Arautegia

Inprimatu

33/2014 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1361
  • Xedapen-zk.: 33
  • Xedapen-data: 2014/03/11
  • Argitaratze-data: 2014/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7. artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatu erakundearen gobernu-organo gorena da.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan bost bokal; zein aipatu sindikatuek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatu dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkaritzan bost bokal, zein aipatu elkarteek aukeratuko dituzten eta Jaurlaritzak izendatuko dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011-12-12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriaz.

    2014ko otsailaren 24an, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak. bidalitako komunikazioa jaso zen, non haren Batzorde Eragilearen honako erabakiaren berri ematen baitzen: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakundeko autonomoaren Administrazio Kontseiluan aipatu konfederazioa ordezkatzen duten pertsonatako bat aldatzea; beraz, beharrezkoa da dagokion kargutik kentzea eta izendapena egitea.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Ordezko bokala:

Juan Ramón Apezetxea Escudero jauna, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak izendatua.

Ordezko bokala:

Nerea Zamacola Gárate andrea, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak izendatua.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

Ordezkoak eginez, Ogasun eta Finantzetako sailburua.

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

(Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriaren arabera).