Enpleguaren VII. Kongresua

Hizlariak

María Luisa Carcedo

María Luisa Carcedo

Santa Barbara San Martín del rey Aurelion (Asturias) jaioa, 1953an. Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Oviedoko Unibertsitatean. Enpresa Medikuntzan diplomatua Laneko Medikuntzako Eskola Nazionalean.

Asturiasko Printzerriko Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako mediku gisa lan egin zuen, Sotrondion eta Xixongo El Natahoyoko Osasun Zentroan. 1984tik 1991ra, kudeaketa-ardurak izan zituen eskualde eremuan, lehenik Nalon eskualdeko Osasun zuzendari gisa (INSALUD) eta, ondoren, Asturiasko Printzerriko Osasun Publikoko zuzendari nagusi gisa. Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiko diputatua eta Ingurumen eta Hirigintza kontseilaria izan zen. Talde Parlamentario Sozialistaren bozeramaile izan zen Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusian.

Diputatuen Kongresuaren VIII., IX., X., XIII. eta XIV. legegintzaldietan Asturiasko diputatu hautatu zuten, eta senatari izan zen 2015etik 2018ra, Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiak izendatuta. Politika Publikoak eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentziako lehendakaria izan zen 2008tik 2011ra. Haurren pobreziaren aurkako goi-komisarioa izan zen.

2018 eta 2020 artean, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko ministroa izan zen.

2023ko apiriletik, Estatu Kontseiluko Kontseilari Iraunkorra da.