Arautegia

Inprimatu

432/2013 DEKRETUA, urriaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakundeko autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4829
  • Xedapen-zk.: 432
  • Xedapen-data: 2013/10/22
  • Argitaratze-data: 2013/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko 13ko 3/2011 Legearen bidez, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen; eta bere 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatu erakundearen gobernu-organo gorena da.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua estatutuak onartu ziren, eta bere 6.2 artikuluan zehazten denez, Administrazio Kontseilua honako hauek osatuko dute:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  1. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  2. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan bost bokal; zeintzuk aipatu sindikatuek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatu dekretu bidez.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresa-antolakunde itersektorialen ordezkaritzan bost bokal; zeintzuk aipatu antolakundeek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatuko dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011-12-12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriaz.

    2013ko uztailaren 29an, Unión General de Trabajadores de Euskadi sindikatuak bidalitako komunikazioa jaso zen, non Batzorde Eragilearen honako erabakiaren berri ematen baitzen: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakundeko autonomoaren Administrazio Kontseiluan aipatu sindikatua ordezkatzen duten pertsonetariko bat aldatzea; beraz, beharrezkoa da egoki diren kargutik kentzea eta izendapena egitea.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau,

Ordezko bokala:

José Ramón Lopategui Martín, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) sindikatuak izendatutakoa.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.