Arautegia

Inprimatu

2012/192 DEKRETUA, urriaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4450
  • Xedapen-zk.: 192
  • Xedapen-data: 2012/10/02
  • Argitaratze-data: 2012/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Lana eta enplegua

Testu legala

Urriaren 13ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 3/2011 Legearen bidez, izaera admi­nistratiboko erakunde autonomo gisa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen; eta bere 7. artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatu erakundearen gobernu-organo gorena da.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua estatutuak onartu ziren, eta bere 6.2 artikuluan zehazten denez, Administrazio Kontseilua honako hauek osatuko dute:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enple­guaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan bost bokal; zeintzuk aipatu sindikatuek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatu dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresa-antolakundeen ordez­karitzan bost bokal; zeintzuk aipatu antolakundeek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatuko dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011-12-12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriaz.

    2012ko abuztuaren 27an, Confebask Euskal Enpresa Konfederaziokoak bidalitako komunikazioa jaso zen, non Batzorde Eragilearen honako erabakiaren berri ematen baitzen: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakundeko autonomoaren Administrazio Kontseiluan aipatu konfederazioa ordezkatzen duten pertsona bat aldatzea; beraz, beharrezkoa da egoki diren kargutik kentzea eta izendapena egitea.

    Horrenbestez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kon­tseiluak 2012ko urriaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Ordezko bokala:

Gonzalo Salcedo Bilbao jauna, Confebask Euskal Enpresa Konfederaziokoak proposatuta.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.