Enpleguaren VII. Kongresua

Hizlariak

Remedios Orrantia

Remedios Orrantia

Bilbon jaio zen. Zuzenbidean eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta MBA Instituto de Empresa institutuan. IC-An diplomaduna, administrazioko aholkulari gisa. Woman to Watch 2023.

Giza Baliabideen zuzendari nagusia Corporate Functions etxean, Teknologia eta Inbertsioen Negozio Unitatean / presidentea Vodafone Spain Foundation fundazioan, eta Administrazio Kontseiluko kidea Vodafone Espainia, Turkia eta Errumanian.

Erakundearen barruan, azken bi urteetan, Vodafone Europa, Turkia eta Partner Markets klusterreko Giza Baliabideen zuzendaria izan da. Aurretik eta 6 urtez, Vodafone Espainiako HR & Property zuzendari nagusia izan zen.

Aholkularitzaren arloko ibilbide profesionala Accenture etxean hasi zuen, eta hainbat proiektutan parte hartu zuen, bai hemen, bai Estatu Batuetan. Gero, telekomunikazioen sektorera igaro zen France Telecom taldearen barruan, eta Giza Baliabideetako zuzendaritza-postuak bete zituen, bai Uni2, bai Wanadoo etxeetan. Aurrerago, Giza Baliabideen eta Eraldaketa Digitalaren zuzendari izan zen AstraZeneca konpainia farmazeutikoan, eta hortik kontsumo handiko sektorera aldatu zen: Giza Baliabideen eta Aholkularitza Juridikoaren arloko arduraduna Campofrío Food Group taldean.