112 SOS Deiak app-a
Aplikazio honekin zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko zentroarekin (112 SOS Deiak), 112-ra telefono-deiaren bitartez GPS posizioa sartuko du, aukera hau posiblea ez bazaizu, ahots gabeko sarbidearen bitartez 4 taldetan sailkatutako larrialdiko mota aukeratu beharko duzu: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txatak larrialdia hobeto zehaztatzea baimenduko dizu.
Zure larrialdia ere pertsonalizatu ahal izango duzu.
Gainera, Alderantzizko 112ak ahalbidetzen du herritarrei alerta geolokalizatuak bidaltzea apparen bidez. Aplikazioa mugikorrean instalatzen baduzu eta geolokalizazioa aktibatzen baduzu informazio eta jarraibide zehatzak jaso ahal izango dituzu larrialdi-egoeretan nola jokatu jakiteko.
App-ak Bide Segurua funtzioa ere badu, eta horren helburua adineko pertsonak, mendizaleak edo txirrindulari bakartiak bilatzeko lanetan emandako denborak laburtzea da, ibilbideko azken minutuetako "track"-ean sartuz.
Eskura ezazu:
Emakumeen aurkako indarkeria
1 KARTELA Emakumeen aurkako indarkeria (JPG, 1 MB)
1 KARTELA Emakumeen aurkako indarkeria (PDF, 5 MB)
Kirola edo txangoak
1 KARTELA Kirola edo txangoak (JPG, 1 MB)
1 KARTELA Kirola edo txangoak (PDF, 5 MB)
2 KARTELA Kirola edo txangoak (JPG, 1 MB)
2 KARTELA Kirola edo txangoak (PDF, 4 MB)
SOS Deiakek arrisku egoeren berri eta autobabes-aholkuak ematea nahiko zenuke?
Orain, arrisku-egoerak prebenitzeko alerta goiztiarrak bidal daitezke, SOS Deiak app-ko Alderantzizko 112 tresnari esker.
Abisuak larrialdiaren eraginpeko eremuan dauden dispositiboetara bidaliko dira, eta horretarako nahitaezkoa izango da SOS Deiakek zure mugikorreko kokapen-koordenadak ezagutzea.
Hortik aurrera, fenomeno naturalekin lotutako (meteorologia kaltegarria, baso-suteak) maila laranja edo gorriko larrialdiren bat badago edo herritarrak konfinatu edo ebakuatu beharra eragiten duten produktu toxiko eta arriskutsuekin lotutako larrialdiren bat badago, abisatuko dizugu.
Horretarako, hau egin behar duzu:
- Kokapenerako sarbidea gaitu, “baimendu beti” aukera aktibatuz.
- “Hasiera automatikoa” gaitu, gure dispositiboa berrabiarazi arren, mezuen komunikazioak bere hartan jarrai dezan.
- Datuen erabilera ez murriztu, ez wifirenak, ezta datu mugikorrenak ere.
- “Bateria aurreztea” aukera desgaitu.
Abisuak jasotzeko, atal hauek gaitzea komeni da:
- “Jakinarazpenak” erakutsi.
- “Jakinarazpen higikorrak” erakutsi.
- “Jakinarazpenen” ikurrak erakutsi.
- “Jakinarazpenak” blokeo pantailan erakutsi.
- Soinua baimendu.
Larrialdia larria bada, ondoz ondoko hiru mezu bidaliko dira, mezuen arteko bost minutuko tartea utzita. Gero, app-ak erabiltzaileen azken kokapena 30 minutuan behin eguneratzen duela kontuan hartuta, egoerak irauten duen bitartean, mezua errepikatu edo eguneratu beharko da gutxienez ordu erdian behin.
Bide Segurua, arrisku-eremuetarako zure unean-uneko kokapena
SOS Deiakeko app-aren eguneratze berria, galdutako pertsonen azken mugimenduen kokapen-koordenatuetara sartzeko aukera ematen du.
Oso erraza da SOS Deiak app-aren barruko modulu horretara sartzea. Nahikoa da Bide Segurua atalean nahita GPS sistema aktibatzea.
Horren ondoren, zu etxera aurreikusitako orduan heldu ezean, zure familiako edo hurbileko pertsonaren batek Euskadiko Larrialdiak Kudeatzeko Zentrora (112) deituko du eta zentro hori, zure telefono-zenbakiaren bidez, zure “track” edo ibilbidera sartu ahal izango da.
Ekimen honen bidez, adingabeen edo bakarrik ibiltzen diren txirrindularien edo mendi-ibiltarien bilaketa-lanetan ematen diren denborak laburtu nahi dira eta, bide batez, horrelako gertakariekin lotutako arriskuak murriztu.
SOS Deiakeko app-aren eguneratze berriak uneko gertakariarekin lotutako autobabes-aholkuak eskaintzeko aukera ere ematen du.
Aplikazioa Android zein IOS sistemetan deskarga daiteke, euskaraz zein gaztelaniaz, eta erabiltzaileei beren datu mediko eta pertsonalak sartzeko aukera ere ematen die, baita hirugarren pertsonei zuzendutako laguntza-abisua ere.
Azken aldaketako data: