Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak
Herrizaingo sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduari jarraituz, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboa onartu zen, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortu zen. Agindu hura 2007an, 2012an, 2016an, 2018an, 2020an eta 2022an aldatu da.
Azken urteotako esperientzia kontuan hartuta, taktika operatibo jakin batzuk berrikusi egin dira, gaur egungo errealitatera moldatzeko eta erantzunaren eraginkortasuna areagotzeko.
Taktika operatiboak berregitean, zerikusia duten erakundeen eta entitate publikoen eta pribatuen lankidetza izan dugu, betiere Larrialdiak Kudeatzeko Legean ezarritakoa betez. Era berean, taktika operatibo berriek Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2022ko abenduaren 22an.
Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak (PDF, 6 MB) Agindua, 2023ko martxoaren 2koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez seigarren aldiz aldatzen baita Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen agindua (EHAA 54 zenbakia, 2023/03/17).
Azken aldaketako data: