2024 Enpleguaren VII. Kongresua
Batzorde zientifikoa
María José Aranguren Querejeta
Orkestrako zuzendari nagusia eta Ekonomia Katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. Lehiakortasunean eta lurralde estrategian, klusterretan eta sareetan, eta politiken analisian eta ebaluazioan aditua da. Gai horien inguruan liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko eragin handiko aldizkari espezializatuetan. Esperientzia zabala du nazioko eta nazioarteko proiektuak gidatzen, aipatutako ikerketa eremuetan. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eragileekin eskuz esku egin du lan. 2016ko abenduan Harvardeko Estrategia eta Lehiakortasunerako Institutuak bere ibilbidea eta lurralde lehiakortasunean edukitako ekarpena aitortu du, bere izena 'Hall of Fame' aretoan sartuz.