SOS-Deiak Larriak Koordinatzeko zerbitzuarekiko izapideak
SOS-Deiak zerbitzuaren erabiltzaileek, 1-1-2 larrialdi-telefonoan ohartarazleak izan zein inplikatuak izan, txosten bat eska dezakete SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren artxiboetan dauden deien eta gertakarien datuak egiaztatzeko.
- Txostenak egiaztatu egiten ditu egindako deiaren datuak (deiaren eguna eta ordua, elkarrizketaren edukia) eta, hala badagokio, gertakariaren kokapena eta ohartarazitako larrialdi-zerbitzuak.
- Txostena ez da deiaren hitzez hitzeko transkripzioa. Ez da ematen deiaren kopiarik formatu digitalean, legezko betebeharra izan ezik.
- Indarrean dagoen araudia aplikatuz, ezin da hirugarrenen datu pertsonalik eman, legezko betebeharra izan ezik.
- Akats teknologikoengatik deia erregistratu ez bada, 112ak ezingo du txosten hau egin.
Epeak
Edozein unetan eska daiteke txostena, deia egin ondorengo unetik hurrengo 2 urteetara.
Kanalak
Izapide hori elektronikoki (internet bidez) edo aurrez aurre egin daiteke Zuzenean bulegoetan.
Ordezkaritza
Telefonoan ohartarazlearen edo intzidentean inplikatutako pertsonaren ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza egiaztatu beharko da Ahalordeen erregistro elektronikoan izena emanda edo Borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua (PDF, 864 KB) aurkeztuz (edo hala dela egiaztatzen duen notario-ahalordea).
Adingabeak
Gurasoek edo legezko tutoreek prozeduran aurkeztu beharko dute adingabearen NANa, familia-liburua edo hori egiaztatzen duen agiria.
Nortasuna egiaztatzea
- Izapidetze elektronikoa: sinadura elektronikoaren bidez.
- Aurrez aurreko izapidetzea: interesdunaren NAN, AIZ edo pasaportearen kopia bat aurkeztuta. Eskatzaileak nortasun-datuak egiaztatzeko baimenik ematen ez badu soilik erantsi behar dira NAN, AIZ edo pasaportea.
Harremanetarako datuak
SOS Deiak - Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa
- Posta elektronikoa: sosdeiak@euskadi.eus
- Telefonoa: 944063301
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Prozedurarako sarbidea
SOS-Deiak kudeatutako gertakariei buruzko informazio-eskaera (kodea 1101201)
Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu
Euskal herri-administrazioek, nork bere eskumenen esparruan, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako sistema bat eratzen dute, sistema integratu eta bateragarria, era guztietako larrialdien arreta eta kudeaketa bilatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen multzoaren plan, prozedura, mekanismo, bitarteko eta baliabide guzti-guztiek osatzen dutena.
Erakunde zein establezimenduek izendatzen dituzte haien arduradunak larrialdi egoeratan edo planak, jarduteko protokoloak edo taktika operatiboak abian jartzekotan.
Arduradunak edo aurkitzeko sistema berriak ezarriz gero, horren berri eman behar da sistemaren funtzionamendu egokirako.
Udalak Udalekin komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 754 KB) betetzeko PDFa
Arabako Foru Aldundia AFA komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 682 KB) betetzeko PDFa
Bizkaiko Foru Aldundia BFA komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 685 KB) betetzeko PDFa
Gipuzkoako Foru Aldundia GFA komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 684 KB) betetzeko PDFa
SEVESO establezmenduak SEVESO establezmenduekin komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 137 KB) betetzeko PDFa
Helbide honetara bidali: drp@seg.euskadi.eus
Apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuak, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren arloko araubide zehatzaile bat aurreikusten du legearen VII. kapituluan. Larrialdiak Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagokio arau-hauste arinengatiko prozedurak hasi eta ebaztea (71. art).