Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herri kirolak BESTE ZENBAIT JOKO ETA KIROL


Beste zenbait joko eta kirol

Kirola

Aipatu egingo ditugu, labur bada ere:

Toka: Burdinazko disko bat jaurtitzean datza, distantzia jakin batetik, eta barra metaliko bat jo behar du tanto egiteko.

Harri-zulatzaileak: Atleta harri baten gainean jarrita, barra-kolpeka zulatzen du, eta sakontasun jakin batera iristen denak irabazten du.

Txingak: Edo atletak esku bakoitzetik zintzilik daramatzan pisuen garraioa. Distantzia bat denbora jakin batean betetzean datza. Txinga bakoitzaren pisua 50 kg-koa da.

Trontzalariak: Bi pertsonek maneiatzen duten zerra handi edo trontza batekin enborrak ebakitzean datza. Probarako, ebaki beharreko enborra 40 cm-ko altuera duen astoaren gainean jartzen dute. Enborren neurria 54 ontzakoa da eta ebaketen kopurua hamar eta hogei bitartekoa.

Iparraldeko kirola: Iparraldean baserriko lanarekin oso lotutako lehiaketak egiten dira, esaterako lasto-fardoa altxatzea, edo ingudea, edo gurdi bat bere ardatzaren gainean mugitzea.Ahari-borroka

Ahari-borroka: Euskaldunek borroka eta lehiarako izan duten zaletasuna dela-eta, aspalditik aprobetxatu dute ahariek tupust egiteko duten sena apustuak antolatzeko.

Artzain-zakurren trebetasun-lehiaketa: Ikuskizun ederra eta interesgarria eskaintzeaz gain, egiten deneko eszenatokiagatik zein artzainek agindutako zakurrek egiten duten lan bikainagatik, helburu nagusia artzainengan zakurrak hezteko bizigarria piztea da; horrela bere lan anonimo eta bakartia ikusgarri eta ezagun bilakatzen da egun horietan.

Lehiaketa hauetan ez dituzte soilik beren lana hobekien egiten duten zakurrak saritzen, bai eta arraza-ezaugarri puruenak dituztenak ere. Era berean, artzainek erabilitako jantziak, arropak eta tresnak desager ez daitezen, sariak ematen dizkiete erarik tipikoenean jantzita etortzen direnei.

Baina lehiaketa hauen helbururik garrantzitsuena zakurraren sen harrigarria ezagutaraztea da, behar bezalako heziketa batez osatuz gero ezinbesteko laneko elementua dena artzainarentzat bere eguneroko lanean.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/04/11