Meteorologiako izapideak
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak herritarrei, enpresei eta erakundeei ematen dieten zerbitzu eta argibideen arteko prestatutako datu meteorologikoen gaineko ziurtagiriak igortzea dago, batez ere aseguru etxeei, epaitegiei, partikularrei, eta abarrei.
Argibide meteorologikoa edo gure estazio meteorologikoek hartzen dituzten datuen ziurtagiriak eskatzeko, formulario egokia bete eta posta elektronikoz bidali infor2-meteo@euskadi.eus helbidera.
.
- Azpiko pdf hori Adobe Acrobat Reader-ekin irekitzen baduzu, inprimakiaren barruan “e-postaz bidali” sakatu eta zuzenean bidaliko da.
- Beste aplikazio batekin edo nabigatzaile batekin irekitzen baduzu, pdfa deskargatu eta email batean erantsi beharko duzu bidaltzeko.
Estazio meteorologikoek hartutako datuen ziurtagiriaren formularioa (PDF, 90 KB) betetzeko PDFa