Segurtasun Saila

Ekitaldiak

Azken ekitaldia

2023/04/22 - Euskadiko Udal-mailako Babes Zibileko Boluntariotza Erakundeetako Arduradunen III. Topaketa

Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria buru dela egin da gaur goizean Bilbon Euskadiko Udal-mailako Babes Zibileko Boluntariotza Erakundeetako Arduradunen III. Topaketa. Eusko Jaurlaritzak antolatu duen topaketa horretan berrogeita hamar bat pertsonak parte hartu dute. Bileran basoko suteekin lotutako hainbat gai teknikoz hitz egin dute, eta, aldi berean, era horretako larrialdiei erantzutean Euskadiko boluntarioek gero eta garrantzi handiagoa dutela balioetsi dute.

IREKIA berria

2023/03/29 - SOS Deiak-en 40. urteurrena

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia, eta sailburuarekin batera izan dira Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea eta Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.

IREKIA berria

2023/03/23 - Meteorologiaren Mundu Eguna

Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak Gaubeako Gobela Eskola Publikoko hogei bat ikasle hartuko ditu asteazkenean, martxoaren 23an, 10:45ean, Euskalmeten instalazioetan, meteorologiak eguneroko bizitzan duen garrantziaren berri emateko, Meteorologiaren Mundu Egunarekin bat etorriz.

IREKIA berria

2023/02/11 - Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordearen, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren eta Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariaren laguntzaz, gaur goizean banatu dizkie Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Merezimenduaren bereizgarri berdedun domina eta 10 plaka-diploma iaz herritarren alde egin zituzten ekintza solidarioengatik nabarmendu ziren pertsona eta organismoei. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan egin den ekitaldi horretan bertan iaz zerbitzuan 10 urte bete zituzten babes zibilaren arloko boluntario-taldeek egindako lana ere aitortu dute.

Berria Irekian

2022/03/23 - Munduko Meteorologia Eguna

Egilea: Imanol Zuaznabar

Martxoaren 23an Munduko Meteorologia Eguna ospatzen da. Ospakizunarekin bat etorriz, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Fernando Izaguirre Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak lagunduta, EuskalEguraldia elkarte berria aurkezteko ekitaldiaren buruan izan da. Elkartearen buru Andoni Domínguez da eta denbora errealean gertatzen ari diren edo denbora-epe labur samarrean gerta litezkeen egoera meteorologikoei eta horiek eragin ditzaketen arriskuei eta arazoei buruzko informazioa sare sozialen bidez ematean espezializatuta dago.

Ikusi berria Irekian (leiho berri batean irekitzen da)

2022/03/12 - Euskadiko Udal Babes Zibileko Boluntariotza erakundeetako arduradunen II. Topaketa

Martxoare 12an, Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotza Erakundeen I. Topaketa egin zen. Ekitaldian zehar EAEan uholde-arriskua landu zen.

2022/02/12 - Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Fernando Izaguirre Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak gaur banatu dituzte larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen 11 dominak (bereizgarri gorriko 2 eta bereizgarri berdeko 9) eta plaka-diploma bat iaz herritar solidarioak izateagatik nabarmendu ziren pertsonei. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan egin den ekitaldian iaz zerbitzuan 10 eta 25 urte bete zituzten babes zibilaren arloko boluntario-taldeek egindako lana ere aitortu dute.

Berria Irekian (leiho berri batean irekitzen da)

2021/10/23 - Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotza Erakundeen I. Topaketa

Urriaren 23an, Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotza Erakundeen I. Topaketa egin zen. Ekitaldian zehar simulakroak eta sare sozialak landuko dira babes zibileko udal-boluntarioen ikuspuntutik.

2021/03/23 - Munduko Meteorologia Eguna

Egilea: Imanol Zuaznabar

Martxoaren 23an Munduko Meteorologia Eguna ospatzen da. Ospakizunarekin bat eginez, Josu Erkoreka Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuak lan-bilera bat izan du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziako lantaldearekin. Bileran Agentziaren 2020ko jardueraren balantzea egin da eta, horrez gainera, irteera eman zaio Euskalmeten webgune berriari (leiho berri batean irekitzen da)

Ikusi berria Irekian (leiho berri batean irekitzen da)

2021/03/10 - WEBINAR: Euskadiko Autobabes-planen erregistroaren aplikazio berria (BIGARREN EDIZIOA)

Euskadiko Autobabeseko Erregistroaren aplikazio berriaren aurrean sortu diren zalantzak argitze aldera, laneko webinar hau aurkezten da. Bertan, berritasunak azalduko dira eta parte-hartzaileek sor ditzaketen zalantzak argituko dira.

Ekitaldira joan (leiho berri batean irekitzen da)

2021/03/03 - WEBINAR: Euskadiko Autobabes-planen erregistroaren aplikazio berria

Euskadiko Autobabeseko Erregistroaren aplikazio berriaren aurrean sortu diren zalantzak argitze aldera, laneko webinar hau aurkezten da. Bertan, berritasunak azalduko dira eta parte-hartzaileek sor ditzaketen zalantzak argituko dira.

Ekitaldira joan (leiho berri batean irekitzen da)

2020ko ekitaldiak

2020/02/15 - Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak

Datorren otsailaren 15ean Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Heredia andreak, Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak emango ditu.

Ekitaldira joan (leiho berri batean irekitzen da)

2019ko ekitaldiak

2019/11/20 -  Ekitaldia: Alerta kostaldean.

Datorren azaoren 20an, asteazkena, Donostiako Aquariumeko Auditoriumean jardunaldi bat egingo da. Jardunaldi horretan itsasoak eta atmosferak kostaldean sorrarazten dituzten arazo nagusiak azalduko dira... Ekitaldira joan  

2019/09/27 - II. Ekitaldia: Autobabeserako Euskal Araua, azken arau-aldaketen ondoren

Datorren irailaren 27an, ostirala, SOS-Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren ekitaldi-aretoan, Bilbon, Autobabeserako Euskal Araua, azken arau-aldaketen ondoren. Ekitaldiak eta Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabideak (AAB) jardunaldiaren bigarren edizioa antolatzen da. 

Ekitaldira joan (leiho berri batean irekitzen da)

2019/07/01 - Ekitaldia: Autobabeserako Euskal Araua, azken arau-aldaketen ondoren

Datorren uztailaren 1ean Bidebarrietako Liburutegi Nagusian, Bilbon, Autobabeserako Euskal Araua, azken arau-aldaketen ondoren. Ekitaldiak eta Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabideak (AAB) jardunaldia antolatzen da.

Ekitaldira joan (leiho berri batean irekitzen da)

2019/02/16 - Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak

Datorren otsailaren 16an Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Heredia andreak, Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak emango ditu.

Ekitaldira joan (leiho berri batean irekitzen da)

2018ko ekitaldiak

2018/03/23 - Meteorologiaren Mundu Eguna

Datorren martxoaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Heredia andreak, Meteorologiaren Mundu Egunaren ospakizunean parte hartuko du Euskalmeten - Euskal Meteorologia Agentzian. Meteorologiaren Mundu Egunak Meteorologiaren Mundu Erakundearen (WMO) hitzarmena indarrean jarri izana ospatzen du, 1950eko martxoaren 23an. Aurten, Weather-ready, climate-smart (Eguraldirako prest, klimarako prestatuta) lelopean, alerta goiztiarraren sistemek erkidegoen erresilientzia areagotzeko duten garrantziari balioa eman nahi zaio.

Ekitaldira joan

2018/02/24 - Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak

Datorren otsailaren 24an Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Heredia andreak, Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak emango ditu.

Ekitaldira joan

2017ko ekitaldiak

2017/02/11 - Otsailaren 11. 112 Europako Eguna.

Herritarrei 112, larrialdietarako telefono bakarra, baina larrialdietarako bakar-bakarrik, estatu kide guztietan erabilgarri dagoela gogoraraztea da oroipenezko aipamen horren xede nagusia, eta kabina, telefono finko zein sakelako telefono batetik hots egin daitekeela doanik eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Aurten, ospakizunaren ekitaldian, Segurtasun Sailburuak Larrialdiko Boluntario Digitalen VOST Euskadi elkarteari, sare sozialen bitartez larrialdietan egin duen lanarengatik aintzatetsi eta goraipatu nahi du.

Ekitaldira joan

2016ko ekitaldiak

2016/05/23-27 - Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko X. Jardunaldiak

IrudiaArrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko X. Jardunaldiak, 2016ko maitzaren 23tik, 27ra ospatuko dira, arratsaldez, EHUk Donostian duen Joxe Mari Korta Zentroan. Egun horietan zehar, gai honetan diren adituek, hitzaldi eta erakustaldiak eskainiko dituzte, Arrisku eta Larrialdiei nola aurre egin eta jarraitu beharreko urratsei buruz.

Ekitaldira joan

2016/02/11 - Otsailaren 11. 112 Europako Eguna.

IrudiaHerritarrei 112, larrialdietarako telefono bakarra, baina larrialdietarako bakar-bakarrik, estatu kide guztietan erabilgarri dagoela gogoraraztea da oroipenezko aipamen horren xede nagusia, eta kabina, telefono finko zein sakelako telefono batetik hots egin daitekeela doanik eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Aurten, ospakizunaren ekitaldian, Segurtasun Sailburuak Euskadiko Gurutze Gorriko presidenteak, Iñaki Irusta Bilbao, larrialdietan egiten duen lana aintzatetsi eta goraipatu nahi du.

Ekaitaldira joan

2015eko ekitaldiak 

2015/12/04 - Tren Istripuekin Lotutako esku-hartzea.

IrudiaEkitaldira joan     Egitaraua (PDF, 231 KB) (PDF)

2015/10/29 - Komunikazioaren Kudeaketa Segurtasunean eta Larrialdietan

IrudiaEkitaldira joan     Egitaraua (PDF, 226 KB) (PDF)

2015/05/25-29 - Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko IX. Jardunaldiak

IrudiaArrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiak, 2015ko maitzaren 25tik, 29ra ospatuko dira, arratsaldez, EHUk Donostian duen Joxe Mari Korta Zentroan. Egun horietan zehar, gai honetan diren adituek, hitzaldi eta erakustaldiak eskainiko dituzte, Arrisku eta Larrialdiei nola aurre egin eta jarraitu beharreko urratsei buruz.

Ekitaldira joan

2015/05/26 - Mahai-ingurua: “Larrialdi-kudeaketa eta ingurune industrialetako krisi korporatiboaren komunikazioa”

IrudiaLarrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak “Larrialdi-kudeaketa eta ingurune industrialetako krisi korporatiboaren komunikazioa” mahai-inguruan parte hartuko du datorren maiatzaren 26an, Madrilen. Mahai honen zergatia Seveso Zuzentarauaren aldaketan datza. Zuzentarau berriak arriskuen gardentasunaren garrantzia eta haien gainean formatu digitalean informatzeko beharra azpimarratzen du.

Ekitaldira joan

2015/03/23 - Meteorologiaren Mundu Eguna: Zeure garai berean.

IrudiaMartxoaren 23an, astelehenean, Meteorologiaren Munduko Eguna ospatzen da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, Euskalmeten 25. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiaren buru izango da Donostiako Aquarium-en.

Ekitaldira joan

2015/02/18 - Kostaldeko kalteengatik itsasertzeko fenomeno larrien abisu sistema berria.

IrudiaDatorren otsailaren 18an, kostaldeko kalteengatik itsasertzeko fenomeno larrien abisu sistema berria aurkeztuko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, 18:00etan.

Ekitaldira joan

2015/02/11 - Otsailaren 11. 112 Europako Eguna.

IrudiaHerritarrei 112, larrialdietarako telefono bakarra, baina larrialdietarako bakar-bakarrik, estatu kide guztietan erabilgarri dagoela gogoraraztea da oroipenezko aipamen horren xede nagusia, eta kabina, telefono finko zein sakelako telefono batetik hots egin daitekeela doanik eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Ekitaldira joan 

2015/01/26 - "Lur irristatzeak gertatzeko arriskua. Zuk jakin beharreko" aurkezpena

IrudiaUrtarrilaren 26an, astelehena, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak "Lur irristatzeak gertatzeko arriskua. Zuk jakin beharreko" gida aurkeztuko du.

Ekitaldira joan 

2014ko ekitaldiak

2014/10/30 - Jardunaldia Autobabes Planei Buruzkoa

Jardunaldia Autobabes Planei BuruzkoaUrriaren 30ean Autobabes Planei buruzko Jardunaldia izango da ADEGI Gipuzkoako enpresari-elkarteak antolatuta, Mutualiaren laguntzarekin.

Ekitaldira joan

2014/10/17-18 - I. Jardunaldia Larrialdietan eta Hondamendietan Laguntza Psikologikoa Emateari Buruzkoa

I. Jardunaldia Larrialdietan eta Hondamendietan Laguntza Psikologikoa Emateari BuruzkoaUrriaren 17 eta 18an Larrialdietan eta hondamendietan laguntza psikologikoa emateari buruzko I. Jardunaldia izango da Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Ekitaldira joan

2014/06/27 - Etorkizunaren Larrialdi Sare Jardunaldiak

Etorkizunaren Larrialdi Sare JardunaldiakJardunaldi hauek larrialdietako zerbitzu desberdinen arteko debate eta topaketa foroa balio nahi dute, larrialdi sareen etorkizunaren definizioan aurrera egiteko.

Ekitaldira joan

2014/05/26-30 - Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VIII. Jardunaldiak

Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VIII. JardunaldiakArrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko VIII. Jardunaldiak, maitzaren 26tik, 30ra ospatuko dira, arratsaldez, EHUk Donostian duen Joxe Mari Korta Zentroan. Egun horietan zehar, gai honetan diren adituek, hitzaldi eta erakustaldiak eskainiko dituzte, Arrisku eta Larrialdiei nola aurre egin eta jarraitu beharreko urratsei buruz.

Jardunaldien egitaraua oso oparoa da. Larrialdi egoeren ondorengo kalteen ebaluazioa, aseguru etxeen kalte-ordainak, suteen ondorioak eta beraien ikerketaren aspektuak, trafiko-istripuetan ageri den problematika guztia, hiriko izurriteekin erlazionatutako osasun-aspektuak eta beraien erlazioa larrialdieetan bezalako gaiak jorratzen dira.

Ekitaldira joan

2014/05/21 - LAEES, SOS Deiak 112 eta Autobabes Planak: zer egin larrialdi baten aurrean ikastetxeetan?

LAEES, SOS Deiak 112 eta Autobabes Planak: zer egin larrialdi baten aurrean ikastetxeetan?Hezkuntza Sailako Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak, Segurtasun Sailako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren laguntzarekin,honako ikastaroa antolatu du: LAEES, SOS Deiak 112 eta Autobabes Planak: zer egin larrialdi baten aurrean ikastetxeetan? Ikastaroa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko CCOO, ELA, FETE-UGT, LAB, LBS-USO eta STEE-EILAS sindikatuetako prebentzio ordezkariei zuzenduta dago.

Ekitaldira joan

2014/03/23 - Meteorologiaren Mundu Eguna: gazteak eguraldiaz eta klimaz kezkarazi nahian

Argazkia @aimalurDatorren igandean, martxoaren 23an, Meteorologiaren Munduko Erakundeak bultzatuta, Meteorologiaren Munduko Eguna ospatzen da herriak klimaz kezkarazi nahian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, oroitzapenezko ekitaldiaren buru izango da Euskalmeten egoitzan.

Ekitaldira joan

2014/03/18 - EAEko ikastetxeetan zer egin larrialdi baten aurrean? "BAL" Jokabidea: babestu - abisatu - lagundu

EAEko ikastetxeetan zer egin larrialdi baten aurrean?Hezkuntza Sailako Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak, Segurtasun Sailako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren laguntzarekin,honako ikastaroa antolatu du: EAEko ikastetxeetan zer egin larrialdi baten aurrean? Ikastaroa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ikuskarien kidegoari zuzendatuta dago.

Ekitaldira joan

2014/02/14 - Hitzaldiak/debateak: Erantzukizun zibila mendiko kiroletan. Arriskuaren kudeaketa natura-ingurunean antolatutako jardueretan

Hitzaldiak/debateak: Erantzukizun zibila mendiko kiroletan. Arriskuaren kudeaketa natura-ingurunean antolatutako jardueretanEuskal Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntzarekin, "arriskua eta erantzukizuna mendian" buruzko hitzaldiak antolatu ditu, mendi-taldeei eta mendizaleei, oro har, zuzendutak. Hitzordua datorren otsailaren 12an izango da, Gasteizen. Sarrera doan jarleku kopurua bete arte.

Programa

  • 18:00 Erantzukizun zibila mendiko kiroletan.
  • 19:30 Arriskuaren kudeaketa natura-ingurunean antolatutako jardueretan.

Ekitaldira joan

2014/11/02 - Otsailaren 11. 112 Nazioarteko Eguna.

Otsailaren 11. 112 Nazioarteko Eguna.Herritarrei 112, larrialdietarako telefono bakarra, baina larrialdietarako bakar-bakarrik, estatu kide guztietan erabilgarri dagoela gogoraraztea da oroipenezko aipamen horren xede nagusia, eta kabina, telefono finko zein sakelako telefono batetik hots egin daitekeela doanik eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Ekitaldira joan

2013ko ekitaldiak

2013/12/04 - Hitzaldiak/debateak: Prebentzioa eta erantzukizuna mendian

2013ko ekitaldiak

Euskal Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntzarekin, "Prebentzioa eta erantzukizuna mendian" hitzaldiak antolatu ditu, mendi-taldeei, mendizaleei nahiz natura-ingurunean bestelako jarduerak egiten dituzten pertsonei zuzendutak. Hitzordua datorren abenduaren 4an izando da, Donostian. Sarrera doan jarleku kopurua bete arte.

Programa

  • 18:00 Erantzukizun zibila mendiko kiroletan.
  • 19:30 Mendiko istripuen jatorria eta arrazoiak: prebentzioa.

Ekitaldira joan

2013/11/21 - Hitzaldiak/debateak: Arriskua eta erantzukizuna mendian

Hitzaldiak/debateak: Arriskua eta erantzukizuna mendianEuskal Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntzarekin, "Arriskua eta erantzukizuna mendian" hitzaldiak antolatu ditu, mendi-taldeei eta mendizaleei, oro har, zuzendutak. Hitzordua datorren azaroaren 21ean izango da, Bilbon. Sarrera doan jarleku kopurua bete arte.

Programa

  • 18:00 Erantzukizun zibila mendiko kiroletan.
  • 19:30 Arriskuaren kudeaketa natura-ingurunean antolatutako jardueretan.

Ekitaldira joan

2013/11/13 - Jardunaldi teknikoa: Segurtasun herri eta hirietako gune historikoetako eraikinetan

Jardunaldi teknikoa: Segurtasun herri eta hirietako gune historikoetako eraikinetanAntolatzaileak: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila eta Vitoria-Gasteizko Udala.

Laguntzaileak: Fundación Fuego eta Ciudades Patrimonio de la Humanidad (España-Unesco).

Edozein gizarterentzat historia- eta kultura-ondarea zaintzea lehentasunezko kontua izan behar da. Orokorrean, dituzten ezaugarriengatik herri eta hirietako gune historikoak eta beren erabiltzaileak babesteak berekin zailtasun batzuk dakartza. Erreferentziazko segurtasun-araudirik ez duten eraikin zaharrez osatuta daude eta maiz arau estetiko oso zorrotzen menpe egoten dira eta, askotan, aldi berean bisitari ugari izaten dute.

Ekitaldira joan          Liburuxka, gasteleraz (pdf, 115 KB)         

Informazio gehiago eta izen-ematea Fundación Fuego-ren web-gunean.

Jardunaldiaren txostenak (pdf-k eta bideoak, gazteleraz) jaits ditzakezue Fundación Fuego-ren web-gunean.

IrudiaIkusi jardunaldiaren txostenen bideoak Youtube-n (gazteleraz):

IrudiaTwitter (#seghistoriko13) bidez jarraitu

2013/10/15 - Jardunaldia: Natura-inguruneko jarduerak: erantzukizunak eskatu, prebenitu, aseguratu eta... arautu behar?

Jardunaldia: Natura-inguruneko jarduerak: erantzukizunak eskatu, prebenitu, aseguratu eta... arautu behar?Tamalez, natura-ingurunean kirol-jarduerak egiten direnean, batzuetan, istripuak gertatzen dira. Segun eta zer baldintzatan gertatu diren istripu horiek, baliteke monitore- edo gidari-lanetan ari ziren pertsonek erantzukizunak izatea, baita erakunde antolatzaileek ere.

Jardunaldi honen bidez, Kirolaren Euskal Eskolak (Kirol eta Gazteria Zuzendaritza), Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzarekin lankidetzan, teknikariek eta erakundeek izan ditzaketen erantzukizunen berri eman nahi du. Halaber, beste helburu bat ere badu, are garrantzitsuagoa dena, alegia: jakinaraztea, alde batetik, jarduera-mota horien arriskuak gutxitu ditzaketen prebentzio-neurriak, eta, bestetik, aseguratze-beharrak, istripu jakin batzuen aurrean egon daitezkeen erantzukizunak leuntze aldera.

Ekitaldira joan          Ekitaldiaren pdf-a (430 Kb)

2013/10/09-11- XI Larrialdietako Zerbitzuen Batzarra, Bilbon

XI Larrialdietako Zerbitzuen Batzarra, BilbonLarrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Bilboko Itsas Museoan egingo den batzarran parte hartuko du. Batzar horretan azalduko dira Larrialdietako zerbitzuek gaur egun bere lana betetzeko dituzten arazoak.

Ekitaldira joan          Ekitaldiaren web-gunea 

2013/07/18-20 - Muturreko Meteorologiari buruzko mintegia

Muturreko Meteorologiari buruzko mintegiaMuturreko meteorologia egoerek kalte ugari eragiten dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Erakundeak eta, oro har, gizartea arazo horietaz gero eta sentsibilizatuago egon arren, lanbide-arloan jakiten dena ez da beti nahiko genukeena izaten.

Lanbide-sektoreari zuzendutako mintegi honetan, egungo sistemaren berri emateaz gain, lortu nahi izan dugu sektoreak proposamenak egitea etengabeko hobekuntzaren aldeko urrats bat gehiago gisa. Besteak beste, gai hauek jorratu dira: iragarpenak egiteko gakoak, zaintzarako eta datuak eskuratzeko sistema, muturreko meteorologiari buruzko informazio-protokoloak eta gai horretan komunikabideek duten garrantzia.

 Ekitaldiari joan          Txostenak 

2013/06/19 - Jardunaldi Teknikoa: Euskadiko uholdeak, 30urte geroago

Jardunaldi Teknikoa: Euskadiko uholdeak, 30urte geroagoJardunaldi honek duen helburu nagusia 1983an gertatutakoa hainbat ikuspuntutatik ezagutaraztea da, hondamendiari nola egin zitzaion aurre kontatzea eta azken 30 urteotan euskal gizartearen bilakaera aztertzea bere alde guztietatik: teknologiaren aldetik, administrazio eta zerbitzu publikoen antolamenduaren aldetik, egindako azpiegitura-lanen aldetik eta aldaketa sozialen aldetik. Zerbitzu publiko batzuek erakutsiko dituzte azken hiru hamarkada hauetan lortutako aurrerapenak, berriz ere horrelako zerbait gertatuz gero, ordukoa bezalako hondamendia eragin ez dezan.

Ekitaldira joan          Egitaraua (pdf, 340Kb)          Ekitaldiaren web-gunea          Ponentziak

2013/05/27-31 - Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VII. Jardunaldiak.

Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VII. JardunaldiakMaiatzeko azkeneko astean, Donostia izango da Larrialdietako eta Babes Zibileko hiriburua. Bertan egingo dira Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VII. Jardualdiak.

Ekitaldira joan

 2013/03/23 - Meteorologia Nazioarteko Eguna

Meteorologia Nazioarteko EgunaMartxoaren 23an Meteorologiaren Munduko Eguna ospatzen da. Horregatik, Segurtasun sailburuordea eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria Pasaiako Azti Tecnalian egingo den ekitaldian egongo dira. Bertan nabarmendu egin nahi da Euskalmet- Euskal Meteorología Agentziaren Euskal Sare Ozeano-Meteorologikoak burutu duen lana. 

Ekitaldira joan                    Prentsa-oharra                    Irekian (artikulua eta argazkiak)

 2013/02/10 - 112 Nazioarteko Eguna

112 Nazioarteko EgunaHerritarrei 112 zenbakia estatu kide guztietan erabilgarri dagoela gogoraraztea da oroipenezko aipamen horren xede nagusia, eta kabina, telefono finko zein sakelako telefono batetik hots egin daitekeela.

Ekitaldira joan

2012ko ekitaldiak

2012/11/12 - Eskola-simulazioa Getxon (Bizkaian)

Eskola-simulazioa Getxon (Bizkaian)Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailek eskola-simulazioa bat antolatu dute. Simulazioa 2012ko azaroaren 12an izango da, Larrañazubi Haur eta Lehen Hezkuntza Ikastetxean, Getxon (Bizkaian) eta 2-12 urteko haurrek parte hartuko dute.

Ekitaldira joan

2012/10/11 - Auto-Babeserako Euskal Arauari buruzko Jardunaldi Teknikoa

Auto-Babeserako Euskal Arauari buruzko Jardunaldi TeknikoaAdegik, Mutualiak, Sueskola Fundazioak, eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Auto-Babeserako Euskal Arauari buruzko Jardunaldi Teknikoa antolatu dute. Jardunaldia 2012ko urriaren 11n izango da. 

Ekitaldira joan 

2012/10/04 - Jardunaldi Teknikoa "Gestión de Grandes Catástrofes: Lecciones Aprendidas"

Jardunaldi TeknikoaHerrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Fundación Fuego laguntzarekin, Jardunaldi Teknikoa "Gestión de Grandes Catástrofes: Lecciones Aprendidas" antolatu du. Jardunaldia 2012ko urriaren 4an izango da.

Ekitaldira joan

2012/09/01 - 2012ko Geocaching Green Capital Vitoria-Gasteiz ekitaldia

2012ko Geocaching Green Capital Vitoria-Gasteiz ekitaldiaHerrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak KasiMega Vitoriarekin lan egin du 2012ko Geocaching Green Capital Vitoria-Gasteiz ekitaldian. 

Ekitaldira joan 

2012/07/05 - Donostiako Aireportuaren simulazioa

Donostiako Aireportuaren simulazioaAena Aeropuertos-eko langileek Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin eta Segurtasun-Indarrekin koordinatu dute beren lana. Simulatutako istripua hegazkina lurreratzean gertatu da.

 Ekitaldira joan

Azken aldaketako data: