Enpleguaren VII. Kongresua
Hizlariak
Cristina Aranda
Hizkuntzalaritza Teoriko eta Aplikatuan doktorea, Internet Business masterra, Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta “Vidas Futuras†(Aguilar) liburuaren idazlea. Big Onion aholkularitza-enpresaren sortzaileetako bat da, eta honako etxe hauek ditu bezero: Damm taldea, Vocento, Libelium, Ekonomia Ministerioa, Ashoka eta Tenerifeko Turismoa, besteak beste. Bestalde, hainbat ekimenen sortzaile ere bada, jende gehiagorekin batera: emakumeek eremu digitalean presentzia izatea sustatzen duen MujeresTech irabazi-asmorik gabeko elkartea, Spain AI Aragon komunitatea, Huomantech ekitaldia eta ELLIS Alicante fundazioa; azken hori pertsona-makina Adimen Artifizialaren ikerketan eta garapenean aritzen den bikaintasun-zentroa da. Gainera, Aranda doktorea teknologiaren, berrikuntzaren, aniztasunaren eta inklusioaren arloko aholkulari da hainbat Estatuetako eta eskualdetako gobernu eta erakundeentzat, eta nazioko eta nazioarteko ekitaldietan hizlari aritzen da. Nabarmentzekoak dira TEDxZaragoza2018 eta BBVAren Aprendemos Juntos ekimenean egindako hitzaldiak. Aragoiko Gobernuaren Covid19 Think Tank-ean teknologia-arloko buru izan zen Cristina. Madrilgo Erkidegoko Humanitate Digitalen eta Espainieraren Teknologien Klusterraren zuzendari izan zen, PERTE Hizkuntzaren Ekonomia Berria proiektuaren Aholku Batzordeko kide, eta SD Huesca sozietateko kontseilari. Gaur egun, UNEDeko Kontseilu Sozialeko kide da.