EMAS - Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema
Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema (EMAS), mekanismo boluntarioa da eta ingurumenarekiko jokabidea hobetu, kudeatu eta ebaluatu nahi duten enpresa eta erakundeei zuzenduta dago.
Batez ere, EMAS ingurumena hobetzeko da eta erakunde batek ingurumenean sortutako eragina ebaluatu eta kudeatzeko bidea eskaintzen die erakunde, arautzaile eta herritarrei.
- Norentzat
- Abantailak
- Urratsak
- ISO 14001 eta EMAS
- EMAS Euskadin
- Dokumentuak
- Araudia
- Informazio gehiago
EMAS ingurumenarekiko jokabidea hobetu nahi duen edozein erakunde publiko edo pribaturentzat da. Europar Batasuneko eta Europar Esparru Ekonomikoko Estatuetan (Norvegia, Islandia eta Liechtenstein) ezar daiteke.
EMASen parte hartzen duten erakundeek abantaila asko dituzte. Besteak beste, honako hauek:
- Kalitatezko ingurumen-kudeaketa
- Ingurumen araudia guztiz betetzen dela bermatzea
- Ingurumen araudiarekin zerikusia duten isunak gutxitzea
- Ingurumen informazioa beste erakunde independente batek egiaztatua
- Ingurumenerako arriskuaren kudeaketa
- Baliabideak aurreztea eta gastuak murriztea
- Merkatu berrietan negozio aukera berriak
- Bezeroekiko harremanak hobetzea
- Lan ingurunea hobetzea
- Langileen motibazioa handitzea
- Lantalde gehiago sortzeko ahalmena
- Gizartearen eta kontsumitzaileen aurrean irudia hobetzea
EMAS ziurtagiria eskuratzeko, erakundeek ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:
- Ingurumen azterlana egitea. Erakundearen jarduerek ingurumenean dituzten eraginak aztertu: produkzio prozesuak, produktu eta zerbitzuak, ebaluazio metodoak eta araudia, baita ingurumen kudeaketarako praktikak eta prozedurak ere.
- Ingurumen-kudeaketa sistema ezartzea. Ingurumen azterlanaren emaitzen arabera, erakundearen zuzendaritzak zehaztu duen ingurumen politikaren helburuak lor daitezen ingurumen-kudeaketa sistema eraginkorra ezarri. Kudeaketa sistemak erantzukizunak, helburuak, baliabideak, prozedura eraginkorrak, prestakuntza beharrak eta kontrol eta komunikabide sistemak zehaztu behar ditu.
- Ingurumen ikuskaritza egitea. Erakundeak berak duen ingurumen-politika eta -programaren arabera eta baita lege-betebeharrak kontuan hartuta ere, dagoen kudeaketa sistema eta erakundearen ingurumenarekiko jokabidea ebaluatu behar da.
- Ingurumenaren gaineko deklarazioa prestatzea. Aitorpen honek lortu diren emaitzak zehaztuko ditu, erakundearen ingurumen helburuak kontuan hartuta. Bere ingurumenarekiko jokabidea etengabe hobetzeko zein baliabide erabiliko dituen adierazi beharko du ere bai.
- EMAS egiaztatzaile baten bidez egiaztatze independentea lortzea. Ingurumen azterlana, ingurumen kudeaketa-sistema, ikuskaritza prozedura eta ingurumenaren gaineko deklarazioa EMAS egiaztatzaile batek egiaztatu behar ditu. Egiaztatzaile horri Europar Batasuneko Estatu bateko akreditaziorako EMAS Erakunde batek emango dio ahalmena lan hori egiteko (Estatuan, ENAC).
- Europar Batasuneko Estatu bateko erakunde eskudunean erregistratzea. Egiaztatu den ingurumenaren gaineko deklarazioa erakunde eskudunera bidali behar da erregistratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailordetza da erakunde eskuduna.
Erakundeak erregistro zenbakia jasoko du eta hortik aurrera EMAS logotipoa erabil dezake.
Europar Batasunak onartu du Ingurumen kudeaketa-sistemetarako EN/ISO 14001 nazioarteko araua EMASen aurretiko urratsa izan daitekeela. ISO 14001 EMAS ingurumen kudeaketa-sistemaren osagarri gisa erabiltzeak, ISO 14001 arautik EMASera pasatzeko aukera emango die erakundeei ahaleginak bikoiztu gabe.
Hala ere, alderdi askotan EMAS ISO 14001 baino gehiago da. Izan ere, EMASen parte hartzen duten erakundeek ondorengo baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
- Jarduera
- Egunetik egunera ingurumenarekiko jokabidea hobetzeko konpromisoa hartzea.
- Ingurumen arloko araudia betetzen dutela erakustea.
- Gardentasuna
- Ingurumena kudeatzeko sistemak, programak eta baita ingurumenarekiko jokabideari buruzko oinarrizko informazioa ere jendeak eskura izatea.
- Zerikusia duten guztiekin (langileak, tokiko agintariak, hornitzaileak, etab.) harreman zabalak dituztela erakustea.
- Sinesgarritasuna
- Baimendutako egiaztatzaile baten oniritzia lortzea eta eskuduntza duen erakunde batean erregistratzea.
Azken aldaketako data: