Arautegia

Inprimatu

334/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2112
  • Xedapen-zk.: 334
  • Xedapen-data: 2013/04/22
  • Argitaratze-data: 2013/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Urriaren 13ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 3/2011 Legearen bidez, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen; eta bere 7. artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatu erakundearen gobernu-organo gorena da.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua estatutuak onartu ziren, eta bere 6.2 artikuluan zehazten denez, Administrazio Kontseilua honako hauek osatuko dute:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan bost bokal; zeintzuk aipatu sindikatuek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatu dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresa-antolakundeen ordezkaritzan bost bokal; zeintzuk aipatu antolakundeek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatuko dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011-12-12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriaz.

    Dekretu horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izendatutako lau bokalak beren kargu publikoetatik kendu dituzte, kargu horietan jarduteko izendatu baitzituzten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide. Hori dela eta, kontseilu horren osaeraren zati bat berritu eta beste bokal batzuk izendatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izango direnak.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

José Felipe Yarritu Díaz eta María Jose Madariaga Rola jaun-andreak bokal titularren karguetatik, eta Gloria Múgica Conde eta José Carlos Crespo Velasco jaun-andreak ordezko bokalen karguetatik.

María Ubarrechena Cid andrea, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria dena, eta Jorge Arévalo Turrillas jauna, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea dena, bokal titularrak izango dira; eta Xabier Iñigo Ochandiano Martínez jauna, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria dena, eta Ramón María Martínez de Murguía Urreta, Lanbide Heziketako zuzendaria dena, ordezko bokalak izango dira.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.