harago, harreman-paradigma berri baterantz oztopoak gainditzen saiatuz. Bestetik, arreta-eredu berriak sakontzea Enplegu Zerbitzu Publikoetako eskatzaileentzat, aldi berean enplegurako edo enplegua hobetzeko bidean erantzunkideak izango diren eskubideen subjektutzat eta herritartzat hartuko dituztenak.
ELKARRIZKETA-MAHAIA
Jardunbide egokiak eta berrikuntza enplegu-zerbitzu publikoen zorroan
Helburua da enplegu-zerbitzu publikoek enplegu-zerbitzuen zorroa erabiltzean darabiltzaten jardunbide egokiak erakustea. Ezarritako prestakuntza gorabehera, zerbitzu hortaz berariaz hitz egingo da kongresuaren lehen egunean.
HITZALDIA
Berrikuntza teknologikoa eta digitala enplegu-politikak kudeatzean eta ezartzean
Hitzaldi honetan, adimen artifizialak, algoritmo etikoak, prozesuen eta zerbitzuen digitalizazioak eta automatizazioak eta pertsonalizazioak enplegu-politika aktiboetan duten zeregina aztertuko dugu. Gai etikoak eta eskubideei lotuak zerbitzuetan aurrerakuntza teknologikoak eta enplegu politikak ezartzean jorratuko dira.
ELKARRIZKETA-MAHAIA
Emaitzak optimizatzeko eta elkarlanerako sareak integratzeko enplegu-sistemaren tresna komunak
Enplegu-zerbitzuetako zorroaren garapen optimizaturako tresna eta gailuak sortzeko eta erabiltzeko esperientzia berritzaileak.
ELKARRIZKETA-MAHAIA
Enpleguaren VI. Kongresuaren ondorioak
Elkarrizketa-mahaietan hizlariek eta parte-hartzaileek egindako ekarpenen eta enplegu-politiketako aurrerakuntzen eta erronken balioespena, eragile sozialek eta instituzionalek egina.
24/10/2024: "Enplegu onak, enpresa onak, bizi-kalitatea"
Aurkezlea: Eva Domaika
8:30 - 9:00: Bertaratutakoen harrera eta akreditazioa
9:00 - 9:30: Ekitaldi instituzionala.
- Mikel Torres Lorenzo, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.
- Maider Etxebarria García, Gasteizko alkatea.
-
Ramiro González Vicente, Arabako Foru Aldundia Diputatu Nagusia.
9:30 - 11:30: Kalitatezko enplegua osatzen duten dimentsioak.
9:30 - 10:30: Esparru ponentzia.
- Sandrine Cazes, OECDko ekonomista seniorra, Enplegu, Lan eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzan.
10:30 - 11:30: Eztabaida mahaia.
- David Martínez de Lafuente, ISEAK.
- Aitor Urquijo Cereceda, Gestikerreko Analisi eta Proiektuen zuzendaria.
- Óscar Vargas Llave, Eurofoundeko Working Life Unit (Lan Bizitzaren Unitatea) unitatean ikerketa arduraduna.
- Moderatzailea: Mercedes Oleaga Páramo, Orkestrako senior teknikaria.
11:30 - 12:00: Atsedena / Kafea.
12:00 - 14:00: Teknologiak enplegu onetan egiten duen ekarpena.
12:00 - 13:00: Konferentzia.
- Manuel A. Hidalgo Pérez, Pablo de Olavide Unibertsitateko Ekonomia, Metodo Kuantitatiboak eta Historia Ekonomikoa Saileko irakaslea.
13:00 - 14:00: Eztabaida mahaia.
- José Marín Castillo, Head of content and Community, Brain and Code.
- Cristina Aranda Gutiérrez, Big Onion enpresaren eta MujeresTech elkarteen sortzailea.
- Moderatzailea: Adriana Martínez Sans, APTES Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartearen zuzendaria.
14:00 - 15:00: Atsedena / Bazkaria
15:00 - 17:00: Enplegu onak sektore guztietan pertsona guztientzat.
15:00 - 16:00: Konferentzia.
- Carmen Marcuello Servós, Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Antolakuntza Saileko katedraduna da.
16:00 - 17:00: Eztabaida mahaia.
- Karmele Acedo Coll, SSI, Servicios Sociales Integrados taldearen CEO.
- Remedios Orrantia Pérez, Giza Baliabideen zuzendari nagusia Corporate Functions etxean, Teknologia eta Inbertsioen Negozio Unitatean / presidentea Vodafone Spain Foundation.
- Maite Valmaseda Mocoroa, Gipuzkoako Merkatariak elkarteko zuzendaria eta idazkari nagusia.
- Asier Urzelai Azpeleta, CIC energiGUNEko Pertsonen Arloko zuzendaria.
- Moderatzailea: Arantza Martinez Tobalina, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria.
17:00 - 17:30: Enplegu onetarako politika publikoak.
- María Luisa Carcedo Roces, Estatu Kontseiluko Kontseilari Iraunkorra.
17:30 - 17:50: CLOWNCLUSIONES
- Virginia Imaz. Antzerki taldea Oihulari Klown.
17:50 - 18:00: Amaiera.
- Alfonso Gurpegui Ruiz, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.
Sandrine Cazes
Ekonomista seniorra da OECDko Enplegu, Lan eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzan.
Mercedes Oleaga
Teknikari seniorra da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan.
Aitor Urquijo
Gestiker, enpresako Analisi eta Proiektuen zuzendaria.
David Martínez de Lafuente
Ikertzaile seniorra ISEAK Fundazioan.
Óscar Vargas
Eurofoundeko Working Life Unit (Lan Bizitzaren Unitatea) unitatean ikerketa arduraduna.
Manuel A. Hidalgo
Pablo de Olavide Unibertsitateko Ekonomia, Metodo Kuantitatiboak eta Historia Ekonomikoa Saileko irakaslea.
Adriana Martínez
APTES Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartearen zuzendaria da.
Jose Marín Castillo
Head of content and Community de Brain and Code.
Cristina Aranda
Big Onion enpresaren eta MujeresTech elkarteen sortzaileetako bat.
Carmen Marcuello
Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Antolakuntza Saileko katedraduna da.
Arantza Martínez Tobalina
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria.
Karmele Acedo
SSI, Servicios Sociales Integrados taldearen CEO.
Remedios Orrantia
Giza Baliabideen zuzendari nagusia Corporate Functions etxean, Teknologia eta Inbertsioen Negozio Unitatean / presidentea Vodafone Spain Foundation.
Maite Valmaseda
Gipuzkoako Merkatariak elkarteko zuzendaria eta idazkari nagusia.
Asier Urzelai
CIC energiGUNEn Pertsonen Arloko zuzendaria.
María Luisa Carcedo
Estatu Kontseiluko Kontseilari Iraunkorra.
Joseba Zalakain Hernández
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
Fernando Consuegra Revuelta
Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Sartu Taldeko koordinatzaile nagusia.
María Saiz Santos
GEM Euskadiko zuzendari exekutiboa eta Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko lehendakaria.
Iñigo Calvo Sotomayor
Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-eko irakaslea eta ikertzailea.
José Javier Ramos Salazar
Lanbide eraldatzeko Lan eta Enplegu Saileko aholkularia.
Fernando Fantova Azcoaga
Besaldi, Euskadiko enplegu eta inklusio politiken Ebaluazio Organoko titularra.
Mª José Aranguren Querejeta
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna.
Iñigo Arteche Hernández
Ikertaldeko kontseilari delegatua.
Sara de la Rica Goiricelaya
Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna eta ISEAK Fundazioko zuzendaria.
Francisco Pedraza Moreno
Lanbideko zuzendari nagusia.
Arantza López González
Lan eta Enplegu Saileko aholkularia.
Enrique Ramos Vispo
Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.
Alfonso Gurpegui Ruiz
Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren babesarekin, Enpleguaren VII. Kongresua urriaren 24an egingo da Arabako Europa Jauregian.
Europa Jauregia hiriaren bihotzean dago, eta energia eraginkortasunean aitzindaria den fatxada berde batekin eraiki da. Gainera, lurreko komunikazio bide handiekin ezin hobeto lotuta dago. Bestalde, oinez ere irits daiteke bertara hiriko hotel gehienetatik.
NOLA HELDU:
Oinez: kontsultatu mapak
Tranbiaz: Gasteizko tren eta ordutegiak / Web
Autobusez: Txartelak eta autobusen ordutegiak Movelia aplikazioan / Web
Autoz: Gasteizko aparkalekuak / Web
Gasteizko irisgarritasun webgunea
Antolakuntza-Idazkaritza:
e-mail: congresodeempleo-te@euskadi.eus
Telefonoa: 946 123 007
Enpleguari Buruzko VII. Kongresurako izena eman dezakezu honako botoi honetan:
Streaming:
Bideoak:
Aurkezlea: Eva Domaika
9:00 - 9:30: Ekitaldi instituzionala.
- Mikel Torres Lorenzo, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.
- Maider Etxebarria García, Gasteizko alkatea.
-
Ramiro González Vicente, Arabako Foru Aldundia Diputatu Nagusia.
9:30 - 11:30: Kalitatezko enplegua osatzen duten dimentsioak.
9:30 - 10:30: Esparru ponentzia.
- Sandrine Cazes, OECDko ekonomista seniorra, Enplegu, Lan eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzan.
10:30 - 11:30: Eztabaida mahaia.
- David Martínez de Lafuente, ISEAK.
- Aitor Urquijo Cereceda, Gestikerreko Analisi eta Proiektuen zuzendaria.
- Óscar Vargas Llave, Eurofoundeko Working Life Unit (Lan Bizitzaren Unitatea) unitatean ikerketa arduraduna.
- Moderatzailea: Mercedes Oleaga Páramo, Orkestrako senior teknikaria.
12:00 - 14:00: Teknologiak enplegu onetan egiten duen ekarpena.
12:00 - 13:00: Konferentzia.
- Manuel A. Hidalgo Pérez, Pablo de Olavide Unibertsitateko Ekonomia, Metodo Kuantitatiboak eta Historia Ekonomikoa Saileko irakaslea.
13:00 - 14:00: Eztabaida mahaia.
- José Marín Castillo, Head of content and Community, Brain and Code.
- Cristina Aranda Gutiérrez, Big Onion enpresaren eta MujeresTech elkarteen sortzailea.
- Moderatzailea: Adriana Martínez Sans, APTES Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartearen zuzendaria.
15:00 - 17:00: Enplegu onak sektore guztietan pertsona guztientzat.
15:00 - 16:00: Konferentzia.
- Carmen Marcuello Servós, Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Antolakuntza Saileko katedraduna da.
16:00 - 17:00: Eztabaida mahaia.
- Karmele Acedo Coll, SSI, Servicios Sociales Integrados taldearen CEO.
- Remedios Orrantia Pérez, Giza Baliabideen zuzendari nagusia Corporate Functions etxean, Teknologia eta Inbertsioen Negozio Unitatean / presidentea Vodafone Spain Foundation.
- Maite Valmaseda Mocoroa, Gipuzkoako Merkatariak elkarteko zuzendaria eta idazkari nagusia.
- Asier Urzelai Azpeleta, CIC energiGUNEko Pertsonen Arloko zuzendaria.
- Moderatzailea: Arantza Martinez Tobalina, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria.
17:00 - 17:30: Enplegu onetarako politika publikoak.
- María Luisa Carcedo Roces, Estatu Kontseiluko Kontseilari Iraunkorra.
17:30 - 17:50: CLOWNCLUSIONES
- Virginia Imaz. Antzerki taldea Oihulari Klown.
17:50 - 18:00: Amaiera.
- Alfonso Gurpegui Ruiz, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.