Segurtasun Saila

Larrialdietako Udal-planak

Euskadiko Babes Zibileko Planak (LABI), besteak beste, Larrialdietako Udal-planak jarraibideak ezartzen ditu. Administrazioetako organo aginpidedunek onartzen dituzte eta Euskadiko Babes Zibileko Batzordean homologatzen dira.

Homologatutako Larrialdietako Udal-planak

Zein udalerrik izan behar dute Larrialdietako Udal-planek?

20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalek eta turistikoak direlako urtarotan biztanle-kopuru hori baino handiagoa dutenek beren babes zibileko lurralde-planak egin eta onartu beharko dituzte.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak bultza dezake lurralde-planak egitea, onartzea eta mantentzea 5.000 biztanle baino gehiago duten euskal udalerrietan edo udalerriek dituzten berariazko ezaugarriengatik komenigarria denean.

Larrialdietako Udal-planak zein helburu bete behar ditu?

a) udal-eremuan larrialdietan esku hartzeko antolamendu-egitura eta jardunbideak eratzea. Berariaz, berehalako laguntza emateko udal-taldeen antolamendua aurreikustea; talde horietan boluntarioak sartzerik izango da,

b) udal-eremuan autobabesa sustatzea eta bultzatzea,

c) udalerriko arriskuak eta elementu ahulak identifikatzea eta aztertzea,

d) prebentzio-neurriak zehaztea antzemandako arriskuak saihesteko edo gutxitzeko,

e) arriskuei, prebentzio- eta hartu beharreko babes-neurriei buruzko argibideak ematea biztanleei eta kontzientziaraztea,

f) EAEko Babes Zibileko Lurralde Planarekin batasun batean antolatzeko sistemak ezartzea eta goragoko mailako planak zuzendu eta koordinatzen dituzten zentroekin lotzeko sistemak ezartzea.

Larrialdietako Udal-planak zein alderdi erabaki behar ditu? (gutxieneko edukia)

a) planaren edukia eta helburua; horretarako udaleko babes zibileko antolakuntza aztertu eta ikertu beharko dira.

b) lurraldearen azterketa, hau da, udalerri, ingurune eta biztanlegoaren deskribapena.

c) arrisku eta ahultasunaren azterketa; horretarako, udalerrian larrialdi-egoerak sor ditzaketen arrisku guztien identifikazioa eta azterketa egin beharko da, hau da, arrisku eta arriskuguneen deskribapena, sailkapena eta kokapena; eremu arriskutsuen mugaketa eta ahultasunaren azterketa. Baita lurraldeari buruzko informazioaren ebaluaketa ere, informazio horrek normaltasuna aldatzen duten egoerak baldintza baditzake.

d) prebentzio-jarduerak, hots, arrisku-baldintzak saihesteko edo gutxitzeko neurrien finkapena; arrisku-azterketa eta hirigintza-plangintzaren arteko lotura aztertzea; herritarrei zuzendatuko kanpainak diseinatzeko oinarrien zehazpena, arriskuei buruz kontzientzia har dezaten eta babes-neurrietara ohi daitezen.

e) antolamendua: egitura organiko eta funtzionalaren finkapena, plan-zuzendariaren eta aholku-batzordearen figuren zehazpena, arriskuetan edo hondamendietan zein udal-zerbitzuk jardun dezaketen eta ekintza-taldeetan nola egituratu beharko diren zehaztea, agintariak, eginkizunak eta koordinatzeko arauak izendatuta; planaren ekintzak koordinatzeko zentroaren zehazpena.

f) ataza: plana formalki abiaraztea erabakitzen duten agintariak, mekanismoak eta egoerak; herritarrei, zerbitzuei, taldeei eta agintariei larrialdi-deiak, alerta eta larrialdi-planen hasiera eta amaiera jakinarazteko baliabideak; babespen eta sorospen neurriek duten helburua eta irismena, ebakuatzeko bideak, etabar,...;

g) EAEko babes zibileko lurralde-planean integratzeko mekanismoak eta maila altuagoko planak zuzendu eta koordinatzeko zentroekin lotzeko sistemak.

h) larrialdi batean ezarpen zuzena edo zeharkakoa izan dezaketen baliabide eta bitartekoen, propio nahiz esleituen katalogoa. Baliabideak eta bitartekoak katalogatzeko indarrean dauden kodeen zerrendarekin bat egin beharko du katalogoak eta datu hauek ere jasoko ditu, hots, organo eta pertsonen nortasuna, aurkitzeko moduak eta, kasuan kasu, helbideak.

i) Planaren eraginkortasuna ezartzea eta mantentzea.

Nola egin behar da Larrialdietako Udal-plana?

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Larrialdietako Udal-plana abian jartzeko beharrezko informazioa eta orientabidea eskaintzen ditu.

emergencias112@euskadi.eus

Azken aldaketako data: