Jardunaldi teknikoa - Segurtasuna herri eta hirietako gune historikoetako eraikinetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a
DATU OROKORRAK
Deskribapena:
Edozein gizarterentzat historia- eta kultura-ondarea zaintzea lehentasunezko kontua izan behar da. Orokorrean, dituzten ezaugarriengatik herri eta hirietako gune historikoak eta beren erabiltzaileak babesteak berekin zailtasun batzuk dakartza. Erreferentziazko segurtasun-araudirik ez duten eraikin zaharrez osatuta daude eta maiz arau estetiko oso zorrotzen menpe egoten dira eta, askotan, aldi berean bisitari ugari izaten dute.
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Goiuriko jauregia
Aihotz plaza 1
Udalerria:
Vitoria-Gasteiz
Probintzia:
Araba/Álava
Hasiera data:
2013/11/13
Amaiera data:
2013/11/13
Hasiera ordua:
08:45
Amaiera ordua:
14:30
Antolatua:
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila eta Vitoria-Gasteizko Udala
DESKRIBAPENA
Jardunaldiaren helburuak hauek dira:
- Herri eta hirietako gune historikoen berezitasunak aztertzea (eta berorietan nola baldintzatzen dituzten suteen kontrako segurtasun-estrategiak).
- Ezbeharren kasu errealak azaltzea.
- Prebentzio-lanen garrantzia nabarmentzea eraikin horietan gerta daitezkeen istripuak saihesteko eta, bestetik, herri eta hirietako gune historikoetara zuzendutako prebentzio-ekintzak azaltzea.
Azken eguneratzea: 14/11/2013