Ezagutu Osteba arloa
Osteba, Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Zerbitzuaren helburua erabakiak hartzen laguntzea da, horretarako informazioa eskainita osasun-teknologien erabilera egokiaren gainean, eta segurtasuna, eraginkortasuna, erabilerraztasuna eta ekitatea kontuan hartuta.
Diziplina anitzeko analisia dago oinarrian, eta erabiltzen diren osasun-teknologiek nahiz sortu berriek osasunean eta osasun-sistemetan izan ditzaketen ondorioak aztertzen dira.
Honako esparruak lantzen ditugu
- Teknologien bizi-zikloa
Teknologia berriak aurreratzea eta horien balioa jakinaraztea; praktikaren aldakortasuna aztertzea, eta horren zergatiak; eta balio txikiko osasun-teknologiak kentzea, horiek guztiak funtsezkoak dira sistema jasangarria izan dadin.
- Metodoak eta prestakuntza
Ostebak metodologia-eskuliburuak eta mintegi nahiz ikastaro espezifikoak eskaintzen ditu, Euskal Osasun Sistemaren eskaera formalei erantzuteko.
- Dokumentuak eta argitalpenak
Ostebak argitaraturiko argitalpen guztiak eta Ostebarentzat erreferentzia diren Osasun Teknologien Ebaluazioaren inguruko dokumentuak.
- Gaien identifikazioa
Etorkizunean ebaluatu beharreko gaiak identifikatzea eta horiei lehentasuna ematea, hori da osasun-arretaren eta -kudeaketaren maila guztietako profesionalen lan-plana.
- Garapen bidean dauden proiektuak
Osasun-teknologiak Ebaluatzeko zerbitzuaren egungo lan-arloei eta -gaiei buruzko informazioa eskaintzen du.
- Jarduera zientifikoa
Beste erakunde eta elkarte batzuekin elkarlanean, Ostebak ikerketa-proiektuetan hartzen du parte Estatuan, Europan eta beste herrialde batzuetan.