Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia
Euskadiko Herri Babeseko Planak, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-LABI izenekoak, III. Idazpuruaren IV. atalburuaren 2. atalean ezarritakoaren arabera, Plan Berezia egin behar da, besteak beste, Uholde Arriskuaren aurrean; horixe baita Arrisku Naturalen artean, EAEn gehienetan gertatzen dena. Plan Berezi hau Uholdeen Arriskuaren aurrean Babes Zibila antolatzen duen Oinarrizko Jarraibidea kontuan hartuta egin da.
Plan honen helburua da, Euskadiko Lurraldeari buruz zein horrek izaten duen uholde arriskuari buruz ezagutzen dena modu tekniko-zientifiko eta funtzionalean erabilita, arrisku horrek sor lezakeen larrialdiari era azkar eta koordinatuan aurre egitea.
Gobernu Kontseiluak, 2015/01/13ko saioan, onartu du Plana. Plan horrek 1999ko ekainaz geroztik indarrean egon den Uholdeen Plana ordezkatzen du, kalte pertsonalak eta materialak minimizatu eta, aldi berean, uholde-egoeran zer-nola jardun azaltzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia (PDF, 1 MB) (2015/01/13ko Gobernu Kontseiluak onetsi du)
Desgaitasuna duten pertsonak
2021eko martxoan, Plana aldatu zen desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta larrialdien aurrean egoera bereziki ahulean dauden beste kolektibo batzuentzako arreta hobetzeko, babes zibileko plangintzaren oinarrizko gidalerroen eta babes zibileko estatu-planen aldaketari bat etorriz.
EAEko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Bereziaren Aldaketak (PDF, 678 KB)
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 22ko 8/2021 Ebazpenaren bidez aldatua. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat larrialdi-plan berezien aldaketak baimentzeko akordioa argitaratzea xedatzen da.
Azken aldaketako data: