Enpleguaren VII. Kongresua
Hizlariak
Asier Urzelai
Psikologian lizentziaduna eta masterduna (Deustuko Unibertsitatea). Giza baliabideetako espezialista da, eta 25 urtetik gorako esperientzia du hainbat enpresa eta sektoretan, eta, besteak beste, hauetan: mota guztietako profilak bildu eta hautatzea; prestakuntza planak diagnostikatzea, garatzea eta ebaluatzea; lanbide ibilbideak zehaztea, karrera planak ezartzea, eta pertsonak motibatzeko eta aintzatesteko prozesuak diseinatzea. Halaber, aditua da lan arloko legerian, gatazken kudeaketan eta negoziazio kolektiboan. Gainera, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria da espezialitate guztietan, eta Eusko Jaurlaritzaren akreditazioa du larrialdietako eta autobabeseko planak egiteko. 2015eko urrian, CIC energiGUNEn hasi zen lanean, Pertsonen Arloko zuzendari eta zentro horretako Zuzendaritza Batzordeko kide, eta Talentua Erakartzeko eta Garatzeko, Giza Baliabideen Administrazioko eta Segurtasun eta Osasuneko prozesuen arduraduna izan zen. CIC energiGUNE energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzeko eta bihurtzeko ikerketa zentroa da, Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategikoa baita. Arlo horretan, Europako 3 zentro garrantzitsuenen artean dago, eta 30 nazionalitate desberdinetako eta 5 kontinenteetako 200 pertsona baino gehiagori ematen die lana.