Enpleguaren VII. Kongresua

Hizlariak

Sandrine Cazes

Sandrine Cazes

Ekonomista seniorra da OECDko (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) Enplegu, Lan eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzan. 2013an OECDn sartu aurretik, Frantziako OFCE-Sciences Po behatokian eta Lanaren Nazioarteko Erakundean lan egin zuen, bai Budapesteko azpieskualdeko bulegoan, bai Genevako egoitza nagusian, non Enpleguaren Analisi eta Ikerketa Unitateko buru izan zen. Bere intereseko gai nagusiak dira lan merkatuko politika eta erakundeen azterketa konparatiboa, enpleguaren kalitatea, soldaten finkapena eta lan harremanak. Hainbat argitalpenen -liburuak, ikerketa lanak, aholkularitza politikoko txostenak- egilea da lan ekonomiaren, enplegu babesaren eta negoziazio kolektiboaren arloetan, eta OECD Employment Outlook (OECDren enplegu perspektibak) txostenean lagundu ohi du.