Arautegia
Inprimatu253/2011 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5938
- Xedapen-zk.: 253
- Xedapen-data: 2011/11/29
- Argitaratze-data: 2011/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Urriaren 13ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 3/2011 Legearen 7. artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren gobernu-organo gorena da eta honako kide hauek osatzen dute:
Presidentea, zeina izango baita enpleguaren alorrean eskuduna den sailaren pertsona titularra.
Presidenteordea, zeina izango baita enpleguaren alorrean eskuduna den sailburuordetzaren pertsona titularra.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Bi kide, zeinak Eusko Jaurlaritzak izendatuko baititu eta, behar izanez gero, kargutik kendu, enpleguaren arloan eskuduna den sailak proposatuta.
Bost kide, Euskadin ordezkaritzarik handiena duten sindikatuen ordezkari gisa.
Bost kide, Euskadin ordezkaritzarik handiena duten sektore arteko enpresa-erakundeen ordezkari gisa.
Confebask Euskal Enpresa Konfederazioari dagokio enpresaburuen ordezkaritza osatuko duten kideak izendatzea.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuen gaur egungo ordezkagaitasunari jarraiki, Administrazio Kontseiluaren sindikatu-taldeko bost kideen hasierako banaketa honako hau da:
Eusko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA-STV): bi kide.
Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikala (CCOO): kide bat.
Langile Abertzaleen Batzordea (LAB): kide bat.
Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT): kide bat.
Sindikatuei eta enpresa-erakundeei batzordekideak izendatzeko emandako epea amaitu ondoren, UGT sindikatuak kide titularren eta ordezkoen izendapenak jakinarazi dizkio sail honi. Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten gainerako sindikatu eta enpresa-erakundeek ez dute izendapenik jakinarazi; beraz, 2011ko azaroaren 11ko jakinarazpenean jasotakoaren arabera, urtarrilaren 18ko 5/2011 Dekretuaren bidez aipatu erakundeen ordezkaritzan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide izendatu zirenak, adierazi gabe izendatutzat hartzen dira.
Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATzen DUT:
Kideak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ordezkaritzan:
José Felipe Yarritu Díaz, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria eta María Jose Madariaga Rola, Lanbide Heziketako zuzendaria, titular; eta Gloria Múgica Conde, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria eta José Carlos Crespo Velasco, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea, ordezko.
Enpresa-erakundeen ordezkaritzan:
José Miguel Ayerza Mendiburu, Francisco Javier Azpiazu Lasuen, Juan Ugarte Aguirrezabal, Jon Bilbao Saralegui eta Nuria López de Guereñu Ansola, titular, eta Juan Ramón Apezetxea Escudero, Matías Gómez Conde, Yoana Arambalza Zalbidea, Asier Aloria Sánchez eta Carlos Pereda Martínez de Musitu, ordezko; guztiak ere Confebask Euskal Enpresa Konfederaziokoak.
Sindikatuen ordezkaritzan:
Mikel Noval Fernández eta Joseba Villarreal Olaizola, titular, eta Janire Landaluze Pérez eta Julene Gabiola Amallobieta, ordezko (Euzko Langileen Alkartasuna / Solidaridad de Trabajadores Vascos, ELA-STV).
María Dolores García Garcia, titular, eta Goio Martín Benito, ordezko (Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi, CCOO).
D. Oihan Ostolaza Arruabarrena, titular, eta Rafael Izquierdo Sánchez, ordezko (Langile Abertzaleen Batzordeak, LAB).
Felipe García Miravalles, titular, eta José Ramón Lopategui Martín, ordezko (Unión General de Trabajadores de Euskadi, UGT).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuetan ezarritako iraupena izango dute izendapenek.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (8)
- Ikus: 324/2024 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren osaera berritzeko dena.
- Ikus: 33/2014 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 334/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: 432/2013 DEKRETUA, urriaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakundeko autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 2012/192 DEKRETUA, urriaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 222/2014 DEKRETUA, abenduaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 165/2019 DEKRETUA, urriaren 22koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: 177/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.