Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena eta Lurralde Politika
Egitura atal kudeatzailea
Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
Xedea
Ingurumen Lankidetzako Erakundeen administrazio-erregistroa, eta bertan argitaratuko dira erakundearen izena, maila eta jardueraren nondik norakoa, baimenaren iraunaldia, eta antolaketa eta teknika mailako ezaugarriak.
Nori Zuzendua
Bere izaera juridikoa duten erakundeak, publikoak nahiz pribatuak, EAEko ingurumen-eskumenak dituen Sailaren lankide direnak, jarduerak egiaztatu, baliozkotu eta kontrola ditzaten.
Araudia212/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena».
407/2013 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duen urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren indarraldia aldi baterako eteten duena.
Harremanak norekin
IKS-eeM sistemarekin lotutako galderei erantzuteko: 012
Ingurumen-ikuskaritza Zerbitzua: 945016959
Erantsi beharreko agiriakAurretiazko jakinarazpenarekin batera joango dira agiri hauek:
a) Erakundearen sorrerako eratze-eskritura edo araua.
b) Ezarritako gaitasun teknikoaren baldintzak betetzearen egiaztagiria.
c) Edukiz gero, UNE-EN ISO 9000, UNE-EN ISO 14000 eta abarren kudeaketa-sistemen ziurtagirien kopia.
Dagokion tasa
Ez dago.
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar.
Eskabideak aurkezteko lekua
IKS eeM Sistemako teletramitazio-tresna bakarraren bidez egingo da jakinarazpena, Ingurumen Deklarazioaren Eskabidea izenarekin (e-DMA S).
Tramiteen deskripzioaTramitazio elektronikoa.
Egitura Atal Ebazlea
Ingurumen Sailburuordea.
Ebazteko epea
Ez dagokio.
Isilbidearen OndorioakEz dagokio
Administrazio Bidearen Bukaera
Ez dagokio
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Nivel de actuación y alcance solicitado por la ECA (pdf betegarria, 939 kb)
Bestelako AgiriakGuía e-DMA Solicitud para ECAS (pdf, 511 kb)
Oharrak
407/2013 Dekretuak 212/2012 Dekretua etetzen du, Ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena, 7. artikuluan araututako ingurumen-prozeduren sustatzaileek I. mailako ingurumen-lankidetzako erakundeen zerbitzuak erabiltzeko betebeharrari dagokionez.
Etenaldi honek ez dio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroari eragingo.
Ikusi Ohiko galderak.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
12/06/2015