Euskadiko adikzioei buruzko inkesta
Adikzioei buruzko Euskadiko Inkesta informazio-iturri nagusietako bat da Euskadiko drogen kontsumoaren eta bestelako adikzioen egoeraren berri izateko. Aldian-aldian egiten da, eta arriskuari buruzko pertzepzioa eta biztanleek adikzioei buruz duten iritzia, horiei aurre egiteko neurriak eta horiekin lotutako faktore sozialak ere jasotzen ditu.
2023ko edizioan, Euskadin bizi diren 14 urtetik gorako pertsona guztiak sartu dira lehen aldiz. Aurreko edizioetan, xede-biztanleria 15 eta 74 urte artekoa zen.
Landa-lana 2023ko martxotik ekainera bitartean egin dute inkestatzaileek, prestakuntza eta behar bezalako egiaztapena jasota, etxean, online plataforman edo telefonoan elkarrizketa pertsonala eginez.
Hurrengo txostenean 2023ko Euskadiko Adikzioei buruzko Inkestaren emaitzak aurkezten dira. Modu deskribatzailean, aurkikuntza nagusien eta denbora-joeren laburpena azaltzen da, bai eta adikzioen aurkezpen zehatzagoa ere, sexuaren eta adinaren arabera bereizita.
Aurreko urteetako Euskadiko Adikzioei buruzko Inkestaren emaitzak aurkezten dira jarraian. Modu monografikoan deskribatzen dira kontsumo nagusiak eta kontsumitzeko maiztasunak, baita jokoaren eta Interneten erabilera arriskutsua ere. Gainera, honako hauek ere aztertu dira: adierazleek denboran zehar izan duten bilakaera, gizarte-taldeetan izan duten banaketa eta gizarteak nola hautematen dituen kontsumoa eta hari lotutako politika publikoak.
- Jokabide-adikzioen gaineko monografikoa
- Kalamuaren kontsumoaren gaineko monografikoa
- Edari alkoholdunen kontsumoaren gaineko monografikoa
- Tabakoaren kontsumoaren gaineko monografikoa
- Psikofarmakoen eta substantzia dopatzaileen gaineko monografikoa
- Legez kampoko drogeen gaineko monografikoa
-
- Euskadi eta Drogak txostena
- Euskadi eta Drogak 2012, (pdf 5,76 Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Euskadi eta Drogak 2010, (pdf 3,6 Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Euskadi eta Drogak 2008, (pdf 1,8Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Laburpena, (pdf 224Kb)
- Euskadi eta Drogak 2006, (pdf 2,7Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Eranskina, (pdf 1,6Mb)
- Euskadi eta Drogak 2004, (pdf 2,6Mb)
- Egileak: Droga-mendetasunen Deustuko Institutua
- Euskadieta Drogak 2002, (pdf 1Mb)
- Egileak: M. Poo, J. Ariño, I. Markez
- Jovenes eta Drogak Euskadin 2001, (pdf 888Kb)
- Egileak: Batzuen artean
- Euskadieta Drogak 2000, (pdf 1,4Mb)
- Egileak: M. Marañón
- Euskadi eta Drogak 1998, (pdf 45MB)
- Egileak:M. Marañón eta beste
Drogak eta Eskola X inkestaren emaitzak
1982az geroztik 4 urtean behin Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikasleei egiten zaien Drogak eta Eskola Inkestaren hamargarren edizioaren emaitzak aurkezten dira. Droga menpekotasunen Deustuko Institutuak, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren finantzazioarekin eta sustapenarekin, substantzia psikoaktiboen eta bestelako adikzioen kontsumoari buruzko informazioa biltzen eta aztertzen du.
Azken aldaketako data: