Osasun Saila

Osasun arloko ikerketa eta berrikuntza estrategia 2022-2025

Osasunaren arloko ikerketaren emaitzak pertsonentzako onura, gizarte-hobekuntza eta aurrerapen ekonomiko bihur daitezen lortzea. Horixe da Euskadiko Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2022-2025erako Estrategiaren helburu nagusia.

Estrategia berriaren abiapuntua bi hamarkadatan Euskadin egindako lana da, eta jauzi kualitatiboa eman nahi du bikaintasunerantz ikerketa-institutuak koordinatzearen, talentua erakartzearen (3.000 pertsona baino gehiago osasunaren arloan ikertzen), finantzazioa hobetzearen eta nazioartean presentzia handiagoa izatearen bidez

Xedea, ikuspegia eta balioak


Xedea

Modu aktiboan laguntzea Euskadin osasunari buruzko ezagutza sortzen, garrantzitsua baita nazioartean, pertsona erdigunean jarriz, gizabanako gisa eta gizarteko kide gisa. Inplikatutako eragile guztiei eragitea, Euskadiko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Sistemaren garapen koordinatua lortzeko

Ikuspegia

EAEko osasun-sistema bikaintasunak ezaugarritu dezala, eta ikerketa- zein berrikuntzajardueren emaitzen traslazioa bideratzea; horretarako, I+G+B arlo integratu eta dinamikoa izango du dagoen sare zientifikoteknologikoarekin eta enpresasarearekin lankidetzan.

Balioak

Hauek dira gure jarduteko moduari dagozkion balioak: Bikaintasuna, konpromisoa, koordinazioa eta eskuzabaltasuna dira.

Ardatz, helburu eta ildo estrategikoak


Trastorno bipolar
Lehenengo ardatzak lortu nahi du koordinazio eta integrazio handiagoa ikerketa-institutuen, asistentzia-eremuaren eta enpresa-esparruaren artean. Hau da: ikerketa-sistemaren barruan; ikerketaren eta osasun-asistentziaren artean; eta institutuen eta enpresa eta teknologia ekosistemaren arteko elkarlana indartuz. Horrek guztiak eskatzen du osasunaren arloko Euskadiko ikerketa-sistema beste era batera formulatzea, eta aurrerantzean deituko da: Osasunaren arloko Euskadiko Ikerketa, eta bioaraba, biobizkaia, biogipuzkoa eta biosistemak bilduko ditu BIOEFek koordinatuta.

Trastorno bipolar
Bigarren ardatzaren helburua institutuen espezializazioa bikaintasunerantz eta osasun-sistemaren beharretarantz indartzea da. Bikaintasun hori jada agerikoa da, inpaktu handiko argitalpenen % 61ekin eta argitalpenetan % 40,45eko igoerarekin 2016tik, eta estrategiak eutsi egin nahi dio hazkunde-erritmo horri.

Trastorno bipolar
Hirugarren ardatza talentua sortzearekin lotuta dago. Gaur egun Euskadik ia 3.000 pertsona ditu osasunaren arloan ikertzen, eta horietatik % 85 Osakidetzako profesionalak dira; gainera, proiektu gehienak emakumeek lideratzen dituzte. Erronka da ikertzaile gehiago izaten jarraitzea, eta, beste ekintza batzuen artean, Osakidetzan ikerketa-karreraren eredu bat zehaztea, gure sisteman talentuari eusteko nahiz talentu gehiago erakartzeko programak identifikatuz.

Trastorno bipolar
Laugarren ardatza Euskadiko ikerketak munduan, nazioartean, presentzia handiagoa izatea sustatzera bideratuta dago. Une hauetan Euskadiko osasun-sistema osasunarekin lotutako nazioarteko 56 ikerketa-proiektutan parte hartzen ari da. Orain asmoa da Euskadiren presentzia hori areagotzea nazioarteko proiektu lehiakorrak lideratzearen bidez.

Trastorno bipolar
Bosgarren ardatzak, azkenak, ikerketa-proiektuen finantzazioa hobetzea du helburu. Osasun Sailak I+G+b-ra bideratzen duen aurrekontua etengabe joan da handitzen; aurten % 15 igo da, eta 25 milioi eurotik gorakoa da. Ahalegin hori, beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa, eta arlo publikoaren eta pribatuaren lankidetza eskatzen du. Institutuek azken 6 urteotan % 95 gehitu dute kanpoko finantzazioaren kaptazioa, eta helburua da osasun-sisteman ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko esparru egonkorra eta efizientea izatea baliabideak finkatu ahal izateko.

Azken aldaketako data: