Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herri kirolak BOLA-JOKOA


Bola-Jokoa

Bola-jokoa
Joko-kirol honek, nazioarteko mailan oso zabaldutakoak, ezaugarri berezia du Euskal Herrian. Maneiatu ahal izateko energia fisiko handia behar da, bolaren pisua eta bete beharreko distantzia kontuan hartuta.
Hiru modalitate desberdin ditu: Eskuzulo, Iruzulo eta Bolo Palma.
Eskuzuloa Gipuzkoakoa da berez. Bolaren pisua 7 eta 9,5 kilo bitartekoa da, eta birlak 22 metroko distantziara daude. 9 birla daude laukian kokatuta, hirunaka.
Iruzulo: Hedadura geografiko zabalena duen modalitatea da hau, Gipuzkoako mendebaldea, Bizkaiko zatirik handiena eta Arabako iparraldea barne hartuz. Bola zertxobait obalatua da eta aurrean kokatutako hiru birlak jo eta bota behar ditu.
Bolo-palma: Ohizkoa Araban eta Errioxa guztian, bola beste kasuetan baino arinagoa da.
 Arabako lurraldeak baditu beste zenbait bola-jokoko barietate, askotan hurbileko herrien artean berezitasunak dituztenak.

Azken eguneratzea: 2006/04/11